Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK

Eraikal-en laguntzarekin ziurtaturiko enpresen zerrenda

Zerrenda eguneratua, Eraikal-en parte hartu eta enpresa-ziurtapenak lortutako bizitegiko eraikuntzaren sektoreko enpresa guztiekin.

Bi enpresa-talde bereizi dira:

  • Sustapen- eta eraikuntza-enpresak (EJNS 41.1 eta EJNS 41.2, 42 eta 43, hurrenez hurren) eta higiezin-enpresak (EJNS 68);
  • Arkitektura-estudioak eta aparejadoreak eta ingeniaritza- eta topografia-zerbitzuak (EJNS 71.1).

Honako informazio hau adierazi da erregistroan enpresa bakoitzarekin:

  • Enpresaren izena;
  • Enpresa kokatzen den probintzia;
  • Enpresaren ziurtapenak: ISO 9001, ISO 14001, OHSAS 18001, ISO 14006, UNE 166002, EFQM Konprosimo Diploma, Zilarrezko Q, Urrezko Q. Ziurtapen bakoitzarekin zenbait zutabe daude: lehenegoan kudeaketa-sistemaren ziurtapena lortzeko Eraikal-en laguntza izan duela adierazten da este zutabeek ziurtagiriari buruzko informazioa bete egiten dute: ziurtapen data, ziurtapen zenbakia, ziurtatzailea, ziurtatu den Eraikalen deialdia eta Eraikalen deialdian parte hartu duen agente sustatzailea.
  • Enpresaren memoria: Borondatezko fitxa da. Enpresak, nahi badu, kudeaketa-sistemen ezarpenean izan duen esperientzia adieraz dezake. Fitxek 2009ko aribide egokien memorietarako Kanpoko esteka erabilitako formatu bera edukiko dute. Eraikal-en laguntzarekin ziurtaturikoenpresen zerrendatik ere eskura daiteke. Interesa duen enpresa orok egin dezake fitxa betetzeko eskaera, Eraikal-en posta elektronikoa erabiliz, eraikal@ej-gv, edo kontsulten Kanpoko esteka aukera baliatuz.

Eraikal-en laguntzarekin ziurtaturiko enpresen zerrenda erabiltzera animatu nahi ditugu enpresa guztiak, gertakari guztiak edo datuen eguneratzeak jakinarazteaz gain, kasuan kasu enpresaren memoria deskribatzailea lantzeko ardura hartuz. Eraikal-ekin harremanetan jartzeko, lehen aipatutako helbide elektronikoa eta web-orria erabil daitezke.

Jaitsi hemendik "Eraikal-en laguntzarekin ziurtaturiko enpresen zerrenda" (excel, 330 KB)

Azken eguneratzea: 2013/08/27
Euskadi, auzolana