Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK

Euskadiko Eraikinetako Inguratzailearen Birgaitze Energetiko Integralaren Gidaliburua

Ramón Ruiz Cuevas arkitektoak Eraikal Programaren esparruan egindako gida.

Gidaliburu honen helburua da EZAGUTZA, ESPERIENTZIA ETA ILUSIOA TRANSMITITZEA, ahalik eta jende gehiena bideratzeko (bereziki, eraikuntza-sektorekoa) hirien birgaitze energetikora eta biziberritze edo berroneratze sozialera.

Eraikal programako ikerlan bat du sorburu, eta Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko (EKKL) Arlo Termikoarekin lankidetzan egina da. Gidaliburuaren osagarri, itxiturak birgaitzeko irtenbideei buruzko katalogoa erantsi da, laborategi horrek idatzia.

2006ko Eraikingintzaren Kode Teknikoa (EKT) baino lehenagoko fatxada-moten azterketa orokor bat hartu da abiapuntu.Fitxa sinplifikatu bat oinarri harturik, inguratzaile jakin bakoitza sailkatzen du, eta, horrez gainera, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitza Zuzendaritzari atxikitua dagoen Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiaren Katalogoarekin (EHUko Ingeniaritzako Goi Eskolak idatzia) erlazionatzen du. Gaur egungo egoera orokorra kontuan hartuta, desarrollismoaren garaiko adibide bat aztertu dugu, eta birgaitze energetikoko irtenbide zehatzak deskribatu ditugu, EKTren ordenari jarraituz.

Itxituraren eta instalazioen energia-alderdiaz gain, hiria birgaitzearen gizarte-, hirigintza-, eraikuntza- eta ekonomia-arloak aztertzen dira, oro har bada ere; horixe da, hain zuzen ere, 8/2013 lege berriak helburu duen hiri-biziberritze edo -berroneratzea.

Inguratzailearen uneko egoera —itxitura-mailakoa— eta irtenbide posibleak sinple eta labur azaldu nahi dira, kasu jakin bati buruzko konparazio-azterketa sakon baten bidez (Biasteri kalea, Zaramaga auzoa, Gasteiz).

Bukatzeko, Birgaitze Energetiko Integraleko Jardunbide Egokien Eskuliburu bat dugu, gidaliburu honen ondorio gisa balio duena.

Gidak ondorengo kapituluak ditu:

Halaber, Birgaitze Energetikoaren Katalogoa (PDF, 2 MB) eransten da, erderaz.

Azken aldaketako data:  2015/03/04
Euskadi, auzolana