Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Kontratuaren iraupena

Printzipioz, Legeak ezartzen du errentamendu-kontratu baten hasierako iraupena bi alderdiek libreki adosten dutena izan daitekeela, eta horrek esan nahi du edozein epe itundu daitekeela, hilabeteak, asteak edota egun kopuru bat badira ere.

Epe zehatz bat definituta ez dagoenean, hala kontratuan horri buruz deus ere adierazten ez delako nola kontratua ahoz egin delako eta itundutako epea zein den frogatzea ezinezkoa delako, kasu horietan ulertuko da kontratua urtebeteko eperako egin dela. 

Etxebizitza errentariaren eskura jarri den datatik aurrera hasiko da zenbatzen kontratuaren iraunaldia. 

Beraz, Legeak alderdiei kontratuaren iraunaldia adosteko askatasun osoa uzten badie ere, era berean errentariari gutxieneko egonkortasun bat bermatzera bideratutako hainbat arau ezartzen ditu, eta arau horiek ondoren garatuko ditugu, labur-labur.

Azken eguneratzea: 2009/10/19