Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK

Eraikuntzaren Kode Teknikora egokitutako Memoriak sortzeko tresna informatikoa

2013ko uztailera eguneratuta (B 2.1)

Aplikazioak helburutzat du proiektu mota desberdinei dagozkien memoriak lantzen laguntzeko agiri bat eskaintzea; betiere, Eraikuntzaren Kode Teknikoan eta indarrean dauden gainerako araudietan ezarritako eskakizunak betetzen ditu aipatutako agiriak. Aplikazio bizia da, indarrean dagoen araudiaren arabera eguneratu behar baita etengabe.

MS Office Word-eko agiriak ditu oinarrian aplikazio informatiko honek eta memoria lantzeko ardura duen teknikariak proiektu bakoitzari dagokion memoria lantzeko oinarri gisa erabiliko diren agiriak sortzeko balio du. Ez da “eredu-memoria bat”, proiektu guztientzako balio duena, baizik eta laguntza-tresna bat da eta definitutako proiektu bakoitzak memoriako atal bakoitzean zehaztu beharreko edukia laburki aipatzeko balio du, instrukzioak, adibide praktikoak eta justifikatu beharreko araudizko erreferentziak barne hartuta.

Berariazko dokumenturik ez duten zazpi proiektu-multzo bereizi dira:

  1. Lokalak etxebizitzak bihurtzeko erreforma.
  2. Eraikin baten elementu komunen erreforma.
  3. Obrak legeztatzea.
  4. Merkataritza-lokal baten jarduera.
  5. Merkataritza-lokal baten obra eta jarduera.
  6. Industria-nabe baten obra eta jarduera.
  7. Eraispena.

Jaitsi hemendik "EKT-ra egokitutako Memoriak" Kanpoko esteka

Azken eguneratzea: 2013/10/17
Euskadi, auzolana