Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK
"Eraikintzako mikroeteentzako ISO 9001 Gidaliburua"ren balidazioa


2005eko ekainean argitaratu zen “Eraikuntzaren mikroenpresetarako ISO 9001 Gida”. Helburu nagusitzat du bizitegi-eraikuntzaren esparruan lan egiten duten mikroenpresei ISO 9001 araua ezartzen eta ziurtatzen laguntzea. Xede horrekin, kontuan hartu dira aipatutako arauan ezarritako gutxieneko baldintzak eta, edozein kasutan, aintzat hartu dira enpresa txikien ezaugarriak eta obretan garatzen diren prozesuak.

Gida aurkeztu eta gero, aipatu gidak hainbat enpresatan izandako ezarpenaren azterketari ekin zitzaion. Ildo horretan, Berogas Langile Elkartea, S.A.L. (ER-2015/2006), Acondair Norte, S.A. (ER-0382/2007) eta Miguel Corredor, S.L. (ER-0418/2007) enpresek lortu dute ISO 9001 ziurtapena xede dugun gidaren arabera.

Jarraian aipatu gidalibubuari buruzko balidazioaren txostena aurkezten dugu, eta baita balidazioaren ondorioz aldaketak jasan dituzten dokumentuak ere.

"Eraikintzako mikroeteentzako ISO 9001 Gidaliburua"ren balidazio-txostena (pfd, 148 KB)

Gidaliburuaren eguneratutako dokumentuak (Zip, 2 MB)

Azken eguneratzea: 2007/10/02
Euskadi, auzolana