Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Errenta

Errentariak etxebizitza erabili eta lupertzeagatik errentatzaileari ordaintzen dion prezioa edo konpentsazioa da errenta, eta beraz, errentaren ezarpena errentamendu-kontratuan barne hartu beharreko oinarrizko eta ezinbesteko klausuletako bat da.

Errenta alderdien artean libreki itundu dezakete, babes publikoko etxebizitzetan salbu, non aplikatu beharreko errentak gehieneko balio batzuk errespetatu behar dituen, eta balio horiek behar bezala definituta daude gai horri buruz dagoen berariazko araudian.

Hitzartutako errentaren ordainketa bi alderdiek adosten duten lekuan edo prozeduraren arabera egin daiteke (transferentzia, banku-zordunketa, eta abar), baina horri buruz ez bada ezer ezartzen, HELak aurreikusten du ordainketa eskudirutan egin behar dela; ordainketa aurreratua izango da, hilabete bakoitzeko lehen zazpi egunetan eta errentan emandako etxebizitzaren helbidean.

Errentaren zenbatekoa jaso ondoren, errentatzaileak nahitaez ordainketaren frogagiri bat eman behar dio maizterrari, bertan, etxebizitza identifikatzeaz gain, gutxienez ere jasotako kopurua, kontzeptua eta zein hilerokori dagokion adieraziz. Ordainketa banku bidez egiten bada, eragiketaren ordezkagiria ordainagiri gisa ere baliagarria izango da.

Azken eguneratzea: 2009/10/19