Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK

"Nola optimizatu ekoizpenaren kudeaketa mikroenpresetan?" eskuliburua

"Nola optimizatu ekoizpenaren kudeaketa mikroenpresetan?" eskuliburuak 6 kapitulu ditu, eta jarraian adierazi dira laburbilduta:

  1. Aurrekontuak: enpresak aurrekontu bat idatzi behar du eta bertan adierazi bezeroak nahi dituen eskakizun guztiak (produktu/zerbitzuen ezaugarriak, epeak, prezioak, kantitateak, eta abar).

  2. Obren plangintza eta lan-kargak: obrak ondo kudeatzeko, ezinbestekoa da obren urteko kontrola eramatea; izan ere, bertan erregistratzen dira daturik garrantzitsuenak, hala nola aurrekontua, fakturazioa, aurreikusitako gauzatze-epea eta epe erreala edo lortutako errentagarritasuna. Horrela, erraztu egiten da obren jarraipena eta kontrola, bai eta emaitza positiboen eta negatiboen identifikazioa ere, eta, horren arabera, neurri zuzentzaileak hartzen dira.

  3. Obraren kontrola eta jarraipena: enpresak obraren jarraipen ahalik eta zehatzena egin behar du, zerbitzuaren amaieran lortutako errentagarritasuna aztertzeko eta eraginkortasunik ezaren edo emaitza kaxkarren jatorria modu errazean identifikatzeko.

  4. Ikuskapenak: bezeroak material akastuna jasotzea edo adostutakoa betetzen ez duen lan bat jasotzea ekiditeko, behin lana amaitutzat eman eta gero, lana bera edo egindako hornikuntza egiaztatu behar da. Ikuskapena egindako lanak ezarritako baldintzak betetzen dituela eta bezeroarekin hartutako konpromisoarekin bat datorrela egiaztatzean datza.

  5. Erosketak: erosketen kontrola egiteak garrantzia du hornitzaileen jarraipenerako, emate-datak betetzeko, eskaria albaranarekin alderatzeko, eta abar.

  6. Eranskinak: eskainitako eraikina zuzen erabiltzen dela ziurtatzeko, iturgintza eta elektrizitateko instalazio bat amaitzean egin beharreko egiaztapenak eta bakoitzari dagokion legeria deskribatu dira eranskinetan.

Kapitulu bakoitzaren kasuan tresna berriak sortu dira Excell-en; erabiltzeko errazak dira eta eskuliburuak azaltzen dituen atal desberdinak garatzen laguntzen dute.

Jaitsi hemendik "Nola optimizatu ekoizpenaren kudeaketa mikroenpresetan?" eskuliburua (zip, 12,50 MB)

Azken eguneratzea: 2011/05/04
Euskadi, auzolana