Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Egin daitezkeen luzamenduak:

Bost urterako edo ondoren luzatzen joan den epe txikiago baterako itundutako kontratuetan, kontratua indarrean jarri zenetik dagoeneko bost urte igaro badira, jabeak epea luzatzeari uko egin ahal izango dio, betiere maizterrari abisatzen badio bost urteak betetzeko data baino hilabete bat lehenago gutxienez.


Amaitzeko aurreabisu hori ez bada bere garaian egiten urtero luzatzen jarraitu ahal izango da gehienez ere hiru urteraino, eta jabeak ezingo du ezetsi kontratuaren luzamendua, errentaria izanik luzamendu horretan atzera egin dezakeen bakarra, urteko luzamenduaren amaiera-eguna baino hilabete bat lehenago errentatzaileari jakinaraziz.


Kontratuaren luzamenduen kasuetan ere, zeinaren indarrez errentamenduak beste urtebetez jarraituko duen, maizterrak urtebeteko epe hori errespetatu beharko du eta epe horretan zehar ezingo du errentamendua amaitutzat eman berak nahi duenean, errentatzaileak hori egiteko baimena ematen dionean salbu.

 

 

Azken eguneratzea: 2008/06/23