Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK
Azken eguneratzea: 2010/03/15
Plastiko birziklatuarekin egindako etxebizitza aurrefabrikatu modularrak, Thermo Poly Rock (TPR)
 

Gales-eko enpresa batek (Affresol) hainbat etxebizitza aurrefabrikatu modular aurkeztuko ditu. Konpainiak berak garatutako material berri batekin, Thermo Poly Rock (TPR), egingo ditu etxeak; material hori karbono-isurtze gutxi eraginez eta plastiko birziklatuarekin egin dute. Plastikoa birziklatzeko jarraitu den prozesu patentatuari esker, hormigoia baino gogorragoa eta arinagoa den konposatu bat lortzen da eta produktu berri hori iragazgaitza, suaren kontrakoa eta usteltzearen aurrean gogorra da eta, gainera, propietate isolatzaile bikainak ditu.

TPR materialarekin egindako etxebizitza modularrek lau tona material birziklatu inguru dute eta teknika konbentzionalekin eraikitakoak baino % 12 merkeagoak izateaz gain, 4 egunetan eraiki daitezke. 60 urte inguruko bizi-zikloa duten etxebizitzak dira eta % 100 birziklagarriak diren TPR elementuak dituzte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Affresol-en orria Kanpoko esteka.

Iturria: IS-Arquitectura Kanpoko esteka, 2010/03/13

Euskadi, auzolana