Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK
Azken eguneratzea: 2010/03/18
CONCERTO programako PIME´s Europako proiektuaren aurkezpena
 

PIME´s proiektuaren barruan daude Vitoria-Gasteizen (VISESA da koordinatzailea), Dale-n (Norvegia) eta Szentendre-n (Hungaria) egindako jarduerak. Batera ari dira lanean, I+G jardueretan -erakustaldiak eta hedapena- ezarritako neurrien eraginkortasuna eta banakako proiektuen inpaktua maximizatzeko helburuarekin. Norvegiarrak dira proiektuaren koordinatzaile orokorrak.

Aipatutako hiru proiektuen lankidetza-ardatzak honakoak dira: eguzkiaren energia termikoaren urtaroko biltegiratzea, mikrosareen bitartez kudeaketa energetikoa ezartzea eta ESCO´s eredu berriak garatzea, erabiltzaileak barne hartuz.

VISESAk Salburuan egingo dituen 432 etxebizitza sartuko ditu proiektuan, eraikin horietan energia-eskaria EKT-k eskatzen duenarekiko % 30, gutxienez, murriztea ahalbidetuko duten neurri berritzaileak ezartzeko ideiarekin. Horrez gain, elektrizitatea eta beroa sortzeko mikrosare bat hornitu nahi da sustapenean, mikrosare hori optimizatuko duen kudeaketa-sistema batekin batera.

Gasteizen kasuan, PIMES proiektuaren bazkideak dira:

  • VISESA: azpiproiektuaren koordinatzailea, eraikinen eta energia-instalazioen sustatzailea, ESCOren jabekidea.
  • Labein: mikrosarearen I+G arduraduna
  • Acciona I+D: eraikinetako I+G atalaren arduraduna
  • EVE: energia-instalazioen sustatzailea, ESCOren jabekidea, I+G geotermia eta hedapena.
  • Gasteizko udala: Erkidegoaren ordezkaria eta hedapena.

Iturria: PIRAMIS Kanpoko esteka (Juanjo López del Corral Visesako zuzendari teknikoaren blog pertsonala), 2010/03/17

Euskadi, auzolana