Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK
Azken eguneratzea: 2010/03/18
Arkitekto-lanbidearen egoerari buruzko inkesta 2009
Espainiako Arkitektoren Elkargoen Goi Kontseiluak eta Caja de Arquitectos erakundeak batera osatu dute lana, sortu berria den Arkitekto Lanbidearen Azterketa Zentroaren bitartez
 

Honako egitura hau du txostenak: hasteko, telefonoz galdetutako arkitektoen laginak erakusten dituen ezaugarri nagusien deskribapen laburra egiten da; ondoren, lanbide-ibilbidea deskribatzen da: jarduerarekiko asetasuna, ordain ekonomikoa, egonkortasuna, eta abar. Bigarrenik, lanbidearen egoera eta arazo eta aukera nagusiak aztertzen dira. Hurrengo epigrafeak arkitektoek euren lanbide-bizitzari buruz duten iritzia erakusten du: Elkargoen funtzioa, ikus-onetsiak, lehiaketak eta araudia.

Arkitekturak epe ertainera zein luzera izango dituen joeren deskribapena egiten da jarraian; joera horiek jarduera jakin batzuk garatzea eskatzen dute, eta ondoren egiten da horien azterketa. Jarraian datozen bi atalekin osatzen da telefonoz egindako inkestaren aurkezpena. Inkesta hori da, hain zuzen ere, azterketaren ardatz nagusia: arkitektoekin zuzenean lan egiten duten profesionalei egindako elkarrizketak eta Espainiako hainbat hiritan arkitektoekin antolatutako eztabaida-taldeak. Amaitzeko, azken ondorioak azaltzen dira. Ildo horretan, arkitekto-lanbideak Espainian izan dezakeen bilakaeraren inguruan proposamen desberdinak egiten dira.

Txosten osoa Ángel Martínez-en web-orrian Kanpoko esteka dago.

Iturria: Construmatica  Kanpoko esteka, 2010/03/17

Euskadi, auzolana