Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Maizterraren aldetik:

KONTSERBAZIO OBRAK

Kontserbazio- edo konponketa-obrak urgentziaz egin behar direnean kalte handiagoak eta hurre-hurrekoak saihesteko (esate baterako, hodien hausturak eragindako ur-ihes bat), kasu horretan maizterrak zuzenean egin ahal izango ditu eta errentatzaileak horien zenbatekoa berehala ordaintzeko eskubidea izango du, obra egin duela eta berehala egin beharra eskatzen zuten arrazoiak jakinarazten dizkionean.


Lehendik adierazi dugu errentariak nahitaez bere kontura eta kargura egin behar dituela etxebizitzaren ohiko erabilerak eragindako higadurak eskatzen dituen konponketa txikiak.

Salbuespen gisa, errentapeko etxebizitzan bizi den bizikidetza-unitateko kideren batek minusbaliotasun bat baldin badu, eta horren maila Erakunde edo Administrazio eskudunak ziurtatu baldin badu, errentariak, aldez aurretik errentatzaileari idatziz jakinarazi ondoren, etxebizitza minusbaliatu-izaera horretara egokitzeko beharrezko obrak egin ahal izango ditu.
 
Kasu horretan eta, kontratua amaitu ondoren, errentatzaileak hala eskatuko balu, maizterrak minusbaliotasunera egokitzeko obrak egin aurretik zuen egoerara itzuli beharko du etxebizitza.

HOBEKUNTZA OBRAK

Errentariak ezin izango du errentan hartuta duen etxebizitzan egiteko prest dagoen hobekuntza-obra guztiak egiteko erabakia hartu, berak ordaintzen dituen eta higiezinerako oso ekarpen positiboa eta onuragarria dakarten arren.

Bere kontura eta errentatzailearen baimena eskatu gabe obrak egiteko askatasuna izango du soilik etxebizitzaren itxura aldatzen ez duten eta eraikinaren egitura edo segurtasuna ahultzen ez duten obra txikiak direnean.

Edonola ere, tratamendua desberdina honako obra hauen arabera:

  • Eraikinaren egitura edo segurtasuna ahultzen duten obrak
  • Soilik etxebizitzaren banaketa aldatzen duten edo bere osagaien aldaketa edo berrikuntza dakarten obrak.

Eraikinaren egitura edo segurtasuna ahultzen duten obrak:


Obra mota horretarako, uste da maizterrak ez duela inola ere errentatzailearen baimenik lortuko, berak eskatzen badio ere. Dena dela, hala eta guztiz ere maizterrak obra mota hori egiten badu nahiko ondorio larriei aurre egin beharko die, izan ere, errentatzailea legez baimenduta baitago:

  • Maizterrari obraren eraginak ezaba ditzala eta etxebizitza lehendik zegoen bezala utzi dezala exijitzeko.
  •   Errentamendu-kontratua suntsiarazteko eta maizterrari etxebizitza utzi dezala exijitzeko.

Soilik etxebizitzaren banaketa aldatzen duten edo bere osagaien aldaketa edo berrikuntza dakarten obrak:


Beste obra mota horretarako (esate baterako, tabikeak aldatzea) edo bere osagaiak edo ekipamenduak berritzeko (esate baterako, bainuontzia edo azulejuak edo zoruak aldatzea) maizterrak normalki ez du arazorik izango, betiere aldez aurretik errentatzaileari baimena eskatzen badio eta hark baimena ematen badio.

Behar den baimenarekin egiten baditu, bere kontura ordainduko ditu, errentatzailearekin akordioren bat lortzen duenean salbu, eta errentatzaileak obra horiek mantentzea eta kontratua amaitu ondoren horiei etekina ateratzea erabakitzen badu ere, ez du inolako konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik izango.

Maizterrak obra horiek errentatzailearen baimenik gabe egiten baditu, etxebizitzarentzat argi eta garbi onuragarriak badira ere, a) kasurako deskribatu berri ditugun ondorio berdinei aurre egiteko arriskua izango du.

 

Azken eguneratzea: 2008/06/23