Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK
Azken eguneratzea: 2010/01/29
189.1 arau amerikarra eraikin ekologikoetan goi-mailako errendimenduak lortzeko
 

Bero, hotz eta aire egokituko ingeniarien elkarte amerikarrak (ASHRAE) argitaratu du arau berria, argiztapeneko ingeniarien elkarte iparramerikarrarekin eta eraikuntza berdearen kontseilu estatubatuarrarekin (USGBC) batera. 189.1 arauak eraikin ekologikoetan goi-mailako errendimenduak lortzeko diseinua du xedetzat, eta ez ditu barne hartzen bizitegi-solairu gutxiko eraikinak.

Arauak eraikuntza ekologikoaren funtsak azaltzen ditu eta oso erabilgarria da horrelako eraikinak diseinatu, eraiki eta kudeatzen dituztenentzat. Eraikin ekologikoak ebaluatzeko sistemek barne hartzen dituzten esparruen antzekoak barne hartzen dira arauan: kokapenaren iraunkortasuna, uraren erabileraren eraginkortasuna, energia-eraginkortasuna, barruko airearen kalitatea eta eraikinak atmosferan duen inpaktua, materialak eta baliabideak. Ashrae Kanpoko esteka elkartearen web-orrian arauari buruzko informazio gehiago eta irakurtzeko bertsio bat (ingelesez) eskura daiteke.

Iturria (ingelesez): AutomatedBuildings Kanpoko esteka, 2010/01/29

Euskadi, auzolana