Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Errenta igotzea hobekuntza obrak egin direlako:

Lehen bost urteetan zehar ezingo da inolako igoerarik aplikatu kontzeptu horrengatik, baina, lehen aldi hori igaro ondoren, alokatutako etxebizitzan hobekuntza-obrak egin dituen errentatzaileak eskubidea izango du arrazoi horrengatik errenta igotzeko, obrak amaitzen diren hilabetearen ondorengo hilabetetik aurrera.

Hala eta guztiz ere, igoera horrek muga batzuk izango ditu, eta honako hauek dira:

  • Errentatzaileak idatziz jakinarazi beharko dio errentariari, eta egindako hobekuntzen benetako kostua frogatu beharko du, kostu horri jaso dituen diru-laguntzak edo beste edozein motatako hobariak kenduz, noski
  • Errenta zein kopururekin igoko den kalkulatzeko obren benetako kostuari interes bat aplikatuko zaio, diruaren legezko prezioa hiru puntutan gainditu ezingo duena. Hau da, adibidez diruaren legezko prezioa % 5ekoa bada, igo daitekeen gehienekoa obraren kostu garbiaren % 8 izango da
  • Aplikatu beharreko igoerak ezin du gainditu hasiera batean itundutako errentaren % 20.

Hobekuntza-obrengatik errenta igotzeko balizko eskubidea hasieratik kanpoan utzi daiteke, errentatzaileak eta maizterrak errentamendu-kontratuan hori ituntzen badute.

 

Azken eguneratzea: 2008/06/20