Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK

Azken eguneratzea: 2011/05/17

Asturiasko Printzerrian iraunkorrak eta energetikoki efizienteak diren etxebizitza-eraikinak diseinatzeko gida

Gida honek klima epeleko (adibidez, Asturiasko) etxebizitza-eraikinen proiektuen prestaketa erraztu nahi du, arkitektura-diseinuaren bidez eraginkortasun handiagoa lortzeko oinarrizko alderdietan barrena ibilbide bat eginez

Geografia- eta klima-baldintzen ulermen on baten garrantzia ezin bestekoa da energia-kontsumoan (gero eta garesti eta urriago fosil-jatorriko erregaien artean) aurrezpen handiak lortzeko emaitza onena izateko. Lehenengo aldiz, datu nahikoak eta interpretatzeko errazak ditugu Asturiaskoa bezalako klima ozeanikoarekin bat datorren diseinu baterako. 

Edozein Gidatan bezala, arreta berezia jarri diogu erabilera erraz eta soil bati, eta alderdi grafikoari eta faktore garrantzitsuenen azalpen egokiari arreta jarri diogu. Halaber, Asturiasen gertatzen diren askotariko baldintza klimatikoei dagozkien erosotasun-bioklimatikoen kartak marraztu ditugu eta, hartara, proiektuaren tokia proposatutako adibidearekin parekatzeko modua dago.

Eraikalen, 2010eko urtarrilean argitaratu zen berria: Ihobek eraikuntza iraunkorreko gida-bilduma bat argitaratzen du Kanpoko esteka. Industria-, administrazio- zein bulego- eta merkataritza-eraikinak dira eraikuntza iraunkorreko gidetan bildutako hiru lehenengo kategoriak (Ihobe Sozietate Publikoak argitaratutako argitalpenen bilduma bat).

Gida Fecearen (Asturiasko Kalitateko Eraikuntzarako Fundazioa) webgunean Kanpoko esteka eros daiteke online liburu-denda atalean.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2011/05/17

Euskadi, auzolana