Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK

Akustika kontrolatzeko Oinarrizko Gida: Lanen exekuzioa eta obra bukatua.

Kontrol akustikoa egiteko Oinarrizko Gidaren bertsio berria: obra exekutatzea eta bukatutako obra

Eusko Jaurlaritzaren Kalitate Kontrolerako Laborategiko Akustika Arloak Akustika kontrolatzeko Gida hau argitaratu du. EAEko eraikinen kalitate akustikoa kontrolatzen laguntzeko tresna gisa prestatu da gida hau, bai exekuzio-faserako, bai amaierako egiaztapenerako ere.

Eraikinen eraikuntzan kontrola egoki egiteko informazioa biltzen da gidan. Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) Zaratatik Babesteko Oinarrizko Dokumentuan (DB-HR) ezarritako kalitate akustikoa lortzera bideratua dago gida, eta eraikina amaitutakoan egiaztapen akustikoa egiteko proposamen bat ere egiten du, Bertan, Eraikingintzaren Kontrol Akustikoari buruzko 2016ko ekainaren 15eko Aginduak ezarritako kontrola sartuko da. Hori EAEn bete beharrekoa da 2017ko hasieratik.

Bi zati bereizi ditu:

  • Lehen zatia, Obrako lanen kontrola, galdera-erantzunen bidez osatua dago.
  • Bigarren zatia, berriz, Obra bukatuaren egiaztapena, bertan, lehen aipatutako aginduak ezarritako obran in situ egiaztapena egiteko gutxieneko minimoa adierazten da. .

Esteka honetan (PDF, 2 MB) eskuratu daiteke gida.

Euskadi, auzolana