Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK

Azken eguneratzea: 2011/06/08

Asturiasko Eraikuntzako Berrikuntzaren (ICA) klusterra sortu da

Asprocon-Asturiasko Eraikuntzaren Konfederazioko kide diren 16 enpresak sortu dute ICA. Eraikuntzaren sektoreko enpresen kluster edo antolakuntza bat da eta sektorearen lehiakortasuna areagotzea du xedetzat

Klusterraren zuzendaria den Javier Cuestaren iritziz, ezinbestekoa da berrikuntzaren aldeko apustua egitea horrelako erronkak lortzeko. Bere ustez, “I+G+b proiektuak sustatu eta kudeatu behar ditugu”, hortaz, esparru teknologikoan prestakuntza behar da, ezinbestean. Cuestak dioenez, zazpi lan-esparru edukiko ditu klusterrak: hiriak eta eraikinak, lur azpiko eraikuntza eta eraikuntza iraunkorra, segurtasuna eta osasuna, kultura-ondarearen kontserbazioa, IKTen erabilera eraikuntzan, material berrien garapena eta garraio-sareen sustapena.

Ekimenarekin bat egin duten enpresen artean, Coprosa, OCA, CEID, Construcciones los Álamos edo Arboleya aipa daitezke.

Ekimen honek Asturiasko Printzerriko Garapen Ekonomikorako Institutuaren (Idepa) finantzaketa lortu du, 35.000 euro, eta, horrez gain, enpresek ere ekarpenak egin dituzte. Kluster berria CAC-Asprocom osatzen duten 700 enpresetara irekita dago.

Eraikal-en honako berri hau argitaratu zen 2010eko maiatzean: Eraikune, Euskadiko eraikuntzaren klusterra Kanpoko esteka.

Iturriak: Alimarket Kanpoko esteka, 2011/06/08 eta La Voz de Asturias Kanpoko esteka, 2011/06/07

Euskadi, auzolana