Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK

Fernando G. Valderrama arkitektoak 2009ko ekainean Valentzian egindako Arkitektoen IV. Biltzarrean aurkeztutako komunikazioa: Utzi mila DIN-A4 loratzen. Bizitzarik al dago proiektu baten aurretik, bitartean eta ondoren?, 2011-04-05

Komunikazioaren arabera, arkitekto gehienek uste dute beren lanaren zatirik garrantzitsuena planoak egitea dela, baina proiektu konbentzional baten ordainsarien erdia baino gehiago DIN-A4n aurkezten diren agiriek sortutakoak dira, edo proiektua garatzetik erabat desberdinak diren zereginetan sortzen dira, eta portzentaje hori areagotzen ari da, gainera.

Herri Administrazioaren Arkitekto Taldeen Elkartearen Kanpoko esteka blog-etik eskura daiteke aipatutako dokumentazioa. Bertan, lanbidearekin lotutako hiru mito aztertzen dira:

1. Arkitekto marrazkilariaren mitoa;
2. Arkitekto digitalaren mitoa;
3. Arkitekto arkitektoaren mitoa;

Kontuan hartu behar da, arkitektoak prestakuntza bikaina duela eta gizartean eta enpresa modernoetan gehien eskatzen diren ezagupenak eta zehar-eskumenak dituela, baina eskoletan jasotzen duen kontrako baldintzen eraginez, ez dituela behar den bezala aprobetxatzen. Lanbidearen etorkizuna ziurtatzeko, ezinbestekoa da arkitektoek beren lana tradizionalak ez diren eta orain arte onartezintzat jo diren esparruetara zabaltzea.

Eraikal-en Javier Domíngues Rodrigo arkitektoaren gogoeta argitaratu zen: “Arkitektura: lanbidea garatzeko modu berriak eta zaharrak, Espainiako Arkitektoen 2009ko Biltzarra, 2009-06-16” Kanpoko esteka.

Eraikal-en arkitekturaren etorkizunari buruz jasotako beste berri batzuk dira honako hauek:

Azken eguneratzea: 2011/04/08
Euskadi, auzolana