Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK

Azterketa: "Aireztatutako fatxada baten portaera termiko dinamikoaren ebaluazioa EAEko klimatologiarako birgaitze-irtenbide gisa"

Azterketa Tecnaliak egin du Eraikal-12 esparruaren barnean.

Azterketan (erderaz, 3,88 MB), esperimentazio bidez aztertu da —KUBIK eraikina erabili da horretarako— eremu bateko fatxadaren portaera termikoa; 80ko hamarkadaren aurretik eraikitako eta aireztatutako fatxada batez birgaitutako etxe bateko gela baten simulazioa egin da saiakuntzan. Modu independentean aztertu dira zubi termikoak ezabatzeak eragiten duen efektua eta eraikinaren kanpoaldean egindako hobekuntza.

Eraikal buletineko 30. zenbakiko artikuluan Kanpoko esteka, EAEn eraikuntzaren sektoreari laguntzeko dagoen gaitasun esperimentalaren Sinergia deskribatu zen, baita PASLINK saiakuntza-zelulak eta KUBIK eraikina ere.

Azken eguneratzea: 2013/04/29
Euskadi, auzolana