Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK

Nahitaez elkargokide egiteko betebeharra Europan, 2011-06-02

Espainiako Arkitektoen Elkargoen Goi kontseiluaren (CSCAE) artikulua; nahitaez elkargokide egiteko betebeharra defendatzen du artikulu honek Kanpoko esteka.

Europako iparraldeko bost herrialdetan (Danimarka, Estonia, Finlandia, Norvegia eta Suedia) eta hainbat kantoi suitzarretan bakarrik ez da nahitaezkoa elkargokide egitea, ez eta erregistratzea ere. Hau da, aztertutako 31 herrialdeen artetik 25ean nahitaezkoa da elkargokide egitea. Nahitaez elkargokide egiteko betebeharra ezarrita duten 25 herrialdeak batera hartuta, 457.900 arkitekto dira elkargokide, 483.500eko guztizkotik.

Adierazitakoa kontuan hartuta, Europan oso zabalduta dago arkitektoen artean elkargokide egiteko derrigorrezkotasuna, eta kasuan-kasuan lanbideari dagokion araudiaren arabera egiten da. Izan ere, Europako herrialdetako legegileek garbi ikusi dute arkitektoen lanbidea kontrolatzeko beharra, hartara, interes orokorra, segurtasuna eta arkitektoen zerbitzuak erabiltzen dituzten herritarren eta erabiltzaileen eskubideen babesa eta defentsa ziurtatzeko. Interes orokorra babesteko helburua betetzeko bitarteko bakarra, elkargo-antolakuntza osoari nahitaez elkargokide egiteko betebeharra ezartzea da. Ondorio horretara iritsi da egindako zuzenbide konparatuko azterketa eta, horregatik, errealitate horretatik urruntzen den edozein egoera salatu nahi da. Ez da egia, ezta gutxiago ere, Europan borondatezko elkargokide egiteko ereduaren aldeko apustua egin denik; hain zuzen ere, kontrako apustua egin baita.

Azken eguneratzea: 2011/06/06
Euskadi, auzolana