Arkitektura iraunkorra garatzen laguntzeko eta sortzen den ezagupena ahalik eta jende gehienaren artean ezagutzera emateko sortu da Diseinuaren Nazioarteko Lehiaketa. Arkitekto, ingeniari eta ikasleentzako lehiaketan honetan etxebizitza modular zabalgarri, eko-eraginkor eta eskuragarri bat diseinatu behar dute parte-hartzaileek, banaka zein taldean. Diseinatzen duten etxebizitza Ghanan eraikitzea da lehiaketaren saria.
Informazio gehiago, Open Source House web-orrian.
ITURRIA: IS Arquitectura , 2010/01/18