Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Obrak etxebizitza alokatu batean

Errentamendu-kontratuak gutxieneko aldi luze batez indarrean jarraitzen duen neurrian, oso normala da etxebizitzan obraren bat egin behar dela edo egitea komenigarria dela planteatzea.

Obra horiek zenbait kasutan ezinbestekoak izan daitezke hasierako bizigarritasun-baldintzei eusteko eta beste kasu batzuetan oso gomendagarriak etxebizitzaren erosotasuna edo ekipamendua hobetzeko.

Horregatik egiten da bereizketa beharrezko edo kontserbazio-obren eta hobekuntza-obren artean.

Bi obra mota horiek egitea errentatzaileari nahiz maizterrari egokitu dakieke, eta legeriak kasu bati zein besteari ematen dien trataera nahiko desberdina da, ondoren ikusiko dugun bezala.


 

Azken eguneratzea: 2009/10/19