Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Berraztertzeko aukerak

Errentaren berraztertzea edo eguneratzea legean barne hartuta eta justifikatuta dago, errentaren kopurua kontratua sinatu zen unean adostu zen baliora egokitzeko baliagarria dela uste delako, balio hura alda ez dadin, inflazioaren mugimendua edozein izanik ere..

Horrela, berraztertzea goranzkoa izan daiteke edota beheranzkoa, inflazioa negatiboa baldin bada, baina hori ez da maiz gertatzen, eta horregatik berraztertzeaz hitz egiten ari garenean errentaren prezioaren igoerei buruz ari gara. 

Errentaren eguneratzea ez da nahitaezkoa, izan ere, errentatzaileak (igoeraren kasuan) edo maizterrak (jaitsieraren kasuan) eskura duten borondatezko aukera bat baita (jaitsiera praktikan ez da gertatzen, eta horregatik aurrerantzean errentaren berraztertzea aipatzen dugun guztietan igoera bat aplikatzeari buruz arituko gara).

Beraz, errentatzaileak errentaren berraztertzea edo eguneratzea aplikatzea erabakitzen badu, ondoren adierazten diren arauak kontuan izan beharko ditu:

  • Errenta-igoera bat ezin da inoiz ere aplikatu atzera-eraginezko ondorioekin; hau da, egin zitezkeen baina egin ez ziren igoerak ezingo dira erreklamatu etorkizunean.
  • Kontratuaren iraupenaren lehen bost urteetan, errenta urtero eguneratu ahal izango da, baina Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) izaten duen aldaketa berdina bakarrik aplikatu ahal izango da
  • Igoera aplikatu ahal izateko, errentatzaileak hilabeteko aurrerapenarekin idatziz jakinarazi beharko dio errentariari .

Kontratuaren lehen bost urteen ondoren, errentamendu-kontratua berritzen den bakoitzean errenta bi alderdiek ituntzen dutenaren arabera eguneratuko da, baina ohikoena da KPIaren arabera igotzen jarraitzea.

 

Azken eguneratzea: 2008/06/20