Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK

Azken eguneratzea: 2011/04/04

HOMBRE-HOlistic Management of Brownfield Regeneration Europako proiektua

Proiektuaren izenburua honela itzul daiteke: Utzitako orubeak birsortzeko kudeaketa holistikoa. Europako Batzordeak finantzatzen du, FP7 programaren Collaborative Project modalitatearen barruan, eta 2011 eta 2014 urteen artean garatuko da

Gaur egun utzita dauden orubeak (hiri-eremu degradatuak, industrialdeak, meatze-erauzketako eremuak, hondakindegi baimendugabeak, eta abar) une jakin batean, edozein arrazoi zela medio, jarduera bertan behera uzteagatik, iraganean garatutako jardueraren ondorio gisa ikusten ditugu.

Espazio degradatu horiek, brownfields gisa ere ezagutzen direnak, hiri-espazioaren zati dira. Hiri-espazioaren barruan gero eta gehiago dira horrelako azalerak eta, denborarekin, litekeena da gero eta gehiago izatea utzita dauden eremuak.

“Zero hondakin” kontzeptuarekin hondakinen esparruan lortu nahi den eredu-aldaketaren antzera, espazio degradatu hauen kasuan ere lurzoruaren baliabidearen erabilera minimizatu nahi da, “zero orube utzi” kontzeptuaren eskutik (zero brownfields).

Testuinguru horretan, HOMBRE proiektuak ezagupen zientifiko eta teknikoko oinarriak finkatu nahi ditu, eta premisa nagusia da lurzoruaren erabilerak bere bizi-ziklo propioa eduki dezakeela, produktu batek bizi-zikloak dituen moduan.

HOMBRE proiektuan bi lan-ildo proposatu dira, nagusiki. Lehenengoa kontzeptualagoa da eta utzita dauden orubeak kudeatzeko ibilbide-orria definitzen du, zero brownfields kontzeptuaren premisaren arabera; horren arabera, lurzoru baten bizi-zikloa esatean zer ulertzen den eta orube utzi bat noiz, zergatik eta nola sortzen den goiz antzemateko adierazleen sistema eta birsorkuntzarako duen potentziala ezagutu daitezke, errentagarritasuna, denbora edo iraunkortasunaren moduko alderdiak kontuan hartuta.

Bigarrenik, jada definituta dagoen kontzeptuzko esparrua instrumentalizatuz, lurraldeko plangintza-egile eta kudeatzaileei orube utzi bat birsortzeko konponbide onenei buruzko erabakiak hartzeko tresnak eman nahi zaizkie, kontuan hartuta, gainera, lurralde batean egon daitezkeen eskala geografiko desberdinak eta eskumen desberdinak.

HOMBRE proiektuaren esparruan kontuan hartzen den alderdi interesgarrietako bat, lurzoruak berreskuratzeko eta eraikuntza-obretan hondakinak kudeatzeko teknologia desberdinen artean izan daitezkeen sinergiak identifikatzea da. Hain zuzen ere, hori da “tratamendu-trenak eta teknologien lan-esparruak” izenarekin ezagutzen diren elementuen xedea. Konponbide berritzaile gisa aurkezten dira, izan ere, banakako eraginkortasuna areagotzen dute, ingurumenaren gaineko eragina murrizten dute eta birsorkuntza-proiektuen iraunkortasuna optimizatzen dute.

Proiektu honetan bi testuinguru desberdinetan aztertzen dira tratamendu-trenak: kokalekuak berreskuratzea eraikuntzarako (teknika gogorrak) eta hiriko zona berdeak berriro erabiltzea edo bioenergiak sortzea (teknika bigunak).

Iturria: Cordis Kanpoko esteka, 2011/04/01

Euskadi, auzolana