Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK
Azken eguneratzea: 2010/03/18
EcoBrick: hondakinekin eraikitzea
 

Alemaniako Witten/Herdecke-ko Unibertsitateko Teknika eta Administrazio Ekologikoaren Institutuko ikerlariek adreilu karedun batekin saiakuntzak egin dituzte. Lohia gehitzen diote adreiluari, modu horretan eraikuntza-material berri bat osatzeko: EcoBrick izeneko materiala, hain zuzen ere. Laborategiko azterketen arabera, badirudi emaitza bikainak lortuko direla adreilu ekologiko horri esker. Baina argitzeke dago, oraindik, masako ekoizpena egin ahal izango den.

“Lohiak material organikoa eta ez-organikoa ditu; laburbilduz, harea eta ura ditu. Aipatutako institutuko Karl-Ulrich Rudolph irakasleak azaldu duenez, “hain juxtu, ura eta harea kentzen zaio lohiari adreiluak fabrikatzeko".

Zientzialariak eta bere lankideek lohia nahasten dute, harea eta karea erabiliz tratamendu berezia egin eta gero, eta adreiluak labean sartzen dituzte ondoren. Tenperatura altuek substantzia organikoak mineral eta gasetan deskonposatzen dituzte. Ingurumen-ingeniariak azaldu duenez, gasek burbuila mikroskopikoak osatzen dituzte adreiluan. Horregatik, EcoBrick edo adreilu ekologikoak erabiliz eraikitako eraikin batek,  eraikin arrunt batek behar duen energiaren erdia beharko luke berokuntzan edo hoztean; izan ere, EcoBrick adreiluak zementu porotsuzko adreilu termikoen antzekoak dira.

“Ideia oso ona da eta ikerketa-zentro ugaritan hasi dira, jada, gaia aztertzen, baita Japonian ere", adierazi du Armin Melsa irakasleak, Ur eta Hondakinen Tratamenduaren Alemaniako Elkarteko arazketa-tekniken adituak. Hala ere, oraindik ez da lortu erabat eta behar den bezala funtzionatzea. Bero-energia handia behar da lokatza adreilu bihurtzeko, lehenik eta behin ura lurrundu behar baita. Witten Institutua arazo hori konpondu  nahian dabil: lehen fase batean lohia ateratzen du eta, ondoren, pikor formarekin, gainerako materialekin gordinean nahasten du.

Iturria: Enllave Kanpoko esteka, 2010/03/16

Euskadi, auzolana