Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
ARGITALPENAK

Sektorearekin erlazionatutako agiriak

Atal honetan eraikuntzaren sektorearekin eta enpresa-kudeaketa, berrikuntza, I+G edo iraunkortasuna bezalako gai berritzaile eta interesgarriekin erlazionatutako ikerlanak, txostenak eta beste mota bateko argitalpenak eta web-orrietarako estekak aurkezten dira.

  • GTR 2012 txostena. Herrialde-ikuspegia Espainiako eraikuntza-sektorerako. Etxebizitza-sektore berrirako ekintza-plana

    Herrialde-ikuspegia Espainiako eraikuntza-sektorerako. Etxebizitza-sektore berri baterako ibilbide-orria txostenean (ISSUU Kanpoko esteka formatuan edo pdf Kanpoko esteka formatuan) ondorioztatu denez, 2050era bitartean 10 milioi etxebizitzaren birgaitze sakona eginez -haien berokuntza-gastuak % 80 murrizteko eta ur beroaren beharraren % 60 estaltzeko- 130.000 lanpostu berri sor daitezke 2020. urtea bitarteko lehen fasean.

    Horretarako, urtean funts publikoetatik eta pribatuetatik 5.000-10.000 milioi euroko inbertsioa egin behar da, une korapilatsua bizi dugun garaian. Hala ere, kopuru hori (2005-2020 tarterako Azpiegituren eta Garraioaren Plan Estrategikorako onartutakoa baino askoz txikiagoa) orekatu egingo litzateke neurri horien bidez lortzen diren energia-aurrezpenekin eta saihestutako CO2-emisioekin.

    Birgaitzeari buruzko Lan Taldeak Kanpoko esteka 2011n aurkeztu zuen lehen txostenaren ondoren, dokumentu berri honek zenbatespen zehatzagoak eta kalitate hobeagokoak ematen ditu, proposatzen duen eredu ekonomikorako 80 parametro gehiago hartzen baititu kontuan. Txostenaren egileek diotenez, “ulergaitza da Espainian birgaitze energetikoa sustatzeari lehentasunik ez ematea”, eta 2013an arlo horretako araudiari dagokionez urrats gehiago emango direla espero dute.

  • Higiezinetako inbertsioei buruz erabakitzean, geroz eta garrantzi gehiago ematen diote jasangarritasunari Europako eraikinetako biztanle eta inbertitzaileek

    Cushman & Wakefield-en txosten batean Kanpoko esteka ageri denez, Europako inbertitzaile eta biztanleak duela urtebete baino askoz gehiago azpimarratzen dute jasangarritasuna orain.

    Erresuma Batuko eta Europa kontinentaleko higiezinetako inbertsioei buruzko erabakietan jasangarritasunak izandako rola aztertzen du txostenak. Ikerketak 2011ko Cushman & Wakefielden hasierako txostena hartu da oinarri, eta bertan elkarrizketa sakonak egin zaizkie ondasun higiezinetako 28 inbertitzaileren funtsetako zuzendari nagusiei eta goi-zuzendariei.

    Bai balioa sortzeko, zein kostuak gutxitzeko edo aktiboak aldez aurreko zaharkitzapenetik babesteko, jasangarritasuna geroz eta merkataritza-faktore garrantzitsuagotzat jotzen da ondareei buruzko erabakiak hartzean, esparru honetan jazotako arautzea eta alderdi interesdunek merkatu gehienetan erakutsitako geroz eta jakin-min handiagoa dela eta.

  • Ingurumen-ziurtagirien balioa Kaliforniako etxebizitza-merkatuan – ingurumen-ziurtagiriak etxebizitza baten salneurrian duen eraginaren azterketa ekonomikoa

    The Value of Green Labels in the California Housing Market - An Economic Analysis of the Impact of Green Labeling on the Sales Price of a Home Kanpoko esteka.

    "Ingurumen-ziurtagirien balio Kaliforniako etxebizitza-merkatuan " dokumentuak estatistikaren bidez erakusten du gainerako faktore guztiak konstante izanik, Kaliforniako familia bakarreko etxebizitza batek ingurumen-ziurtagiria izateak merkatu-hobari bat ematen diola ziurtagiririk gabeko etxebizitza alderagarri batekin konparatuta. Ikerketak adierazten du, halaber, hobariaren igoerari eragiten diela tokiko klimak eta ingurumen-ideologiak. Ondorio horietara iristeko, Kalifornian 2007 eta 2012 urteen artean saldutako 1,6 milioi etxebizitzen azterketa ekonomikoa egin zuten, haien prezioari eragiten dioten beste aldagai batzuk kontrolatuz, eraikuntzaren ingurumen-ziurtagirien balio erantsia isolatzeko.

    Kaliforniako Unibertsitatea, Berkeleyko eta Kaliforniako Unibertsitatea, Los Angeleseko ekonomistek egindako azterketa honek ondorioztatzen du Energy Star, etxebizitzentzako LEED eta GreenPoint etiketa duten Kaliforniako etxeak ziurtagiririk gabeko etxe alderagarriak baino % 9 garestiago sal daitezkeela. Etxebizitzen prezioa faktore askoren mende dagoenez, higiezinen prezioan eragina duten aldagai giltzarriak kontrolatu zituen azterketak; esaterako, kokapena, neurria, zerbitzuak (igerilekua, ikuspegiak, aire girotua…) eta abar. Kalifornian ziurtagiria ez duen etxe baten babes besteko salmenta-prezioa 400.000 dolarrekoa dela kontuan izanik, 34.800 dolar gehiagoko salneurria izango du ziurtagiria duen batek.

  • CNCren 2011ko Eraikuntza Sektoreko Urteko Txostena

    CNCk, Eraikuntzaren Nazio Konfederazioak, AIDICOrekin, Eraikuntzaren Institutu Teknologikoarekin, batera, 2011ko Eraikuntza Sektoreko Urteko Txostena Kanpoko esteka egin du, eta azpisektoreetako sektorearen emaitzen eta bilakaeraren azterketa xehatua jaso du. Arreta berezia jarri du eraikuntzaren eta obra zibilaren bilakaeran, baita bilakaera hori zehazten duten faktore nagusietan ere. Txostenak eranskin bat ere badu, eta autonomia-erkidego bakoitzeko urteko jardueraren txosten xehatua jasotzen da bertan.

  • Energetikoki eraginkorra den hiri-planeamenduaren gida

    Argitalpen honen
     Kanpoko esteka helburua da administrazio publikoei eta sektoreko profesionalei helburu, irtenbide eta neurri zehatz batzuk ematea, hiri-garapena jasangarriagoa izateko lurzorua ordenatzeko, eta etxebizitza-eraikinak diseinatzeko prozesuaren arduradunei aholkuak emateko. Planeamendu jasangarria osatzen duten askotariko arloetako bi hartzen ditu kontuan, eraikuntza eta energia, eta lurzoruaren ordenamenduaren etapatik urbanizazio-proiektura arteko etapak lantzen ditu.

    IDAEren, Dibertsifikazioaren eta Energia Aurrezkiaren Institutuaren, argitalpen bat da, 2007koa.

  • Energia fotovoltaikoa etxebizitza-sektoreko eraikuntzetan: teilatuetan instalatutako sistemen prezioen azterketa

    Building-Integrated Photovoltaics (BIPV) in the Residential Sector: An Analysis of Installed Rooftop System Prices Kanpoko esteka.

    30 urtez baino gehiagoz, ahalegin handia egin da eguzki-sistema elektrikoak azkarrago hedatzeko, eraikuntza-materialetan erabat txertatuta dauden energia fotovoltaikoko (PV) produktuak garatuz. Dokumentu honetan, sistema fotovoltaiko txertatuek (BIPV) eraikuntzan zer egoera duten aztertzen da, eta arreta berezia jartzen da etxebizitzen sabaietako sistemen kostuaren faktoreetan. Merkatuko aukera eta erronka nagusienak ere aztertzen ditu.

    Dokumentu hau Ameriketako Estatu Batuetako Energia Berriztagarriaren Laborategi Nazionalak (National Renewable Energy Laboratory,NREL) egin du.

  • Gida teknikoa: Energia-aurrezkia eta -berreskuratzea klimatizazio-instalazioetan

    Gida hau
     Kanpoko esteka Klimatizazio eta Hozte Sistemen Espainiako Elkarte Teknikoak (ATECYR) idatzi du Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuarentzat (IDAE), eraginkortasuna emateko energiaren azken erabilerari eraikinetan.

    Free-coolingari (doako hoztea), lurrun bidezko hozteari eta aire girotuaren sistemetako beroa berreskuratzeari buruzko jarraibideak ematen dira.

    Klimatizazio-instalazioetako energia berreskuratzeari buruzko gida tekniko hau RITE eskakizunak errazago betetzeko presatutako dokumentu-multzo baten Kanpoko esteka zati da. Industria, Energia eta Turismo Ministerioan aurki daitezke.

  • Poliuretanozko isolamenduen aplikazioak

    Poliuretanozko isolamenduak hainbat modutan erabil daitezke, bereziki proiektatuta edo sandwich-panelen eta xaflen bidez. Eraikinak isolatzeko orduan, zenbait modutan erabili ohi da poliuretanoa:
    - Xafla isolatzaile moduan
    - Bloke isolatzaile moduan
    - Sandwich-panel moduan
    - Egiturazko panel isolatzaile moduan
    - Proiektatuta
    - Ganberetan injektatuta
    - Hodientzako maskor moduan

    Poliuretanoaren erabileren berri izateko, PU Europek Kanpoko esteka IPUR Kanpoko esteka Poliuretano Zurrunaren Industriaren Elkartearekin batera egindako dokumentua Kanpoko esteka kontsultatu daiteke.

  • Energia-kalifikazio altua duten eta energia berriztagarriak integratzen dituzten etxebizitza-eraikinen gida

    Gida hau
     Kanpoko esteka Habitec Fundazioak (Habitaterako Teknologia, Energia eta Eraikuntza Zentroa) egin du, eta etxebizitza-eraikinetan gastatzen den energiari buruzkoa da. Gidaren kapituluetan, eraikuntzako energia-aurrezkia eta -eraginkortasuna, eraikinen energia-kalifikazioa eta energia berriztagarrien erabilera lantzen dira.

    1. kapituluan, energia-kalifikazioari buruzkoan, eraikuntzako energia-ziurtagirien egoera aztertzen da, bai Espainiakoa, bai autonomia-erkidegoetakoa. Kapitulu horretan, kalifikazio hori kalkulatzeko Espainian erabilgarri dauden tresnak ere aurkezten dira. 2. kapitulua eraikuntzan energia berriztagarriak txertatzeari buruzkoa da, eta baliabide berriztagarriak baliatzeko aukera ematen duten teknologiak, haien teknologia, merkatuan dauden produktuak eta eraikuntzako txertaketaren egungo egoera lantzen dira.

    3. kapitulua neurri pasiboen garrantziari buruzkoa da, eta balio-bizitza osoan energia aurrezteko eta hasierako eskaera murrizteko eraikin batean erabil daitezkeen neurriak aztertzen ditu. Eraikinak hasieratik irizpide hauei jarraikiz diseinatzeko beharra nabarmentzen da, hasierako diseinutik planteatutako neurriak bezain eraginkorrak inoiz izango ez diren berritze-lan garestiak saihesteko.

    Amaitzeko, kasu praktikoei buruzkoa da 4. kapitulua, eta  A edo B energia-kalifikazioa lortu duten eraikinen jardunbide egokien 10 adibide jasotzen ditu. Eraikin horietako zazpi etxebizitza-eraikinak dira, eta hiru, hirugarren sektorekoak. Espainiako lurralde osotik aukeratu ziren, energia-kalifikazioaren egiaztapena gainditu ondoren.

  • Eraginkortasun energetikoa sustatzeko pizgarri fiskalak Zerga Erreformaren testuinguruan

    Energy Efficiency Tax Incentives in the Context of Tax Reform Kanpoko esteka.

    Eraginkortasun energetikoa sustatzeko Zerga Erreformaren testuinguru barruko pizgarri fiskalak analizatzen ditu dokumentu honek. Energiari buruzko iraganeko eta egungo pizgarri fiskalekin izandako esperientzia aztertu da, eta, esperientzia horretan oinarrituta, zenbait aholku ematen dira funts mugatuak erabiltzeko modu eraginkorrenei buruz, hartara epe luzerako aurrezpena ahalik eta handiena izan dadin. Aztertu diren aukera zehatzen artean, besteak beste, hauek daude: merkatuak behin betiko eraldatu dezaketen teknologia aurreratuen eta praktikoen aldeko epe ertaineko pizgarriak, alde batetik, eta itzuli behar ez diren pizgarri fiskalak, bestetik. Hamahiru proposamen zehatzen kostuen eta aurrezpenen analisia ere egin du dokumentuak, eta aurreztutako 106 Btu-ko izan duten kostu federalaren arabera sailkatu ditu. Btu (British Thermal Unit) libra bat ur likidoren tenperatura Fahrenheit gradu batez igotzeko behar den bero-energiaren kantitatea da, uraren dentsitatea handiena den tenperaturan, 39° F inguruan, neurtua.

  • Smart Cities Liburu Zuria Andaluzia Jasangarri bat egiteko

    Energia berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan espezializatuta dagoen Enova aldizkariko erredakzio-taldeak egina da argitalpena Kanpoko esteka, eta Málagako esperientzia eta hango hiri adimenduneko eredua hartzen ditu oinarri Smart City proiektua garatzeko. Eredua Andaluziako beste hiri batzuetara zabaltzeko aukerari heltzen dio liburuak, udal-kudeaketaren arloan eraginkortasuna areagotzeko beharrari erantzun nahian, tokiko energia-kontsumoan adimena txertatzera bideratutako proiektuen bidez.

  • Jabe-erkidegoetako obrak koordinatzeko gidaliburua argitaratu du Madrilgo Erkidegoak

    Oso maiz egiten dira obrak jabe-erkidegoetan. Prebentzioari buruzko lege-arauetan eta 1627/97 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, jabe-erkidegoa sustatzaile bihurtzen da konpontze-, mantentze-, hobetze- nahiz eraikitze-lanak egiten direnean. Esan nahi baita, obra horiek egiteko enpresekin kontratuak egiten dituenean, sustatzaile bihurtzen da erkidegoa, eta haren presidenteak dauka haren ordezkaritza.

    Jabe-erkidegoetako arduradunentzako gidaliburu bat Kanpoko esteka argitaratu du oraintsu Madrilgo Erkidegoak Kanpoko esteka, obretan diharduten eragile guztiek arau aplikagarriak betetzen dituzten jakin ahal dezaten eta, hala, izan litezkeen erantzukizunetatik babestuta egon daitezen. Madrilgo Aparejadoreen, Arkitekto Teknikoen eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargo Ofiziala Kanpoko esteka eta Laneko Segurtasun eta Osasuneko Eskualde Institutua Kanpoko esteka dira gidaliburuaren egileak. Gidaliburu praktikoa da obra hau, eta jabe-erkidegoek jardueren sustatzaile izateagatik bereganatzen dituzten betebeharrak identifikatzea eta obretako prebentzioari eta segurtasunari lotutako elementuak jakinaraztea du helburu; horretarako, halako obretan erabili ohi diren tipologia, elementu, makina, ekipo eta materialen adibide ugari eskaintzen ditu. 

    Obretako alderdi esanguratsuenen segimendua egiteko tresna praktikoa da gidaliburua, eta ezbeharren kopurua murriztea du xede.

    Zure jabe-erkidegoan arriskuen prebentzioaren nola kudeatu jakiteko, coordinacionempresarial.com webguneak La prevención de riesgos laborales en la comunidad de propietarios Kanpoko esteka liburua gomendatzen dizu. Egileak, Juan José Agún González eta Federico Estardid Colóm; Tirant lo Blanch argitaletxea, 1. edizioa, 2012, 169 orrialde).

  • Fasez aldatzen diren materialen aplikazio arkitektonikoak kanpo-itxituretan

    Tesi hau Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Arkitektura, energia eta ingurumena 2010/11 master ikastaroan egina da. Paolo Maselli du egilea, fasez aldatzen diren materialen mundua esploratzen du, eta irtenbide arkitektonikorik erabilienak eta ezagunenak aztertzen ditu.

    UPCaren esteka honetan Kanpoko esteka lor daiteke lan hau.

  • Turistentzako eraikinetan energiaren erabilera jasangarria lortzeko gida

    Guide for Energy Sustainable in Tourists Accommodations Buildings Kanpoko esteka.

    Gida txiki baina osatu honek egun eskura dauden jarduera eta teknologien ikuspegi orokorra izaten laguntzen du, baita energiaren kudeaketa negozio horien jasangarritasuna hobetzeko aukera bihurtzen ere. Horiei esker, kostu operatiboak gutxitzeaz gain, erakargarritasuna eta lehiakortasuna hobetuko dira.

  • Valladolideko Unibertsitateko ingurumen-kalitateari eta jasangarritasunari buruzko gida praktikoa

    Gida honen helburua da Valladolideko Unibertsitateko ingurumen-gaiak hobetzen lagundu dezaketen bideak eta gomendioak azaltzea, eta, aldi berean, unibertsitatean ingurumen-kultura eta -etika berria sortzea eta gizartean hedatzea.

    Erakunde handiek ahalegin eta baliabide ugari erabiltzen dituzte haien instalazio eta eraikuntzen ingurumen-kalitateari eusteko, eta eraikuntza-jardueran parte hartzen dutenek helburu hori erraztu egin behar dute.

    Eraikuntzaren inguruko 2020 behatokiaren webguneko Descargas Kanpoko esteka atalean eskuratu daiteke dokumentua. Atal horretan, 004 – Guía Práctica de Calidad Ambiental y Sostenibilidad (Universidad de Valladolid) Kanpoko esteka dokumenturako esteka dago.

  • Txostena: Energia-eraginkortasunari buruzko politikak Txinan: egoera-txostena

    Building Energy Efficiency Policies in China: Status Report Kanpoko esteka.

    Eraikinen energia-eraginkortasunari buruz Txinako jardunbide egokienekin ikasitako lezioak jasotzen ditu txostenak. Nazioartean plazaratu den mota horretako lehen txostena da, eta Txinan eraikuntzan erabili diren energia-politiken azterketen laburpen osoa ematen du ingelesez.

    Hauek argitaratu dute txostena aldi berean: eraikinen errendimenduaren inguruko munduko sarea (Global Buildings Performance Network, GBPN), Energia Jasangarriari buruzko Txinako Programa (China Sustainable Energy Program, CSEP) eta Energian Eraginkorra den Ekonomia baten aldeko Amerikar Batzordea (American Council for an Energy-Efficient Economy, ACEEE).

    Txinako eraikuntza-politikako bost alderdi garrantzitsu aztertzen dira txostenean: eraikuntzaren energia-errendimendua, eraikin berrietarako eta dagoeneko badaudenetarako energia-eraginkortasuneko politikak sortzea, eraikinetan energia berriztagarriak aplikatzea eta landa-eraikinen erabilera energetikoa.

    Txostenean, Txinako arrakasta-kasu jakinen adibideak azaltzen dira, guztiak nazioartean ezagutzen ez direnak. “Txinako gobernu zentralak arauak era irmo eta koherentean babesten ditu, eraikin berrietarako politika integralen multzoak finkatzeko” dio Shui Bin doktorearen txostenak —txostenaren egileetako bat eta ACEEE-ko ikertzaile seniorra da doktorea—.

    Eraikuntzarako energiaren kode-sistema bat, eraikuntzan eta ebaluazioan energia-eraginkortasuna etiketatzeko sistema eta eraikin berrien energia-eraginkortasuna hobetzeko eraikin berdeak etiketatzeko sistema garatu ditu Txinak. Dagoeneko eraikita dauden eraikinen kasuan, eraikin publikoei, etxebizitzei, gobernuko eraikinei, ikastetxeei eta unibertsitateei zuzendutako energia-eraginkortasuneko politikak eta jardunbideak jasotzen ditu txostenak, eta barruan hartzen du Txina iparraldean berokuntza-sistemaren birgaitzea eta energia-eraginkortasunera moldatzea ere, eskualde hartako etxeetan berokuntza-behar gehiago baitago.

    Txostenean, Txinak etorkizunerako dituen joerak deskribatzen dira, eta munduko komunitateari informazio baliotsua eskaintzen dio energetikoki eraginkorrak diren eraikuntzetarako jardunbide egokien inguruan Txinagandik ikas daitekeenari buruz. Halaber, argi erakusten du zein garrantzitsuak diren jardunbide horiek eraikuntza-sektorean berotegi-efektuko gasen emisioak eraginkortasunez saihesteko eta klima-aldaketaren aurka egiten laguntzeko.

  • Energetikoki eraginkorrak diren eraikuntzetara bideratutako eraldaketa gidatzen: politikak eta ekintzak. Bigarren argitaraldia

    Driving Transformation to Energy Efficient Buildings: Policies and Actions, 2nd Edition Kanpoko esteka.

    Institute for Building Efficiency de Johnson Controls, Business Council for Sustainable Energy, Centre for Clean Air Policy, U.S. Green Building Council eta World Green Building Council erakundeek egin dute dokumentua.

    Argitaraldi berri hau eraikinen eraginkortasunaren politika ebaluatzeko tresna bat da. Politikaren lehentasunak ebaluatzeko erabakia hartzen dutenentzako esparru sinple bat eskaintzen du, interesa duten alde nagusien arteko elkarrizketaren eta haien iritzien bidez. Argitaraldi honetan, eduki berriak gehitu dira sektore pribatuan eraikinen eraginkortasunean inbertitzearen aldekoak diren merkatu-kondizioak sortzen dituzten lehentasun politikoei buruz. Eduki berriaren helburua da sektore pribatuko dirua, teknologia eta zerbitzuak aprobetxatu nahi dituzten politikariei laguntzea, eraginkortasunaren merkatua hedatzeko.

  • Ekodiseinuaren sektore-gidak. Eraikuntza-materialak

    Ekodiseinuaren sektore-giden
     Kanpoko esteka helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei laguntza-tresnak ematea haien produktuen diseinu-prozesuetan ingurumen-hobekuntza txertatzeko. Gida horietan, hainbat jarduera-sektorerako produktuak ingurumenarekiko hobetzeko zehaztapen teknikoak jasotzen dira. Hori gauzatzeko, bizi-zikloen analisiari buruzko azterketa generikoak egin dira, eta Ihobek garatutako aurreko esperientziak ere kontuan hartu dira. Aztertu den jarduera-sektore bakoitzerako, metodologia aplikatu duten esperientzia praktikoak deskribatu dira.

  • Txileko eraikin publikoetako energia-kudeaketari, diseinu pasiboari eta energia-eraginkortasunari buruzko eskuliburuak

    Txileko Eraikuntza Institutuak
     Kanpoko esteka bere webgunean eskuragarri jarri ditu Evaluación de Estrategias de Diseño Constructivo y de Estándares de Calidad Ambiental y Uso de Energía en Edificaciones Públicas, Mediante Monitorización de Edificios Construidos izeneko proiektuaren emaitza gisa sortutako dokumentuak.

    Berrikusteko moduko hainbat dokumentu daude, baina bi dira nabarmentzekoak: “Energiaren Kudeaketa”ri eta “Diseinu Pasiboa eta Energia Eraginkortasuna”ri buruzkoak. Bi eskuliburuak eraikin publikoen testuinguruari dagozkien arren, ongi laburbiltzen dituzte azterketa egiteko ezagutu behar diren aurrekariak, eta, aldi berean, gai horiei buruz gehiago ikasteko aukera ematen dute, dokumentu didaktikoak baitira.
    Azterketa Txilen egin da, eta, horregatik, tokiko erreferentzia eta aurrekari ugari daude. Herrialdeak duen aniztasun klimatikoa dela eta, dokumentuak irakurtzeko interesgarriak dira. Baina ezaugarri hori bera kontuan hartu behar da, dokumentu horietako informazioa beste eskuliburu batzuekin egiaztatu behar denean.

    - Eraikin Publikoetan Energia Kudeatzeko Eskuliburua Kanpoko esteka. Eraikuntzako Hedapenaren Zuzendaritzak garatua, eta Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifizioaren DECON UC-k egina.
    - Eraikin Publikoen Diseinu Pasiboa eta Energia Eraginkortasuna Kanpoko esteka. Biobioko Unibertsitateko Erikuntza Teknologiak Aztertzeko Zentroak (CITEC) egina.

  • Argitzekoa: teilatu berde eta hotzek nola lagundu dezakete Kalifornia hegoaldean energia-kontsumoa gutxitzen, klima-aldaketari aurre egiten eta ur-baliabideak babesten?

    Looking Up: How Green Roofs and Cool Roofs Can Reduce Energy Use, Address Climate Change, and Protect Water Resources in Southern California Kanpoko esteka.

    Kalifornia hegoaldean teilatu berdeak Kanpoko esteka eta teilatu hotzak Kanpoko esteka erabiliz gero, kontsumitzaileek 211 milioi dolar baino gehiago aurreztuko lituzkete energia-fakturetan, eta urtero errepideetatik 91.000 auto kentzearen baliokidea den emisio-kantitatea saihestuko litzateke, Natural Resources Defense Council-ek —NRDC (Baliabide naturalak babesteko batzordea)— eta UCLAko Zuzenbide Eskolako Ingurumen eta Klima Aldaketari buruzko Emmett Zentroak plazaratutako ikerketa berri baten arabera. Teilatu berdeak jartzeak, gainera, hondartzak poluitzen dituzten euri-uren jariatzea gutxituko luke.

    Txostenaren arabera, “Kalifornia hegoaldean dauden eraikuntzetatik (etxebizitzak, merkataritza-eraikuntzak, gobernukoak eta erabilera publikoa duten eraikuntzak) erdietan teilatu berdeak edo hotzak jarriko balira, urtean 1,6 milioi MW•h elektrizitate aurreztuko litzateke (Kaliforniako 127.000 etxe hornitzeko adina energia), eta biztanleek 211 milioi dolar aurreztuko lituzkete energia-kostuetan 2012ko tasen arabera.  Gainera, energia-aurrezpenari esker, urtean 465.000 tona metriko karbono gutxiago emitituko litzateke.”

  • Zero emisioen 2012ko eguneraketa: zero energiako eraikuntza komertzialen kostuen eta ezaugarrien lehen ikuspegia

    Getting to Zero 2012 Status Update: A First Look at the Costs and Features of Zero Energy Commercial Buildings Kanpoko esteka

    2020. urtea izango da eraikuntza jasangarriaren urte kritikoa, ordutik aurrera nahitaezkoa izango baita “Near Zero Energy” eraikinen europar araudia betetzea. Horri dagokionez, AEBei begiratu bat ematea komeni da, han Espainian baino zabalduago baitago mota horretako eraikinen eraikuntza, eta ondorio batzuk ateratzeko aukera emango baitigu.

    New Buildings Institute-k (NBI) martxoan argitaratu zuen AEBetan egiten den eraikuntza jasangarriari buruzko azterketa: Getting to Zero 2012 Status Update: A First Look at the Costs and Features of Zero Energy Commercial Buildings . “Net Zero” edo “Zero Net Energy Buildings” izeneko eraikinei buruzkoa da aurtengo azterketa. Eraikin horiek, erabiltzen diren bitartean, zero edo zerotik gertu dagoen energia-balantzea dute; hau da, erabiltzean kontsumitzen duten energia-kantitate bera sortzen dute energia berriztagarrien bidez. 2020. urtea gerturatzen ari den heinean, azterketa horren ondorioak oso interesgarriak dira espainiar merkaturako; izan ere, urte horretan, Europako Batasunean eraikitzen diren eraikin guztiek “Net Zero Energy” motakoak izan behar dute.

    AEBtako eremu geografiko ia guztietan dauden 21 ZEB eraikin (Zero Energy Building) aztertu dira, baita beste 39 ZEC eraikin (Zero Energy Capable) ere. Azken eraikin horiek ZEBek besteko eraginkortasun energetikoa dute, baina ez dute energia in situ modu berriztagarrian sortzeko gaitasunik. Herrialdeko eremu klimatiko gehienak ordezkatuta daude aniztasun geografiko horretan, eta, eremu haiekin duten antzekotasunagatik, Espainiako eremu klimatiko guztiak hartzen ditu barnean.

    ZEB eta ZEC eraikin gehienak txikiak dira (4.000 m2, batez beste), eta haietatik gehienak ikasketa-zentroak (unibertsitateak), bulego-eraikinak, eskolak edo credit union delakoak dira. Joeraren arabera, batez besteko okupazio-kuota gero eta handiagoa duten eraikinak egingo dira.

    Ondorio interesgarrienetako bat da merkatu estandarrean eskura dauden eraikuntza- eta diseinu-teknologiak erabiliz eraiki direla ZEB/ZEC eraikinak. Ez da erabili teknologia esperimentalik, edo beste proiektu batzuetan guztiz integratuta eta frogatuta ez dagoen teknologiarik. Beharrezkoak diren energia-eraginkortasuneko kuotetara iristeko gehien erabili diren estrategiak, diseinuak eta instalazioak hauek izan dira, garrantziaren arabera ordenatuta: argi naturala aprobetxatzea (“Daylighting”; kasuen % 85ek erabili dute) eta argiztapen eraginkorreko instalazioak jartzea (kasuen % 66k) —azken horren barruan sartzen dira, okupazio-kontrolak eta oso kontsumo txikiko argiztapen-sistemak—. Bestalde, aztertu diren eraikinetatik % 50 baino gehiagotarako energia-errendimendu handiko estalkiak diseinatu dira (isolamendu-errendimendu handia dute), eta eraikinen % 50ek baino gehiagok erabili dute aireztapen naturala. Maila txikiagoan, proiektuen % 33k erabili dituzte eraginkortasun handiko HVAC sistemak (Heat, Ventilation and Air Conditioning) —beroa berreskuratzeko sistemak barruan dituztenak— eta lorategiak dituzten estalkiak; % 30ek, berriz, zoru erradiatzaileko sistemak erabili dituzte berokuntzarako.

  • Barne giroaren ebaluazioa: kexak hautemateko bertakoei egin beharreko galdetegia eta neurtzeko jarraibideak

    Assessment of the Indoor Environment: Occupant Questionnaire for Complaint Discovery and Measurement Instructions Kanpoko esteka.

    Oraintsu egin diren saiakuntzek erakutsi dute bulego-etxeetako barne-giroaren kalitate eskasak (poor indoor environmental quality, IEQ) helduen bulegoko lanaren eraginkortasuna murritz lezakeela. Pentsatzekoa da, beraz, IEQ eskasak umeen eskolako eraginkortasunari ere eragin liezaiokeela. Ondo dokumentatuta dago eskoletako IEQ ez dela behar bezalakoa, eta sarri bulegoetakoa baino askoz okerragoa dela, izan ere. Eskolan egiten den lanak ikasteari eragiten dionez, horrek esan nahi du ikasgelako kondizioak hobetzeak bizitza osorako ondorioak izan litzakeela, bai ikasleentzat, bai gizartearentzat. Horrexegatik hartu du aintzat School of the Future Kanpoko esteka (Etorkizuneko Eskola) proiektuak bai eskolaren eraikuntzaren beraren eraginkortasun energetikoa, bai haren barruko giroarena, ikerketa egiteko unean eta haren hedakuntza egitean. Are gehiago, ordea, proiektua erakusteko eraikinetan (Alemaniako, Danimarkako, Italiako eta Norvegiako eskolak). 

    Proiektua erakusteko eraikinen helburu nagusietako bat da ikasleei eragiten dion barne-giroaren kalitatea hobetzea (airea, argi naturala, erosotasun akustikoa eta termikoa...). Hobekuntza epe laburreko neurketen bidez eta galdetegien bidez analizatu zen. Proiektua erakusteko lau eraikinak berrantolatu aurretiko eta ondorengo barne-giroaren ebaluazioaren oinarria izan zen txosten hura. Hala ere, baliagarria izan liteke antzeko beste proiektuetarako zein Europan egiten den ikastetxeetako barne-giroa ebaluatzeko.

  • Etxebizitzen birgaitze aurreratu eta jasangarria

    Advanced and sustainable housing renovation Kanpoko esteka

    Klima-aldaketa, garapen ekonomiko eta sozial jasangarria garatzeko asmoa eta bizi-mailari eustea gai garrantzitsuak bihurtu diren garaiotan, gida honen helburua da etxebizitzen birgaitzea ikuspegi global batetik aztertzea. Horretarako, lan-ildoak garatu behar dira, ez soilik energia-eraginkortasunaren arabera, baita erosotasun, bizi-kalitate, ingurumen-inpaktu eta baliabideen kontsumoaren ikuspegitik ere. Gida osoan, diagrama argigarriak eta eraikuntzaren adibideen argazkiak daude. Horrez gain, grafiko eta taula asko ditu, testua osatzeko. Etxebizitza indibidualak eta kolektiboak birgaitzeko beharrezkoak diren informazioa eta baliabideak ematen dizkie gidak diseinatzaileei. Waloniako (Belgika) etxebizitzen birgaitze jasangarriari eta energia-eraginkortasunari buruz Waloniako eskualdeak eta Louvain-la-Neuveko Unibertsitate Katolikoak sinatutako hitzarmen baten barruan egin da gida hori, eta arkitektoei eta arkitektura-ikasleei zuzendua dago.

    Gida egitean, zailtasun handi bat izan dute egileek, Europa osoan —bai iparraldeko herrialdeetan, bai hegoaldekoetan— aplikatzeko modukoa egin nahi izan baitute. Oro har, Europa erdialdeko herrialdeen ezaugarriak hartu dituzte kontuan gidan (Alemania, Austria, Belgika, Frantzia, Herbehereak, Suitza eta abar), eta, beharrezkoa denean, iparraldeko herrialdeentzako xehetasunak eman dituzte.

    Gida honetan landutako gai bakoitza hainbat orrialdeko datu-orri bat da.

  • Eraikuntza-sektorearen lehiakortasunerako egungo eta etorkizuneko gakoak

    "Eraikuntza-sektorearen lehiakortasunerako egungo eta etorkizuneko gakoak" txostena
    (gaztelaniaz, pdf, 1,58 MB) Eraikuntzaren Sektoreko Industria Behatokiak egin zuen 2011n, eta haren helburua da sektorearen ibilbidearen berri ematea, ikuspegi ekonomikoari, prestakuntza eta enpleguari eta ikerketa eta garapen teknologikoari erreparatuta. Azterketari 1997. urtean ekiten zaio. Izan ere, data horretan argitaratu zuen Europako Batzordeak eraikuntza-industriaren lehiakortasunari buruzko lehenengo komunikazioa, eta orduan hasi zen sektorea atzeralditik ateratzen ere.

    Hain zuzen, Europako Batzordeak komunikazio hartan emandako gomendioak aztertzen dira, ikusteko gomendioak abian jarri ote ziren, eta, hala izanez gero, sektorearen lehiakortasuna hobetu ote zuten.

  • Uraren energia-eraginkortasunari buruzko gida (2012)

    Gida hau
     Kanpoko esteka Madrilgo Erkidegoak argitaratu du, Ekonomia eta Ogasun Sailaren eta Madrilgo Erkidegoko Energia Fundazioaren (Fenercom) bidez, eta ura/energia binomioa ura/ondasun urria binomioarekin parekatzeko tresna bat izatea da helburua. Gida horretan, hainbat arlo deskribatzen dituzte autoreek: ur- eta energia-kontsumoaren arteko erlazioa; etxean aurrezteko gailu modernoak; ur grisak berrerabiltzeko teknologiak; euri-ura baliatzeko sistemak; saneamendu-sarean energia termikoa berreskuratzeko sistemak, eta saneamendu-sarean galerak hautemateko metodo sinpleak, galera horiek zuzentzeko eta konpontzeko.

  • Eraikuntza-obretako arriskuak ebaluatzeko eta prebenitzeko gida teknikoa

    Eraikuntza-obretako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen 1997ko urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren (92/57/EE Direktibaren transposizioa) azken xedapenetako lehenengoak gida tekniko ez lotesle bat egiteko agintzen dio Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalari, Errege Dekretua ezartzen laguntzeko.

    2003aren amaieran, Gida Teknikoaren lehen edizioa egin zen, aginduari jarraiki. Gaur arte, eraikuntzaren sektorearekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten xedapen ugari onartu dira. Horrez gainera, eraikuntzaren sektorean arautegia aplikatzeak gai horri buruzko nazioko eta Europako hainbat epai ekarri ditu. Horiek horrela, Gida Teknikoa eguneratu behar izan da.

    Gidak Kanpoko esteka hiru atal bereizi ditu:

    - Lehenengoak izaera juridikoa du funtsean, eta artikuluak, aldi baterako xedapenak, xedapen indargabetzaileak eta azken xedapenak jasotzen ditu.
    - Bigarren atala teknikoa da nagusiki, eta Errege Dekretuaren eranskinetan jasotako atalak garatzen dira han.
    - Hirugarren atalean, berriz, eranskinetan garatzen dira azalpen tekniko sakonagoa behar duten atalak.

  • Europa zaharberritzen: EBren estrategia bat, eraikinak zaharberritzean oinarrituta energia-eraginkortasuna lortzeko eta klima babesteko

    Refurbishing Europe: An EU strategy for energy efficiency and climate action led by building refurbishment Kanpoko esteka

    Build with CaRe-k (kontuz eraikitzea) argitaratutako txostena da, eta EBren helburu berri bat proposatzen du: 2050ean energia primarioaren eskaera ehuneko 40 murriztea. Gaur egungo helburua 2020rako energia-eraginkortasuna ehuneko 20 hobetzea da, baina EB helburu horren erdia soilik lortzeko bidean dago. Txostenaren ondorioa da eraikin berrien eta zaharren energia-eraginkortasuna erabat hobetzea funtsezkoa dela berotegi-efektuko gasen munduko isuriak murrizteko, eta Europak izan beharko luke horretan aitzindari. Txostenean nabarmendutako puntu nagusiak:

    - Energia-eraginkortasuna erabat hobetuz lortutako eskaera murrizketak posible egingo du energia-hornidura garbi eta ikatzik gabea lortzea.
    - Europar Batasunak erakutsi behar du aurrena hori lor daitekeela.
    - Eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzea da eskaera murrizteko funtsezko urratsa.
    - Passivhaus araua Europaren ekarpen bat da, eta energia-kontsumoa jaitsaraz dezake.
    - Eskaera murrizteko potentziala oso handia zen, eta horregatik egin zen eraikuntza berrietarako eta lehengo eraikinak birgaitzeko Passivhaus araua.
    - Build with CaRe-k erakutsi du prozesu hori gauzatzeko ezagutza badagoela Europan.
    - Onura handiak lor litezke nazioaz haraindiko hezkuntzarekin eta hedapenarekin.
    - Energia-kontsumo txikiko eraikinak lortzeko EBko eraikinak sakon berritzean zentratzea izan liteke klima-aldaketari aurre egiteko ekintza nagusia.
    - Enpleguan, trebakuntzan, lehiakortasunean, osasunean eta ongizatean ere hainbat eta hainbat onura ekarriko ditu.

  • Eraikuntzako birgaitze eta gaitze eraginkorraren eskuliburua

    Honako hauek dira eskuliburuaren Kanpoko esteka atalak:

    - Eraikuntzako birgaitze eta gaitze eraginkorraren eskuliburuaren hitzaurrea, UPMko Arkitekto doktore eta katedradun Margarita de Luxanek idatzia
    - Eskuliburuaren jatorria eta garapena
    - Energia-kontsumoaren egoera munduan
    - Saint Gobain Weberrek jasangarritasunarekin, ingurumenarekin eta arkitektura eraginkorrarekin duen konpromisoa
    - Europako eta estatuko araudia
    - Birgaitze eta gaitze eraginkorra. Metodoa eta kontzeptua
    - Etxe pasiboa eta Passivhaus estandarra. Javier Crespo Ruiz de Gaunaren hitzaurrea. Arkitektoa eta  Passivhaus Plataformaren Espainiako presidentea
    - Kasu praktikoak
    - Eranskinak
     
  • Jarduerako jasangarritasunerako gida

    The Royal Institute of British Architects (RIBA) Guide to Sustainability in Practice Kanpoko esteka.

    Royal Institute of British Architects-en (RIBA, Britainiar Arkitektoen Errege Institutua) jarduerako jasangarritasunerako gidak jasangarritasunaren negozioa, bezeroentzako onurak eta arkitektoek eguneroko jardunean jasangarritasuna bultzatzeko har ditzaketen 10 neurri identifikatzen ditu.

  • Obra-makinek eragiten dituzten bibrazioen maila eta aurretik dauden elementuei (eraikinei, instalazioei eta abar) haiek nola eragiten dieten egiaztatzeko metodologia

    Bibrazioen lur bidezko transmisioaren analisia eremu bereziki konplexua da. Alde batetik, material geoteknikoek portaera konplexua dute ekintza dinamikoekin alderatuta, eta, bestetik, zaila da jakitea egiturek eta/edo pertsonek nola erreakzionatuko duten ekintza horien aurrean.

    Hori guztia horrela izanik ere, interesgarria izan liteke inpaktuaren lehen ebaluazioa egitea proiektu-fasean; hala, konparazio-azterketak egin ahal izango dira oinarri nahiko objektiboa izanik, eta inpaktu ez-onargarriak aurreikusi ahal izango dira. Horretarako aukera ematen du "Transit Noise and vibration Impact Assessment, FTA-VA-90-1003-06" Kanpoko esteka eskuliburuaren 12. kapituluan (Noise and Vibrationg During Construction) azaldutako metodologiak: obrako makinariak sortutako bibrazioek inguruko egituretan izan dezaketen eragina kalkulatzeko metodologia objektibo bat ezartzen du.

  • Zurezko eraikuntza altuak eraikitzea

    Michael Green arkitektoak zurezko egitura duen 30 mailako eraikin bat (Tall Wood Kanpoko esteka) proiektatu du Vancouver-erako (Kanada). Green-ek, gainera, proiektuaren memoria partekatu du, ikerketaren xehetasunak eta diseinuaren emaitzak erakusteko.

    Eraikuntzaren egitura nagusia zur ijetzizko habeez eginda dago, altzairuz eginda egon beharrean. Egitura horiek suarekiko oso erresistenteak dira; are gehiago, altzairuak baino askoz hobeto erreakzionatzen dute. Sua badago, kanpoaldean geruza ikaztua sortzen da, eta geruza horrek barneko zura babesten du. Puntu ahula, kasu horretan, lotune metalikoetan dago.

    Green-ek garatutako dokumentua oso lagungarria da zalantzarik gabe zurezko eraikuntza berriak eraikitzeko garaian; batez ere, kontuan hartuta Vancouver-ek, beste hiri askok bezala, mugimendu telurikoak pairatzen dituela.

  • Europako higiezinen merkatuari buruzko 2012ko joera-txostena

    Urban Land Institute-k eta PricewaterhouseCoopers-ek 2012ko urtarrilean egindako txostena Kanpoko esteka. Txostenean, sektoreko 600 adituren iritzia jaso da; horien artean daude, besteak beste, finantza-erakundeak, inbertitzaileak, sustatzaileak, higiezinen enpresak eta bitartekariak.

    Txostenak dioenez, higiezinen sektoreak 2012rako duen perspektiba 2011rako zuena baino askoz okerragoa da. Aurten, sektoreak geldialdi handia izango du, makroekonomiaren bilakaeran dagoen ziurgabetasunagatik eta sektoreak banku-finantziazioa eskuratzeko dituen zailtasunengatik.

  • Zurez eraiki gidaliburua

    Material hori erabiltzeak eraikitzeko eta ingurumena errespetatzeko berekin dakartzan abantailak bildu ditu gidaliburu honek Kanpoko esteka. Nafarroako Unibertsitateko Zura Katedrak eta Nafarroako Gobernuak argitaratu dute.

    Eraikuntzan zura erabiltzeak zer onura eta aukera dakartzan —dela erresistentziagatik, dela suarekiko portaera, iraunkortasuna, isolatzeko gaitasuna, ezaugarri akustikoak, estetika, ingurumenarekiko begirunea nahiz energia-iturri moduan duen jasangarritasunagatik— erraz ulertzeko moduan azaltzen ditu argitalpen horrek.

    Adibide moduan, Nafarroan zein mundu zabalean zurez egindako hainbat eraikinen argazkiak bildu dira gidaliburuan.

  • Eraikinen eta instalazioen diseinuan, eraikuntzan, erabileran, kontserbazioan eta eraispenean aplikatzeko ingurumen-jardunbide egokien gidaliburua

    Madrilgo Ingurumen, Segurtasun eta Mugikortasuneko ordezkari Antonio de Guindosek aurkeztu du gidaliburua Kanpoko esteka, Foro pro Clima Madrid-en egina.

    Sektoreari eragiten dioten ingurumen-arauei buruzko informazioaz gain, profesionalek “beren jardunari jasangarritasun-irizpideak gehitzen urrats bat harago egiteko” aholku praktikoak ere bildu ditu.

    Eraikinen bizi-ziklo osoa biltzen da argitalpenean, diseinutik eraispenera bitartekoak, baita eraikuntza, erabilera eta kontserbazioa ere.

  • Beroa berreskuratzen duen aireztapen mekanikoa etxebizitza berrietan

    Mechanical Ventilation with Heat Recovery in New Homes Kanpoko esteka.

    Tarteko txosten honetan, zenbait gomendio egiten da benetan energia aurrezten dela eta etxeek barne-giro osasungarria eskaintzen dutela ziurtatze aldera egin beharreko aldaketak egiteko. Eskuragarri dago karbonorik gabeko aireztapenari buruzko lantaldearen —Zero Carbon Hub Ventilation and Air Quality (VIAQ) Taskgroup— behin-behineko txostena. Beroa berreskuratzen duten aireztapen mekanikoko sistemak (gehiago erabiltzea aurreikusten den testuinguruan airearen kalitatea aztertu du txostenak, betiere etxebizitza berrien eraikuntzan. MHVRren etekin instalatuaren ebidentzia-oinarri hobea, sistemak diseinatzeko eta instalatzeko ikuspegi sendoagoa eta erabiltzaileak hobeto aholkatzea aldarrikatzen du txostenak. Halaber, nabarmentzen du txostenak barrualdeetako poluigarriak jatorrian kontrolatu beharra, berez baita garrantzitsua, aireztapen-sistema gorabehera.

  • Energia aurreztea Europan: aztertzeko 15 kasu – Eraikinetarako ekimen finantzarioak

    Saving Energy in Europe: 15 Good Practice Case Studies - Financial Initiatives for Buildings Kanpoko esteka.

    Eraikinetan energia aurrezteko jardunbide egokiak bildu ditu Europako Ingurumen Bulegoak (The European Environmental Bureau, EBB), Europa osoan egiten diren antzeko beste proiektuei ideiak iradokitzeko. Energia aurrezteko helburuak betetzeko eta kasu horiek eskaintzen dituzten onurei etekina ateratzearren, adibide horiei ez genieke begiratu behar kasu bakan moduan. Aztertzeko kasu horiek errepikatu, zabaldu, garatu eta sakondu egin behar dira, hartara, ikuspegi horiek ordezko molde ez, baizik eta arau eta eguneroko praktika bihur daitezen. Dokumentu horretan erakusten da bereizten diren ekimen-mailetan (estatua, udalerria, hiria...) aurkezten diren pizgarriek eta energia aurrezteko planek benetan laguntzen dutela energia-kontsumoa murrizten.

  • Karbono-isurketa txikia eragiten duten teknologiak ahalbidetzen dituzten materialen ibilbide-orriari laguntzeko ebaluazio zientifikoa. Energia-eraginkortasunerako materialak eraikinetan

    Scientific assessment in support of the materials roadmap enabling low carbon energy technologies. Energy efficient materials for buildings Kanpoko esteka.

    SET-Planen testuinguruan —“Energia-eraginkortasunerako materialak eraikinetan” izeneko materialen ibilbide-orriaren ariketa-planifikazioan—, energia aurrezteko potentziala identifikatu da etorkizunerako erronka-gai moduan. Adituek hobetu daitezkeen esparruak identifikatu dituzte eta hauek murrizten ahalegintzea erabaki zuten: eraikuntza-material garrantzitsuenen eta energia gehien kontsumitzen duten materialek eragindako i) energia bahitua eta ii) eraikina erabiltzearen energia. Txostenak, adituen banakako txostenen ondorio nagusiak laburtzeaz gain, halaber hartzen ditu barnean eraikinen energia-eraginkortasuneko materialei buruz etorkizunean egingo diren ikerketetarako hitzartutako gomendio komunak. Hala eztabaidatu eta erabaki zen adituen bileran (2011/02/24) eta alderdi interesdunekin egindako bileran (2011/03/31). Adituen txostenak zein bere aldetik aurkeztu dira, informazio xehea eta aholku garrantzitsuak baitituzte. Erreferentziak ez dira sartzen laburpen-txosten horretan, adituen txostenetan luze eta zabal landuta baitaude. Hori dela eta, erreferentzia guztiak adituen txostenetan daude sartuta.

  • Eraikinak birgaitzeko finantza-aukerak sakon aztertuz

    Thinking Deeper: Financing Options for Home Retrofit Kanpoko esteka.

    Nazioarteko eta Europako Arazoetako Institutuak egindako txosten honetan (Irlanda du ardatz azterketak), eraikinak birgaitzeko inbertsioak egiteko orduan dauden oztopoak deskribatzen dira. Nazioarteko jardunbiderik onenak hauteman dira, eta gaia adituekin aztertu da xehetasunez. Txostenak eskaeran eta eskaintzan dauden trabak identifikatzen ditu; izan ere, oro har hartuta, energia-eraginkortasunean inbertitzeko benetako oztopo dira. Hala, txostenak analisi ekonomiko estandarra beste ikuspuntu batzuekin konbinatzen du, hala nola portaeraren eta psikologia kognitiboaren ekonomiaren ikuspuntuekin. Zentzuzkoa dirudi esatea, txostenak egiten duen bezala, inbertitzeko erabakiak ez direla soilik pertsonek aurre egin beharreko kostuen gaineko pizgarrien araberakoak; kostu horiek interpretatzean eta haiei erantzutean erabakiak hartu beharraren araberakoak ere badira.

  • Espainiako etxebizitzak energiaren ikuspuntutik birgaitzeko erronkak eta finantziazio-aukerak

    Dokumentu honek
     Kanpoko esteka finantza-analisi bat eskaintzen digu Climate Strategy & Partners-en eskutik, Espainiako 2020ko etxebizitza-parkeak izan lezakeen energia-aurrezpena eta CO2-emisioen murrizketa aztertuz WWFk 2010ean egin zuen ikerketari buruzkoa. WWFk ondorioztatzen duenez, etxebizitzak energiaren ikuspuntutik birgaitzeak aukera emango luke 2020rako 8 milioi tona CO2 baino gehiago murrizteko urtean, eta horrek onurak ekarriko lizkioke Espainiako ekonomiari eta gizarteari. Izan ere, lanpostuak sortzea sustatuko luke: 2020ra bitartean Espainian 3,3 milioi etxebizitza energetikoki birgaitzeak 150.000 lanpostu iraunkor sorraraziko lituzke epe luzera.

  • CB Richard Ellis. Tendencias 2012. Hirigintzako txostena

    Higiezinen sektoreari buruzko “Tendencias 2012” Kanpoko esteka txostenak sektoreko 200 zuzendari baino gehiagoren iritziak jaso ditu. Erakunde finantzarioen higiezin-aktiboak arrazionalizatzea eta haien desinbertsioa egitea gakoa izango da sektorearentzat 2012an. Inbertsioa, nagusiki, bulegoen sektorean eta retail arloan (merkataritza-zentroak) egingo da. Etxebizitzen sektorean, 10 zuzendaritik 9k uste dute etxebizitzen prezioek behera egiten jarraituko dutela, nahiz eta Madrilen eta Bartzelonan joera horren amaiera aurreikusten den dagoeneko.

  • Bizilagun-komunitateetako energia-ikuskapenen gida

    Madrilgo Erkidegoak egin du gida Kanpoko esteka, Industria, Energia eta Meatze Zuzendaritzaren bitartez eta Madrilgo Erkidegoko Energiaren Fundazioaren laguntzarekin, eta erakutsi nahi du energia-ikuskapenak mekanismo ezin hobeak direla energia-eraginkortasuna jabe-komunitateetan sartzen hasteko; izan ere, energia-kontsumoaren berri izanez gero, energia-gastuari zer faktorek eragiten dioten detekta daiteke.

  • Udal-teknikarientzako irisgarritasun-eskuliburua

    ONCE Fundazioak eta ACS Fundazioak egokitzat jo zuten tresna bat abian jartzea, baliagarria izango dena udalerrietako teknikarientzat eta profesionalentzat eta, hedaduraz, irisgarritasun unibertsalarekin lan egiten duten teknikari guztientzat. Eta hortik sortu zen eskuliburu hau Kanpoko esteka egiteko ideia (fitxategiak 36 Mb baino gehiago ditu, eta, beraz, denbora pixka bat beharko du deskargatzeko). Asmoa zen irisgarritasun-eskuliburu edo -gida bat idaztea, modu antolatuan eta sistematikoan emateko irisgarritasun unibertsalaren arloko lan teknikoak egitean kontuan hartzea komeni den diseinuaren oinarrizko kontzeptuak, jarraibideak, irizpideak eta zehaztapenak.

    Dokumentuan adierazten denez, esperientzia oinarri hartuta ematen dira jarraibide horiek guztiak, indarrean dagoen araudiaren parametroetara hertsiki egokitu gabe. Hala, jarduteko oinarrizko irizpideak eman nahi dira, esparru juridiko arautzailearen egitura edozein dela ere, nahiz eta —jakina— hura errespetatu egin behar den.

    Udal-teknikarientzako irisgarritasun-eskuliburuak bi bloke handi ditu: lehena ingurune eraikiari buruzkoa da, eta bigarrena, hiri-inguruneari buruzkoa. Ez dira erabat aparteko atalak; elkarri eragiten diote. Erredundantziarik ez egiten saiatu dira. Horretarako, zati batetik bestera joateko oharrak egin dira, informazio zehatza bikoiztu gabe emateko.

  • Lauza zeramikoari buruzko gida

    2012ko urtarrilaren 4an argitaratu zuen Valentziako Erkidegoko Egunkari Ofizialak 2011ko abenduaren 14ko ebazpena —Azpiegitura, Lurralde eta Ingurumen Sailarena—, zeinaren bidez onartzen den eraikuntzako kalitatearen gaineko “Lauza zeramikoari buruzko gida” izeneko dokumentua (onartua).

    Eraikuntza-prozesu osoaren kalitatea hobetzeko lauza zeramikoak estalki gisara nola erabili erakusten du Gidak.  Profesionalei erabakiak hartzen laguntzen die dokumentuak, eta haien esku ipintzen ditu eraikuntzarako produktuen eta sistemen alorrean izan diren aurrerakuntzak normalizazioari, teknologiari eta industriari dagokienez.

    Gidaren xedea hau da:

    - Produktu nagusiak eta haiei atxikiak hautatzen laguntzea, erabilerara nola egokitzen diren aztertuz. Prozesuaren fase bakoitzean, informazioa eta hautaketa-sistema bat eskaintzen ditu Gidak, erabakiak egokiak izan daitezen. Saihestu beharreko alderdi batzuk erakustea, akatsak baztertzeko eta hautaketa ahalik eta onena egiteko.
    - Ezagutzak eguneratzen laguntzea. Azkar egiten du aurrera materialen teknologiak. Hori dela eta, trebakuntza-garaian jasotako ikaskuntzak berehala geratzen dira zaharkituta, eta profesionalek ez dute behar adina astirik izaten beren kabuz ezagutzak eguneratzeko. Honenbestez, beharrezkoa da Gida hau —materialak edo sistemak aplikatzeko beste batzuk bezala—, informazio sistematikoa ematen baitu produktuen bilakaerari eta haien erabilera egokiari buruz.

    Hona hemen dokumentuaren atalak:

    - Lauza zeramikoen motak
    - Lauza zeramikoen sailkapena, erabileraren arabera
    - Lauza zeramikoen hautaketa
    - Lauzak jartzeko sistema
    - Proiektuaren zehaztapena eta obraren kontrola
    - Erabilera eta mantentze-lana
    - Eranskinak

    1998an argitaratu zen lehenbizikoz dokumentu hau —seigarren argitalpena du oraingoa—, Valentziako Generalitateko Herri Lan, Hirigintza eta Garraio Sailaren, Valentziako Erkidegoko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eta Valentziako Erkidegoko Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoen Kontseiluaren elkarlanari esker, Valentziako Erkidegoko Kalitate Planaren barruan.  Argitalpen bakoitzean, egokitu egin da Gida araudi berriek eragindako berrikuspenetara eta sektoreko eragileen jardueragatik metatutako eskarmentura.

    Argitalpen honetan, hasierako dokumentua —Valentziako Generalitateak Eraikuntzako Kalitaterako Dokumentu Aitortutzat onartua azaroaren 30eko 132/2006 dekretuaren bidez, DRB 01/06 kodearekin— berrikusi da.
    Berria jaso dugun datan, ez zegoen eskuragarri dokumentua.  Eskuragarri izan bezain pronto, IVEren dendan Kanpoko esteka egongo da.

  • Kfw-ren sustapen-programek aurrekontu publikoetan izandako eragina, eraikuntzako eta birgaitzeko energia-eraginkortasunaren esparruan

    Impact on Public Budgets of KFW Promotional Programmes in the field of energy-efficient building and rehabilitation Kanpoko esteka

    Kfw Kanpoko esteka Alemaniako banku publikoaren programetako funts publikoen bidezko finantzaketaren eraginari buruzko analisia eskaintzen du txostenak, energia-eraginkortasunaren eta 2008 eta 2010erako CO2ren murrizketaren arloetan betiere.

    Energiaren ikuspegitik eraginkorrak diren erakinetarako eta birgaitzeetarako Kfw-ren sustapen-programak honetarako dira: egoitza-eraikinetan, eraikin berrietan eta udaletako azpiegitura sozialeko eraikinetan energia aurrezteko eta CO2-emisioak murrizteko interes baxuko eta epe luzeko inbertsioak finantzatzeko.

    Programek aurrekontu publikoetan duten eragina garrantzi handikoa da ebaluazio orokorrerako. Ondorio horiek, batetik, programaren kostuek eragiten dituzte, eta, bestetik, gobernuaren diru-sarrera fiskalen gehikuntzak eta langabezia saihesteko gastuek. Inbertsioek eragindako jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren hazkundeak igo egin dituzte zerga bidezko diru-sarrerak, eta gutxitu langabezia-gastuak. Kalkulu zuhurra eginda, mozkin garbia lortu da aurrekontu publikoetan finantzaketaren hiru urteetan (2010ean, 4.000 milioi euro ingurukoa).

  • Energia-eraginkortasuneko ziurtagirien kalitatea nola bermatu

    Quality assurance for energy performance certificates Kanpoko esteka

    Eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko 2002/91/EE Direktibaren xedapen nagusietako bat eraikinen ziurtapenaren garapena da, energia-kontsumoaren mailak agerikoak izan daitezen jabe, errentari eta erabiltzaileentzat eta eraikin bat eraiki, saldu edo alokatzen den bakoitzean energia-eraginkortasunari buruzko kontzientzia handitu dadin.  Kalitaterik ezak ziurtapen-sistemaren sinesgarritasuna suntsitu egin dezake, eta arazoak eragin jarduketa ofizialetan eta estatu bakoitzeko lege-eskakizun nazionalak betetzea oztopatu. Ziurtagiriak informazio-iturri esanguratsu eta fidakor gisa garatzeko xedez, herrialde askok energia-eraginkortasuneko ziurtagiriei kalitatea bermatzeko sistema bat ezartzea erabaki dute. Estatu bakoitzaren ikuspegiak ageri dira txosten honetan.

  • Energia-eraginkortasuna finantzatzeko ikuspegi publikoa eta pribatua

    International Energy Agency, IEA-k egina da dokumentua Kanpoko esteka.

    Hainbat herrialderen adibideetatik ikasitako esperientziak eta irakasgaiak oinarri hartuta, energia-eraginkortasuna finantzatzeko elkarte publiko-pribatu bat martxan jartzeko elementu kritikoen zirriborroa egin da. Hiru mekanismo aztertzen ditu nagusiki —ardura bakarreko kreditu-lerroak, arriskuen aurkako bermeak, eta energia-errendimenduari buruzko kontratuak—  eta garapen-faseen plangintza-, egikaritza-, segimendu- eta ebaluazio-zerbitzuak aurkezten ditu. Energia-eraginkortasunean inbertsio pribatuak azkartzea eta handitzea funtsezkoa da energia-eraginkortasun potentziala ustiatzeko. Hala ere, inbertsio pribatuak oztopo asko ditu; esaterako, kapitala eskuratzeko zailtasuna, etorkizuneko energia-prezioen ziurgabetasuna, transakzio-kostuak eta ezagutzarik eza. IEA 25-ek energia-eraginkortasunari buruzko politikaren gainean emandako gomendioen artean dago gobernuek inbertsio pribatua sustatzea energia-eraginkortasunaren arloan. Ikuspegi publiko-pribatu batek finantzaketa publikoa eta erregulazio-politika erabil ditzake energia-eraginkortasunaren arloan inbertsio pribatua gehitzen laguntzeko.

  • Espainiako etxebizitza-sektoreko energia-kontsumoari buruzko azterketa

    Espainiako 17 milioi etxebizitza baino gehiagotako energia-kontsumoa zein den jakiteko eta aztertzeko egin da azterketa Kanpoko esteka. Energia-erabileren eta -iturrien arabera egin da lan hori, eta aintzat hartu dira ekipamenduaren ezaugarriak, orokorki eta estatua bereizi den hiru klima-eremuetan.

    Eurostatek (EEko estatistika-agentzia) sustatu du azterketa, eta haren kostuaren % 50 finantzatu du, energiaren erabilera orokorrean konplexua baina erabakigarria den sektore horrek zer ezaugarri dituen jakiteko metodologia bat garatzeko eta sistematizatzeko.

    Lan horrek 18 hilabete iraun du, eta Espainian gai horri buruz egin diren azterketetatik anbizio handienekoa izan da, eta Europako esanguratsuenetako bat, orain arte garatu ez diren zehaztasunak baititu, hala nola denbora errealeko elektrizitate-kontsumoen neurriak, standbykoak barne.

    Azterketa egiteko, hauen lankidetza izan da: MINETUReko Plangintza Zuzendariordetza Nagusia, Eurostat, INE, Finka Administratzaileen Elkargoa eta energiaz hornitzen duten enpresak; eta landa-lana egiteko, berriz, PVAlue, Nielssen eta Escan aholkularitza-enpresena.

    Espainiako etxebizitzetan, azken energiaren % 17 eta elektrizitatearen % 25 kontsumitzen da. Azken iturri hori da erabiliena (% 35), eta, haren atzetik, gas naturala (% 25). Berogailua da kontsumo handiena duen zerbitzua, eta etxetresna elektrikoak dira elektrizitate gehien behar duten zerbitzua.

    Nobedade gisa, azterketak aukera eman du jakiteko etxebizitza isolatuek kontsumo bikoitza dutela ohiko pisuekin alderatuta; standbyko kontsumoa hozte-kontsumoa baino askoz handiagoa dela; telebista elektrizitate-kontsumo handiena duen bigarren etxetresna elektrikoa dela, hozkailuaren atzetik; berogailuaren eta ur bero sanitarioaren zerbitzu zentralizatuek banakakoek baino % 22 gutxiago kontsumitzen dutela; kontsumo txikiko bonbillak etxebizitzen % 86an daudela; eta energia berriztagarriak etxebizitzen % 11n daudela.

    Proiektuaren emaitzekin, dimentsio anitzeko baliozkotze-prozesu bat egin da, eta, horretarako, erkaketa bat egin da aurreko urteetako datu-serieekin egindako 9.000 inkesta baino gehiagoren emaitzekin, energia-hornitzaileek emandako informazioarekin, 600 etxebizitzatako elektrizitate-kontsumoaren zuzeneko neurketen emaitzekin eta kontsumoen kalkuluekin, parametro teknikoetan oinarrituta.

  • Sukaldeetan sua itzaltzeko babes-sistemen gutxieneko baldintzak

    Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) azken bertsioan, abenduaren 16an argitaratutakoan, “Sukaldeetan sua itzaltzeko babes-sistemen gutxieneko baldintzak” dokumentua gehitu da. Tecnifuego-Aespi elkarteak egin du dokumentua.

    Abenduaren 16an, Sustapen Ministerioak EKTren “Suteetatik babesteko segurtasuna” oinarrizko dokumentua (OD-SS) argitaratu zuen. Dokumentu hartan, azken bertsiotik egindako komentarioak gehitu dira, eta hau aipatzen da, hitzez hitz: Sua itzaltzeko sistema automatikoak dituzten sukaldeetako gailuak babesteko, lagungarria izan liteke Tecnifuego-Aespi Kanpoko esteka elkarteak argitaratutako dokumentu hau kontsultatzea: "Sukaldeetako sua itzaltzeko babes-sistemetarako gutxieneko gomendioak" (2011ko ekaina). 
     
    Dokumentu teknikoa Kanpoko esteka Tecnifuego-Aespiren sistema finkoen batzorde sektorialak egin du, eta oso erabilgarria da sukalde profesional edota industrialetako sua itzaltzeko sistemak instalatzeko, ikuskatzeko eta haien mantentze- eta gainbegiratze-lanak egiteko.

    Gidaliburua modu errazean eta praktikoan idatzita dago, eta suhiltzaileek, kontrol-erakundeko teknikariek, instalatzaileek, mantentzaileek eta erabiltzaileek berek kontsultatu dezakete. Sukaldeetako sua itzaltzeko babes-sistema finkoen, ke-kanpaien, plenumen, hodien eta sukaldeetan egon litezkeen beste elementu batzuen diseinuari, instalazioari, funtzionamenduari, probari eta mantentze-lanei loturiko alderdiak biltzen ditu.

    Kontsulta errazteko, atalka antolatuta dago dokumentua: osagaiak (deskarga-difusoreak, hodiak, sua itzaltzeko gaiak), sistemaren baldintzak (jarduera, kokalekua, baldintza bereziak...), proba eta instalazioen mantentze-lanak.

  • Egituretarako Altzairuaren Instrukzioa (EAE), Altzairuzko Egituren Batzorde Iraunkorreko kideen komentario eta guzti

    2011ko maiatzaren 27an, Egituretarako Altzairuaren Instrukzioa (EAE) onartu zen, 751/2011 Errege Dekretuaren bitartez, zeina BOEn argitaratu eta sei hilera jarri baitzen indarrean.

    Blog honetatik blogetik atzi daiteke dokumentua: Geojunanjo: Una visión pragmática y personal de la geotecnia aplicada Kanpoko esteka.

  • Valentziako Erkidegoko Azpiegitura Sailak eraikinetan energia-kontsumoa murrizteko hobekuntza teknikoen katalogo bat onartu du

    Azpiegitura, Lurralde eta Ingurumen Sailak birgaitzeko eraikuntza-soluzioen katalogoa onartu du, eraikuntzan kalitatea bermatzeko dokumentu onartu gisa. Katalogo hori Valentziako Eraikuntzaren Institutuak (IVE, Instituto Valenciano de la Edificación) egin du, profesionalentzat, birgaitzen diren eraikinetan energia-kontsumoa murriztea ahalbidetzeko teknikarik hoberenak eskaintzeko helburuarekin.

    Hala, teknikariei eta erabiltzaileei soluziorik eraginkorrenak proposatzen dizkie gidaliburu horrek, bai eraikuntzaren ikuspegitik, bai ikuspegi ekonomikotik, birgaitu beharreko eraikinen isolamendu eta portaera termikoa hobetzeko. Profesionalei laguntzeko mota horretako gidaliburuen bitartez, sektoreari ematen zaion dokumentazio teknikoaren eta informazioaren hobekuntza sustatzen ari da Azpiegitura Saila, sektorearen lana errazteko helburuarekin, eta, orobat, Valentziako Erkidegoan eraikuntza jasangarria eta kalitatekoa sustatzeko helburuarekin.

    Birgaitzeko eraikuntza-soluzioen katalogoak Espainiako eraikin-parkearen inguratzaile termikoa osatzen duten eraikuntza-elementuen tipologia-sorta zabal bat jasotzen du, 1940tik 1980ra artekoa. Tipologiak identifikatutakoan, soluzioak proposatzen dira, energia-kontsumoari dagokionez, eraikinen hasierako egoera hobetzeko.

    Dokumentuan, esku-hartzearen bitartez lortutako prestazio termikoei buruzko informazioa dago, eta proposatutako soluzio bakoitza hautatzeko irizpideak eskaintzen dira, bai egokitasun teknikoaren ikuspuntutik, bai bideragarritasun ekonomikoaren, gauzatzeko erraztasunaren eta ingurumen-eraginkortasunaren ikuspegitik.

    Katalogoa bi multzotan banatzen da:

    Batak eraikuntza-elementuen sailkapena jasotzen du, bai dauden elementuena, bai hobetzeko beste aukera batzuena. Atalka egituratua dago, eraikinaren inguratzaile termikoa osatzen duten elementuen arabera: estalkiak, barne-banaketa horizontalak eta zoruak, fatxadak, barne-banaketa bertikalak, sotoetako hormak eta mehelinak eta irekiguneak. Hauek dira atal bakoitzaren eduki nagusiak: elementu bakoitzari buruzko aipamen historiko bat, tipologien araberako sailkapen bat, energia-birgaitzearen aukerei buruzko azalpen orokor bat eta soluzio onenen (arruntenen) sorta bat. Lotura honetan Kanpoko esteka deskargatu daiteke.

    Beste multzoak eraikuntza-soluzio zehatz bakoitzari lotutako fitxa-bilduma bat jasotzen du. Fitxa horietan, hainbat alderdi sakontzen dira: ezaugarri teknikoak, puntu gatazkatsu posibleak, proposatutako soluzioen abantailak eta desabantailak hainbat ikuspegitatik, eta abar. Lotura honetan Kanpoko esteka deskargatu daiteke.

    IVEk, katalogo hori osatzeko, berariazko bibliografia kontsultatu du, eta 1940-1980 artean lan egin zuten eraikitzaileak, sustatzaileak eta arkitektoak elkarrizketatu ditu. Halaber, eraikinen ikuskapenei buruzko informazioa duten datu-base ofizialak aztertu dira, eta fatxadak eta estalkiak birgaitzeko gaur egun egiten ari diren proiektuei buruzko datuak kontsultatu dira.

  • Klima babestea, eraikinetan hozte-eskakizunak murriztuz (dokumentua, alemanez)

    Azterlan
     Kanpoko esteka honen helburua da eraikinak hozteko sistemen azken energia-beharrak modu merke eta ekologikoan murrizteko edo ezabatzeko neurri egokiak ikertzea eta ebaluatzea.

    Alemaniako eraikinetako hozte-sistemen egungo energia-beharrak ebaluatzea da azterlanaren oinarria. Eraikinetako hozte-sistemen ohiko teknologien ikuspegi osoa ematen da. Azken energia-beharrak modu dinamikoan simulatzen dira, hartara erreferentziako obrak hautatzeko (bizitegi-erabilera dutenak eta ez dutenak), zenbait egoera klimatikoren arabera (Frankfurt eta Hamburg, kondizio klimatiko estandarra eta muturrekoa). Simulazio horien emaitzetan, batetik, hozte-sistemen energia-eskakizuna eta, bestetik, azken energia-eskakizuna lortzen dira. Datu horiek azterketa ekonomiko eta ingurunearen azterketa sakon bat egiteko abiapuntua dira. Energia gutxitzeko edo murrizteko beste teknologia batzuk zehazten dira, hala nola eguzkitik babesteko sistemak eta energia berriztagarriak. Beste teknologia batzuk erabiliz Alemanian, 2030. urtera arte, energia-kontsumoa zenbat murriztu daitekeen kuantifikatzen da.

     Alemaniako bizitegi-erabilerakoak diren eta ez diren eraikinak eraikitzeko inbentarioa hozteko energia-eskakizunaren proiekzioaren ikuspegiari jarraikiz egiten da hori, azterlan honetako simulazioak erabiliz, eta, orobat, beste azterlan adierazgarri batzuk kontuan hartuz. Eraikinetako hozte-sistemek energia-eskakizunean zer eragin duten aztertzen da. Energia-eskakizuna murrizteko eragozpenak zehazten dira, eta kontsumitzailearentzako informazioari eta politikari dagozkien baliabide-motekin batera zer neurri har daitezkeen eztabaidatzen da. Txosten honetan, azterlan horren emaitzak laburbiltzen dira, ingelesez, 9 orritan.

  • Energy Conservation in Traditional Buildings (Energiaren kontserbazioa eraikin tradizionaletan)

    Energy Conservation in Traditional Buildings Kanpoko esteka.

    Energia merke eta berehala eskuratu ahal izatea fenomeno berria da. Garai bateko eraikinek berogailurik eta argiztapen artifizialik gabe funtzionatu behar zuten. Industria Iraultzara arte, garraio-kostuak oso handiak ziren; ondorioz, material eta langile gehienak tokian tokikoak izaten ziren. Hiri eta herri historikoetan, zerbitzurik gehienak oso hurbileko hornitzaileek eskaintzen zituzten. Eraikin tradizionalak egiteko moduari erreparatuz gero, aholku erabilgarriak lor daitezke karbono-isurtze txikiko etxe berriak eraikitzeko.

    Eraikin tradizionalek, askotan, nota oso ona lortzen dute energia-probetan. Horma lodiek eta leiho txiki samarrek masa termiko handia ematen dute; ondorioz, oraingo etxe asko baino beroago egon ohi dira neguan, eta freskoago, berriz, udan. Hori hala da gutxien espero den eraikinetan ere: esate baterako, esperimentuek frogatu dutenez, XVI. mendeko zurezko etxeek, zenbaitetan, oraingo etxeen errendimendua gainditzen dute. Etxe atxiki zaharrek hobeto gordetzen dute beroa egungo etxe familiabakarrek baino, horma gutxiago baitituzte, eta hormetan barrena beroa galtzen baita.

    Eraikuntza-material tradizionalak, askotan, haiek ordezkatzen dituzten material berriak baino iraunkorragoak izaten dira. Energia-kostuari dagokionez ere eraginkorragoak dira batzuetan. Iraganean, inbertsio handia egiten zen materialetan, baina lan-kostuak txiki samarrak ziren. Gaur egun, ordea, denbora aurrezteari ematen zaio garrantzia. Adibidez, leiho tradizionalen zur biguneko markoek bizitza ia mugagabea dute; aldiz, plastikozko leiho-markoak (ez dute pinturarik behar) 10-15 urtean behin aldatu behar dira, edota kristal bat hausten den bakoitzean. Eraikin tradizionaletan energia-eraginkortasuneko estrategiak aplika daitezke, eraikinon izaera historikoa aintzat hartuz, betiere; adibidez, barneko kontraleiho berriak jartzea.

    Etxe baten jabeak energia-eraginkortasuna hobetzeko zer egin dezakeen erakusten du gida honek. Azaltzen du zer garrantzi duen eraikin tradizionaletan nola jardun behar den ulertzeak, eta, orobat, oraingo etxebizitzekiko zer desberdintasun dituzten jakiteak.

  • Prefabrication for affordable housing

    Hormigoiaren Nazioarteko Federazioak (fib) berriki argitaratu du 60. buletina, hain zuzen ere, Etxebizitza Eskuragarrien Aurrefabrikazioaren egoerari buruzkoa.

    Argitalpen horrek erantzuna ematen dio gora bidean diren herrialdeetako garapen ikusgarriaren ondorioz eta landatik hirietara eta ekoizpen-zentroetara gauzatzen ari diren exodoen ondorioz azken hamarkadan mundu osoan izan den etxebizitza-eskaeraren gehikuntza handiari.

    Aurrefabrikazioak bizkor eta merke eman diezaioke erantzuna eskariaren gehikuntza horri, bai hiri handien periferian auzo eta asentamendu berriak eratu behar badira, bai leku urrunetan herriguneak sortu behar badira, eta, zergatik ez, baita fenomeno naturalek —uholdeak, urakanak eta lurrikarak, esate baterako— edo gizakiek eragindakoek —gerrak, adibidez— suntsitutako eremuak lehengoratu behar badira ere.

    Etxebizitza "eskuragarri" baten premietara oso ondo egokitzen den materiala da hormigoia. Material ugaria, iraunkorra, inertzia termiko egokikoa eta organismo bizien jardunari aurre egiten diona da. Kostua da haren arazo nagusia; izan ere, garabidean diren herrialdeetan handia izan liteke, herrialde garatuetan ez bezala. Garabidean diren herrialdeetan, gainera, lehengaiak garestitzea eragin lezake; batik bat, zementua eta gehigarriak.

    Baina arazo hori erraz gaindi daiteke aurrefabrikazioari esker. Aurrefabrikazioaren bitartez, kostuak murrizteaz gain, beste modu batean pentsaezinak izango liratekeen proiektuak gauza daitezke.

    Aurkezten duten argitalpenak lehendik dauden etxebizitzen aurrefabrikazio-sistemen berrikuspena egiten du, eta hainbat herrialdetan erabilitako soluzioen adibideak azaltzen ditu: Argentina, Australia, Austria, Brasil, Barbados, Kanada, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Espainia, Grezia, Italia, Kuwait, Pakistan, Polonia, Hegoafrika eta Uruguai. Horrek aukera ematen planetako hainbat eremuren premietara egokitzen diren zer soluzio erabili diren jakiteko.

    Esteka honetan Kanpoko esteka, buletinaren egileen zerrenda bat dago —nabarmena da espainiar teknikarien parte-hartzea—, eta baita edukien aurkibidea ere.

    Liburuaren prezioa 100 franko suitzarrekoa da, 82 euro gutxi gorabehera. Eskaerak zuzenean egin dakizkioke fib federazioari honako esteka honen Kanpoko esteka bitartez.

  • Arauz kanpoko eraikuntza-makineria identifikatzeko gida. Dorre-garabiak

    CECEko
     Kanpoko esteka dorre-garabien Europako fabrikatzaile nagusiek bidegabeko lehiapean fabrikatutako makineria eta langileen segurtasuna arriskuan jartzen duena azkar detektatzeko tresna gisa erabiltzeko gida bat garatu dute.

    Langileen segurtasuna bultzatzea du helburu gidak. 2011ko maiatzean egina da, eta hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri; besteak beste, gaztelaniaz Kanpoko esteka. Ezagutza tekniko handirik izan gabe ere azter litezkeen oinarrizko elementuen zirriborroa da.

    Argi eta erraz azaltzen du zer puntu diren garrantzitsuenak Europan lehen aldiz merkaturatzen edo zerbitzuan jartzen den garabi bati dagozkion lege-eskakizunak betetzen dituen ala ez jakiteko. Hala, ekipo-ondasunen “erabiltzaileei”, hau da, langileen eskura dorre-garabiak jartzen dituzten enpresariei, aukera ematen zaie era berean laneko arriskuen prebentzioko legeriak ezarritako eskakizunak betetzeko. Eskakizun horietako bat da erosketa-unean indarrean den merkaturatze-legeria betetzen duten ekipoak erostea.

    Beste zenbait gairekin batera, hauek lantzen ditu gidak: garabiak izan behar duen dokumentazioa, soinu-emisioak, garabiaren osagaien konbinazioa, segurtasun-ekipamenduak…

  • Energia-eraginkortasunaren ziurtagirien eraginkortasuna – Alemaniako ebidentzia

    The Effectiveness of Energy Performance Certificates - Evidence from Germany Kanpoko esteka

    Azterketa hori Berlineko Klimaren Ekimen Politikoak egin du, eta aztertzen du Alemaniako etxebizitzen erosleei zenbateraino lagundu dieten energia-eraginkortasuneko ziurtagiriek (EEZ) erosketa-erabakietan energia-eraginkortasuna kontuan hartzen. Emaitzek erakusten dutenez, EEZen eraginkortasuna mugatua da. Hauek dira horren arrazoiak: lehenik eta behin, ziurtagiriak ez dira erabilgarriak energia-eraginkortasunaren inplikazioak ulertzeko. Bigarrenez, EEZak ez dira kontuan hartzen eraikin gehienetan, haien egungo egoera juridikoa dela eta. Hirugarrenez, energia-eraginkortasuna bigarren mailako erosketa-irizpide bat da etxebizitza bat erosteko orduan. Azterketaren emaitzek, hala ere, energia-eraginkortasunaren ziurtagiriek duten potentzialtasuna nabarmentzen dute, aipatutako oztopoak gainditu egin baitaitezke. 2013tik aurrera handitu egingo da EEZen erabilera, eraikinen energia-eraginkortasunaren Europako Direktiba (EPBD) berria dela eta. EEZen diseinuan egindako aldaketek -azterketa pilotuetan onartu beharrekoak dira- are gehiago handitu dezakete energia-eraginkortasunaren ziurtagirien eta energia-eraginkortasunaren garrantzia.

  • Ekoberrikuntzaren behatokiko (EIO) gaikako txostena: eraikuntzako baliabide eraginkorrak

    EIO Thematic Report: Resource-efficient construction Kanpoko esteka

    Txosten honek gai berri bat lantzen du: baliabide eraginkorrak eraikuntzan. Baliabideen eraginkortasunak, funtsean, esan nahi du baliabide natural gutxiago erabiltzea emaitza berdinak edo hobeak lortzeko, eta, hala, “gutxiago gehiago da” kontzeptua txertatzea. Eraikuntzan, horrek ez du esan nahi soilik baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea etxebizitzak, eraikinak eta azpiegiturak eraikitzean edo berritzean; eraikuntzaren eguneroko erabilpenerako behar diren baliabideak murriztea ere esan nahi du. Baliabide horiek lehengaiak eta energia dira (baliabide fosilak eta berriztagarriak barne). Txosten hau energia-eraginkortasunari buruzkoa bada ere, materialen eraginkortasunari buruz dihardu nagusiki. Horrek esan nahi du modu eraginkorragoan erabili behar direla hormigoia, altzairua, metalak, asfaltoa, isolamendu-materialak, hodiak, alanbreak, zura, plastikoa eta gai kimikoak, besteak beste.

  • 2025EKO IKUSPEGIA: Espainiako I+G+Bren gakoak, Eraikuntza Plataforma Teknologikoaren arabera

    Espainiako Eraikuntza Plataforma Teknologikoak 2025EKO IKUSPEGIA dokumentua egin du.

    Hiru ardatz hauen inguruan egituratu dute dokumentua Kanpoko esteka: hiri-ingurunea, azpiegiturak eta prozesuak. Eraikuntza-sektorerako interesa duten I+G+Bko esparru guztiak bildu nahi dira ardatz horietan. Eraikuntza Plataforma Teknologikoko kide diren 20 erakundek baino gehiagok hartu dute parte dokumentua egiten, eta, beraz, enpresen (handiak eta ETEak), zentro teknologikoen, ikerketa-zentroen, unibertsitateen eta elkarteen iritzia jaso dute. Sektorea teknologiaz hornitu lezaketen beste plataforma batzuen ekarpenak ere sartu dituzte.

  • Herrialde-ikuspegia Espainiako eraikuntza-sektorerako. Etxebizitza-sektore berrirako ibilbide-orria

    Txostenean
     Kanpoko esteka esaten denez, araudi-esparru egokiarekin, 2001a baino lehen eraikitako hamar milioi etxebizitza nagusi eralda daitezke, eta kontsumo baxuko eta berotegi-efektuko emisio baxuko etxe bihurtu hurrengo lau hamarkadetan.

  • Elkargoko bisa behar duten lan profesionalak aurkezteko betebeharrari lotutako eskakizunen arloko araudia hobetzeko batzordearen gomendioak

    Araudia Hobetzeko Batzordeko lantalde batek egindako txostena Kanpoko esteka. Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioak parte hartu zuen txosten hori egiten, zenbait autonomia-erkidego eta udal handitako ordezkariekin batera. Taldearen helburua zen elkargoko bisa behar duten lan profesionalak aurkezteko betebeharrari lotutako eskakizunen analisia egitea. Taldearen txostenari lotuta, Batzordeak administrazio guztientzako arlo horretako gomendio batzuk onartu ditu.

  • Europako eraikinak, mikroskopioaren begiradapean

    European Buildings under the Microscope Kanpoko esteka, BPIE (Buidings Performance Institute Europe) erakundeak egina.

    Europako eraikinen energia-eraginkortasunaren herrialdez herrialdeko berrikuspena da Europako eraikinak, mikroskopioaren begiradapean lana. Europako 27 estatuetako, Suitzako eta Norvegiako eraikinak eta europar eraikin-politikak aztertzen ditu proiektu horrek. Zenbat aurreztu daitekeen, zenbat energia erabiltzen den eta Europan emisioak zenbat murriztu litezkeen jakiteko lagungarri izango dira jasotako datuak.

    Europako eraikinei buruzko datu osaturik ez dagoenez, proiektuak mikroskopioaren pean jarri zuen Europako higiezinen ondarea (EB-27koa, gehi Suitza eta Norvegiakoa), haren ezaugarri nagusiak aztertzeko, barne direla eraikinen ezaugarriak, eraikuntza-kodeak eta gainerako arauak. Jasotako datuei esker, Europako eraikinen energia-eraginkortasuna eta CO2-emisioen murrizpena zehaztu ahal izan dira; horrez gain, egoera hipotetiko ugari sortu dira, 2050era arte Europako eraikinak sistematikoki eraberritzeko.

    Garrantzi handia du txostenak, horri esker prestatu ahalko baitituzte EBko estatuek eraikinetan Energia Eraginkortasunaren Direktiba bateratuaren elementuak aplikatzeko planak eta eraikinetako energia-eraginkortasuna hobetzekoak. Lagungarri izango da txostena, halaber, egungo egoera ulertzeko eta EBren helburua lortzeko aukera errealak aztertzeko. Azkenik, industriarako tresna baliagarria izango da txostena, baita beste zenbait alorretarako ere, “energia-eraginkortasuna berritzeak, eta, azken batean, eraberritze-tasa handiagoa lortzeak” daukan garrantziaz ohartzeko.

  • Espainiako klima-eremu desberdinetako sailkapen energetikoaren ondoriozko eraikuntza-kostuak eta energia-kontsumoak ebaluatzea

    PRECOST&E azterlanaren ondorioak
    (erderaz, pdf, 858 KB); eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzkoa da azterlana, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak egina, eta ASPRIMA Fundazioak, Fundación ASPRIMA, GAS NATURAL FENOSA, UPONOR eta URSA-Pladur-ek sustatua.

  • Obran hormigoia EHE-08ren arabera kontrolatzeko gida

    ANEFHOPen (Hormigoi Prestatuaren Enpresa Fabrikatzaileen Elkarte Nazionalaren) Iparraldeko Ordezkaritzak eta EKLAEk (EAEko Kalitate Kontroleko Laborategien Elkarteak) obran hormigoia EHE-08 arauaren arabera kontrolatzeko gida eta emaitza negatiboak dituzten obrako kontroletako jardunbideetarako metodologiaren gidaliburua  egin dituzte.

    Horretarako, gida hau (erderaz, pdf, 574 KB) aurkezten dugu, hormigoiaren kontrolari dagozkien erabakiak hartzeko orduan, profesionalei laguntza eta orientazioa emateko helburua duena. Erabaki horiek obrak egiten diren unean hartu ohi dira, bai ohiko kontroletan, bai emaitza negatiboak dauden kasu berezietan.

    Gainera, nabarmentzekoa da dokumentu honetan enfasia jarri dela kalitate-dokumentu aitortua duen hormigoia izatearen eta ez izatearen artean dauden desberdintasunak konparatzen; EHE-08 berrian, bi horiek ongi bereizteko ahalegina egin da.

  • Berrikuntzaren sustapena eraikuntzaren sektorean

    2011ko iraileko txostena Kanpoko esteka frantsesez dago, eta hau da jatorrizko izenburua: Leviers à l'innovation dans le secteur du bâtiment.

    Frantziako Plan Bâtiment Grenelle programako lantaldearen txosten horretan, eraikuntza-sektorean berrikuntza hobetzeko gomendioak ematen dira. Gomendio askok harreman zuzena du eraikinen energia-eraginkortasunarekin.

  • Zero energia eta zero energia garbia duten eraikinak

    Hainbat dokumentu Kanpoko esteka daude ingelesez, zero energia eta zero energia garbia duten eraikinei buruz ("zero energy buildings" eta "net zero energy buildings").

    Nazioarteko Energia Agentzia zero energia duten eraikinen datu-basea garatzen ari da. Datu-base horri eta 11 azterketa-kasuri buruzko informazioa zero energia duten eraikinen datu-basearen webgunean Kanpoko esteka dago.

    Zero energia garbia duten eraikinen buruzko liburu bat dago irakurgai webgune honetan Kanpoko esteka.

  • Passivhaus estandarraren Gida. Energiarik kontsumitzen ez duten eraikinak

    Fener-en webgunean
     Kanpoko esteka eskuratu daiteke, pdf formatuan.

  • Irisgarritasun Unibertsala eta Diseinua denontzat. Arkitektura eta Hirigintza

    Arkitektoen Elkargoak emandako ikastaro batzuetan oinarrituta egin da, eta irizpide teknikoak eta laguntzazko legedia jasotzen ditu.

    Arrapalen, baranden eta erakusmahaien diseinua edo seinaleztapen publikoaren sistema edozein eraikin nolabait irisgarri egin dezaketen elementuak dira.

    Ibilbide publikoen diseinuak ere ahalik eta errazena eta intuitiboena izaten saiatu behar du, eraikin edo leku publikoak “bere burua azal” dezan.

    Gaien Kanpoko esteka artean badaude ondare historiko, artistiko edo naturalari aplika dakizkiokeen irizpideak ere.

  • Informazio-gida: Irisgarritasun-obrak eta -ekintzak, jabeen komunitateetan. Lege-erregimena

    Minusbaliotasuna duten Pertsonen Ordezkarien espainiar Taldearen (Cermi) aholkularitza juridikoak garatua, minusbaliotasuna duten pertsonek beren etxebizitzetan irisgarritasuna bermatzeko dituzten eskubideak arauen ikuspuntutik adierazteko xedearekin.

    Dokumentuak Kanpoko esteka azaltzen du irisgarritasuna arautzen duen eskubidearen onuradunak etxebizitzaren jabeak direla, baldin eta bertan minusbaliotasuna duten pertsonak edo 70 urtetik gorako adinekoak bizi badira, lan egiten badute, edota zerbitzu altruistak nahiz borondatezkoak ematen badituzte.

  • Bizi-zikloen kostuak eta CO2-emisioak ebaluatzeko tresna

    Tresna hau SMART SPP proiektu europarraren barruan garatu da. Ingelesez eta gaztelaniaz dago eskuragarri.

    SMART SPP (2008 - 2011) proiektua Europako merkatuan karbono-emisio baxuko teknologia berriak sustatzeko europar proiektu bat da. Horretarako, administrazio publikoetako kontratazioko arduradunen eta produktu eta zerbitzu berritzaileen fabrikatzaile eta banatzaileen arteko elkarrizketa sustatu behar da, kontratazioaren aurretik.

    SMART SPP Procura + Kanpoko esteka Kanpainaren ekimen bat da. Kanpaina hori ICLEIk zuzentzen du, eta Europa osoko administrazio publikoari kontratazio jasangarria aplikatzen  eta lorpenak sustatzen laguntzeko dago diseinatuta.

    Kontratazio-metodologia berritzailea izan da kanpainaren emaitza nagusia. Metodologia hori "Impulsando la innovación energéticamente eficiente a través de la contratación. Guía práctica para las Administraciones Públicas" Kanpoko esteka dokumentuan laburbiltzen da. Besteak beste, hauek jasotzen dira:

    - Bizi-zikloen kostuak kalkulatzeko eta CO2-emisioak ebaluatzeko tresna [Excel].
    - CCV-CO2 tresnaren erabiltzailearen gida [pdf-a] - Bizi-zikloen kostuak kalkulatzeko eta CO2-emisioak ebaluatzeko tresna erabiltzeko ikusizko gida (CCV-CO2 tresna).

    Bi dokumentu horiek Smart spp Kanpoko esteka webgunetik deskargatu daitezke.

  • Lan-istripu larrien, oso larrien eta hilgarrien azterketa. 2004-2010.

    Errioxako Gobernuaren Laneko Osasunaren Errioxar Institutuak egindako azterketa Kanpoko esteka.

    Hau izan da ondorio nagusietako bat: lan-istripu larrien, oso larrien eta hilgarrien kostua 47 aldiz handiagoa da haiek saihestuko zituen prebentzio-neurriaren kostua baino.

    Istripuen tipologiari buruz egindako azterketaren arabera, datu esanguratsuenak hauek dira:

    - Istripuen % 93,1 gizonek izan zituzten.
    - Kasuen %  39,1ean, istripua izandakoa eraikuntzako langilea zen.
    - % 50ek kontratu mugagabea zuen.
    - % 27 bat eta bost langile arteko mikroETE batekoak ziren.
    - Istripuen % 21,5 ostegunez izan ziren.
    - 9:00ak eta 13:00ak artean izan ziren istripuen % 46,2.
    - % 29 garaiera batetik erorita izan ziren, eta hausturak eragin zituzten (% 39,7), bai buruan (% 25,7) bai goiko gorputz-adarretan (% 26,4).

  • Obraren eta berrikuntzaren gida 2011

    La Plataforma de la Construcción enpresak (birgaitzeen eta berrikuntzen profesionalentzako eraikuntza-materialak banatzen ditu) gida hau argitaratu du eraikuntza edo birgaitze-proiektuetarako irtenbideen salmenta eta merkaturatzeari laguntzeko.

    70.000 aleko tirada eta 236 orrialde ditu 2011ko Gidak Kanpoko esteka, eta sektoreko profesionalentzako tresna gisa aurkeztu dute. Profesionalentzako eskuliburu didaktiko bihur daiteke, horren bidez, azken erabiltzaileari azaldu baitiezaiokete zer onura dituen berrikuntza % 100 jasangarriak egiteak, berrikuntza eta apainketa abangoardistenaren baloreak ahaztu gabe.

  • Ingurunearen arazoak etxebizitza desegokiei lotutako gaixotasunetan

    Environmental burden of disease associated with inadequate housing Kanpoko esteka

    Munduko Osasun Erakundeak “Ingurunearen arazoak etxebizitza desegokiei lotutako gaixotasunetan” txostena argitaratu du. Txosten horretan adierazten denez, urtean 100.000 lagun hiltzen dira Europan egokitu gabeko etxebizitzetan bizitzeagatik. Bestalde, txostenak adierazten du egokitu gabeko etxebizitzetan bizitzeagatik hildako pertsona gehienak etxean denbora asko ematen dutela, adibidez, ume txikiak, pertsona helduak edo minusbaliotasunak dituztenak.

    Heriotzez gain, saihestu daitezkeen patologiak eta lesioak sortzen dira etxebizitza egokitu gabea izateagatik. Gaixotasun ohikoenetako batzuk dira arnasketa-gaixotasunak, kardiobaskularrak eta nerbio-sistemakoak.

    Etxebizitzak bizitzeko egokiak ez izatearen arrazoietako batzuk dira zarata, hezetasuna, barruko airearen kalitatea, hotza eta etxe barruko segurtasuna. Europako etxeetan suteez ohartarazteko ke-detektagailurik ez izateak bakarrik 7.000 heriotza eragiten ditu urtero.

    Txostenak Europako etxebizitzetako heriotza-kausa nagusiak xehakatzen ditu, eta 100.000 biztanleko zer heriotza-kopuru eragiten duten zehazten du. Kausa horietako batzuk dira etxebizitza-sustapenetako tenperatura baxua, radon gasaren eraginpean egotea, etxebizitza barruan erregai

  • Erregistratzaileen Elkargoa. 2010eko urtekaria – Higiezinen Erregistro Estatistika

    Jose Antonio Romeroren blogeko txostenaren laburpena (Eraikuntzako Management-a) Kanpoko esteka

    Erregistratzaileen Elkargoak, Prozesu Estatistikoetarako Zentroaren bidez, eta Zaragozako Unibertsitateko ikertzaile-taldearen aholkularitza teknikoarekin, Higiezinen Erregistro Estatistikaren 2010eko urtekaria aurkeztu du. Jose Antonio Romeroren ustez, atal hauetakoak dira txostenaren ondorio nabarmenenak:

    - Etxebizitzen prezioaren indizea, salmenta errepikatuekin.
    - Etxebizitzen salerosketa.
    - Batez besteko azalera.
    - Saldutako etxebizitzetan titularrak irauten duen epea.
    - Hipoteka-kreditua, hori ematen duen erakunde-motaren arabera.
    - Hipoteka-kreditu berriek bermatzen dituzten ondasun-motak.

  • Eraikuntzaren sektorean hildakoak eragiten dituzten lan-istripuekin erlazionatutako faktoreak (2008-2010)

    MUSAAT fundazioak nazio-mailan garatu den azterketaren emaitzak aurkeztu ditu

    Txosten Kanpoko esteka horren arabera, eraikuntzaren esparruan hildakoak eragiten dituzten istripuen % 71 langile kualifikatuei eta ardurak dituztenei gertatzen zaizkie.

  • Eraikinen ziurtapenaren eta energia-auditoreen prestakuntzaren alderatzea Europan

    Comparison of Building Certification and Energy Auditor Training in Europe Kanpoko esteka

    Eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko Zuzentarauak (EPBD) duen garrantzia kontuan hartuta, ENFORCE proiektuaren barruan egokitzat jo da EBko kide diren eta proiektuan nahastuta dauden estatuek (Italia, Grezia, Portugal, Eslovenia eta Espainia, Austriaz gain) Zuzentarauaren ezarpenean duten egoera alderatzea.

    Bereziki, honako alderdi hauek alderatu dira: Energia Ziurtapenaren Aholkulariaren (EZA) prestakuntza, EZA ziurtapena eta kalifikazio-metodoak eta jarraipenerako tresnak eta metodoak, eta herritarrei proiektuko bazkideei buruzko informazioa emateko ekimenak. Konparaziozko azterketa egin eta lortutako emaitzei esker, aipatutako estatuetan lehen adierazitako gaien inguruan abian jarri diren jardunbide onenak ezagutu ahal izan dira eta, informazio hori baliatuta, agintaritza publikoek gai horiei lehentasuna eman eta EBko kide diren beste estatu batzuetan martxan jartzeko bideak azter ditzakete.

    Proiektuko bazkide eta EBko kide diren estatuez gain, Alemania eta Austria barne hartu dira azterketan. Aipatutako bi herrialdeetan, bai eta proiektuan nahastutako hainbat herrialdetan ere, oso aurreratuta dago Zuzentarauaren ezarpena.

    Konparaziozko azterketa egiteko, Adene (Portugal), Renael (Italia) eta ZRMK (Eslovenia) erakundeen laguntza jaso da, eta ENFORCE proiektuko bazkide komunen laguntza eta EPBD ekintza itunduaren esku-hartzea azpimarratu behar dira. Lankidetza horri esker, informazio gehigarria lortu da eta informazio horrekin proiektuan nahastutako herrialde guztientzako txosten nazional oso zehatzak osatu ahal izan dira. Sei txosten nazionaletan jaso dira datuak. Txosten horiei esker, herrialde bakoitzean EPBD Zuzentarauak duen ezarpenari eta estrategia politikoei buruzko informazioa jasotzeaz gain, xehetasun garrantzitsuak jaso dira maila politikoan eta sozialean, zein prestakuntzan eta informazioan emandako urratsei buruz, eta lortutako emaitza motari eta helburu demografikoei buruz.

    Txosten europar honetan, ziurtapen-merkatuetako aurrekariak alderatu dira eskualde mediterraneoko herrialde bazkideetan eta jarduera mota bakoitzaren kasuan (informazioa, prestakuntza, jarraipena, emaitzak, eta abar) herrialdeetan garatutako jardunbide onenak azpimarratu dira. Funtsezkoa da informazio hori guztia hobera egiteko edo, zenbait kasutan, esparruan eraikinen ziurtapen-prozesua aplikatzeko. Ildo horretan, arreta berezia eman zaie honako gai hauei, beste batzuen artean:

    - Energia-auditoreen prestakuntza eta kualifikazioa;
    - Pizgarriak eta subsidioak;
    - Hedapen-kanpainak.

  • Euskal Herriko pinu erradiatuko eskuairalde lodiko habeen karakterizazio mekanikoa

    Euskadiko Zur Mahaiak aurkeztu duen txosten ofizial honekin, pinu erradiatuak eraikuntzarako dituen propietate bikainak baieztatu dira

    Euskal Herriko pinu erradiatuko eskuairalde lodiko habeek egituretan erabiltzeko duten karakterizazio mekanikoaren inguruan azterketak egin ditu Euskadiko Zur Mahaiak (MIME) Kanpoko esteka eta lortutako emaitzak aurkeztu ditu oraingoan. Nekazaritza eta Elikadura Ikerketa eta Teknologiako Institutu Nazionalak (INIA) landu du txostena, MIMEk eskatuta, eta pinu erradiatuaren egurra Espainiako arauaren arabera sailkatzea lortu da, bai eta Europan hedatuen dagoen arau alemaniarraren arabera sailkatzea ere. Azterketak dioenez, Euskal Herriko pinu erradiatuko eskuairalde lodiko egurra C20 klase gogorraren barruan sailkatu da.

    Euskadiko Zur Mahaiak eskuairalde handien entseguak sustatu ditu, Euskal Herriko enpresek eraikuntzan ematen dioten erabilera handia kontuan hartuta. Probetan emaitza argigarriak lortu dira. Emaitzek garbi uzten dute, pinu erradiatuko eskuairalde lodiko egurrak propietate mekaniko (C20) oso egokiak dituela egitura-lanetarako; gainera, UNE 56544 arauaren bitartez bisualki sailka daiteke eta, era berean, modu fidagarrian ebalua daiteke, merkatuko metodo ez-suntsitzaileak erabiliz.

  • Espainiako bizitegiko higiezinen sektoreari buruzko txostena. 2011ko ekaina

    Catalunya Caixa erakundeko Azterketa Zerbitzuak egindako zenbatespen
     Kanpoko esteka berrien arabera, 2010eko laugarren hiruhilekoan, saltzeke dagoen etxebizitza berriaren stocka 800 mila unitatekoa da

    Hortaz, 2009ko aldi berdinarekin alderatuz, soberakin erlatiboa egonkor mantendu da, nahiz eta, kopuru absolutuetan, 14 mila unitateko hazkundea izan den. Hazkunde hori 258 mila unitate berriren sarrerak ekarri du; hain zuzen ere, iaz amaitutako etxebizitzak eta merkatutik irtendako 243 mila etxebizitzak batzetik lortzen da kopuru hori. Merkatutik irtendako etxebizitzei dagokienez, 200 mila salerosketa-eragiketa izan dira eta autosustapen-erregimenean (partikularrek zein bizilagunen erkidegoek egindakoak) 43 mila etxebizitza amaitu dira. Ildo horretan, 2010ean amaitutako etxebizitzen guztizkotik % 22 babes ofizialeko etxebizitzak direla azpimarratu behar da, hortaz, etxebizitza libreek beherakada handia ezagutu dute berriro ere.

  • Espainiako eraikinen eraginkortasun energetikoaren zuzentarauaren garapena. 2010eko azaroko egoera

    Implementation of the EPBD in SPAIN status November 2010

    IDAE erakundeko Marcos González Álvarez jaunak idatzi du agiria Kanpoko esteka. Gaur egun Espainiako eraikinen eraginkortasun energetikoaren Zuzentaraua zenbateraino gauzatu den eta etorkizunera begira landutako garapen-planen egoeraren ikuspegi orokorra ematen da bertan. Txostenak hainbat alderdi ukitzen ditu: legerian izandako aldaketak, bizitegi-eraikinen, bizitegikoak ez diren eraikinen eta eraikin publikoen ziurtapena, kalitate-bermea, aditu kualifikatuen gaikuntza eta azterketak, ikuskapenak, kalitate-kontrolerako mekanismoak barne, informazio- eta komunikazio-kanpainak, pizgarriak eta subsidioak.

    Txosten hau EPBD Acción Concertada-ren barruan egin da eta Europar Batasuneko Energia programa adimentsuaren barruan kofinantzatu da.

    Concerted Actions-EPBD Kanpoko esteka erakundeko webean irakur daitezke beste herrialde batzuetako agiriak.

  • Kalifornian energia fotovoltaikoko sistemek etxebizitzen salmenta-prezioan duten eraginaren azterketa

    An Analysis of the Effects of Residential Photovoltaic Energy Systems on Home Sales Prices in California

    Lawrence Berkeley Laborategi Nazionalaren Energia Sailak (LBNL) duela gutxi argitaratu duen txosten batek Kanpoko esteka erakusten duenez, etxeetan eguzki-panelak jartzean areagotu egiten da etxe horien birsalmenta-prezioa.

    Kaliforniako 72.000 etxebizitza baino gehiagoren salmenta aztertu zuen LBNLk 2000. urtetik 2009 erdi alderaino, eta horien artetik 2.000 inguruk eguzki-energiazko sistema bat zuten instalatuta saldu ziren unean. Ikerketaren emaitzetan eragina eduki zezaketen faktore ugari hartu ziren kontuan, hala nola higiezinen merkatuaren gorabeherak, bizilagunen eragina, etxearen adina eta tamaina, eta etxebizitza kokatuta zegoen lursaila.

    LBNLren txostenaren arabera, eguzki-energiazko sistemak zituzten etxeetan "eguzki-hobarien batezbesteko atalasea US $ 3,9 a $ 6,4/watt instalatuko izan zen, ezaugarri desberdineko eredu ugarien artean, eta eredu gehienak $ 5.5/watt ingurura iritsi ziren. Balio hori US $ 17.000 hobariaren parekoa da, gutxi gorabehera, 3.100 watteko sistema fotovoltaiko nahiko berri baterako (hain zuzen ere, azterketan barne hartutako sistema fotovoltaikoen batezbesteko tamaina). Gainera, eguzki-energiazko sistemak dituzten egungo etxebizitzek salmenta-prezioan lortzen duten hobekuntzak, eguzki-energiazko sistemak dituzten antzeko tamainako etxebizitza berriena gainditzen du. Funtsean, ikerketak garbi erakusten du hobariak behera egiten duela sistema fotovoltaikoak zahartzean.

    Txostenak garbi utzi zuen, lortutako emaitzek oinarrian erabili den hipotesi arrazoizkoarekin lotuta bakarrik dutela zentzua. “Sistema fotovoltaiko instalatu batek salmenta-prezioak areagotzeko balio duela baieztatzeko, honako teoria hau hartu zen oinarrian: etxe bat mantentzeko kostua murrizten bada, eroslea etxeagatik gehiago ordaintzeko prest egongo da. Kontzeptu hori ulertzeko kontuan hartu behar da, sistema fotovoltaikoak dituzten etxebizitzetan elektrizitate-faktura merkeagoak lortzean aurrezten dena, etxebizitzaren balioan kapitalizatu daitekeela.” "

    Ikerketa horrek eragina eduki dezake etxebizitzen jabeek sistema fotovoltaiko bat instalatzeko erabakia hartzeko orduan, bai eta etxebizitzaren erosleek sistema fotovoltaikoa jada instalatuta duen etxebizitza bat erostea erabakitzeko orduan ere. Eta ikerketa horrek eragina eduki dezake, halaber, etxebizitza berri bat eraikitzean energia fotovoltaikoa etxeen osagai gisa ulertzeko orduan.

    Txostena oso aproposa da eta berri ona ere bada, eguzki-energiaren ezarpenak AEBetan, Kalifornia barne, eduki duen areagotze handia ikusita. 2010. urtean AEBetan eguzki-energiazko sistemen sarera konektatutako 880 megawatt inguru instalatu ziren (horietatik % 30 inguru bizitegikoak), eta 435 MW bakarrik izan ziren 2009an. 2010ean instalatutako 880 megawatt horietatik California solar-ek 259 megawatt eskaintzen dizkio nazioari. Gainera, ia 100.000 sistema fotovoltaiko indibidual instalatu dira, jada, Kalifornian, eta horietatik ehuneko 90 bizitegikoak dira.

  • Birgaitzeko eraikuntza-soluzioen katalogoa

    Birgaitzeko eraikuntza-soluzioen katalogoa hemendik gutxira jarriko da salgai (dohainik bistara Kanpoko esteka daiteke), eta helburutzat du, birgaitze energetiko bat egin behar duten teknikariei laguntzea. Valentziako Eraikuntzaren Institutua eta Ingurumen, Ur, Hirigintza eta Etxebizitza Conselleria gaur egungo eraikinen Energia Ebaluaziorako prozeduren sistema integral bat Kanpoko esteka ari dira garatzen, eta ekimen horren baitan landu da katalogo hau.

    Agiri honek birgaitze energetikoaren esparruko bi funtsezko alderdiren inguruko informazioa eman nahi du: alde batetik, birgaitu beharreko eraikinen inguratzaile termikoa osatzen duten elementuen eraikuntza-tipologien karakterizazioa egiten da eta, bestetik, horien hasierako egoera energetikoki hobetzeko soluzioak proposatzen dira.

    Proposatzen diren birgaitze-soluzioei dagokienez, katalogoak prestazio termikoei buruzko informazioa eskaintzen du, eraikuntza-xehetasunak barne hartuta; halaber, proposatzen diren soluzioen artean aukera egokia egiteko irizpideak eskaintzen ditu, bai ikuspegi teknikotik, bai ikuspegi ekonomikotik, bai gauzatzeko orduan kontuan hartu beharreko alderdien ikuspegitik eta, jakina, baita iraunkortasunaren ikuspegitik ere.

  • Kostu ezin hobeko eraikinak funtzionatzeko baldintzak

    Cost optimal building performance requirements Kanpoko esteka

    Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Zuzentaraua moldatzeko, EBko kide diren estatuen ardura izango da eraikinen eraginkortasun energetikoa lortzeko gutxieneko baldintzak ezartzea, “kostu-maila ezin hobeak lortzeko helburuarekin". Kostu-maila ezin hobea lortzeko, metodologia konparatibo bat ezarriko da. 2011ko maiatzean, European Council for an energy efficient economy erakundeak txosten berri bat aurkeztu zuen, Europan aipatutako metodologiaren inguruko eztabaida sustatzeko helburuarekin. Ildo horretan, kostu-maila ezin hobeak kalkulatzeko moduaren xehetasunak deskribatzen dira txosten horretan eta faktore garrantzitsuak eta horien eraginak azpimarratzen dira. Txosten horrek deskribatzen duen metodologia, prozesuaren deskribapen batean datza, 2010eko irailean Buildings Performance Institute Europe (BPIE) Kanpoko esteka erakundeak argitaratutako “Costo de optimalidad - Discutir la metodología y los retos dentro de la refundición de Eficiencia Energética de los edificios" (Kostu ezin hobea – Metodologiaren eta erronken eztabaida Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Zuzentarauaren moldaketaren barruan) azterketan egiten den moduan. Aipatutako agiriak ikuspegi gehigarri eta zehatzago bat ematen du.

  • Etxebizitzak inbertsio gisa duen errentagarritasunaren eragina, etxebizitza bat erostea erabakitzeko orduan: ebidentzia enpirikoa, Familien Finantza Inkestatik (FFI) abiatuta

    Espainiako familien aberastasuna aktibo higiezinek osatzen dute, funtsean. Familien Finantza Inkestaren (FFI) arabera, familien % 83 da lehen etxebizitza baten jabe eta % 23tik gora dira beste etxebizitza baten jabe (lehen etxebizitzaz gain). Ondorioz, 2009ko lehen hiruhilekoaren amaieran, aktibo higiezinek osatzen zuten Espainiako familien guztizko aberastasunaren % 80 (% 55 lehen etxebizitzak ziren eta % 25 aktibo higiezinak). Bai lehen etxebizitzaren jabetza-tasa, bai higiezin-aberastasunaren pisu erlatiboa, nabarmen altuagoak dira Espainian, inguruko beste herrialde batzuetan baino.

    Artikulu honetan Kanpoko esteka, berriki egindako lan baten emaitza nagusiak laburbiltzen dira. Azterketa horretan, FFIren datuak erabili dira Espainiako familiek etxebizitza bat erosteko erabakia zergatik hartzen duten ezagutzeko. Zehazkiago, lehenik eta behin, familia espainolek beren aberastasunaren zati hain handia lehen etxebizitza ez den beste etxebizitza batera bideratzeko dituzten arrazoiak aztertu dira. Modu berean, familiek etxebizitzak erosteko erabiltzen duten guztizko aberastasunaren proportzioa erabakitzen duten baldintzatzaileei eta familiek aberastasun-maila horretara iristeko behar duten denborari buruz hitz egiten da, eta arreta berezia eman zaie etxebizitzaren prezioaren bilakaeraren gainean egiten dituzten aurreikuspenei. Zentzu horretan, lan hau etxebizitzaren eskariari buruzko beste azterlan batzuk baino osoagoa dela esan behar da. Izan ere, horrelako azterlanetan jabetzako etxebizitza (edo etxebizitzak) edukitzeko aukerak erabakitzen dituzten arrazoiak aztertzen dira, baina ez dira aztertzen bigarren etxebizitzen eskuratzea, edo higiezin-aberastasunaren metatzearen alderdi dinamikoak.

  • Egoera ekonomikoari eta eraikuntzari buruzko txostena

    Eraikuntzako Produktuen Fabrikatzaileen Elkarteen Espainiako Konfederazioaren (CEPCO) txostena

    Txostenean Kanpoko esteka adierazle ekonomiko ugari barne hartzen dira, hala nola langabezia, konfiantza-indizeak, ekoizpen-indizeak eta eraikuntzaren azpisektoreen indizeak, eta azken horien artean, zementu-kontsumoa, agregakinak, altzairua, etxebizitza-stockak erkidegoka, stockaren prezioa, industria-prezioak, materialen prezioak eta eskulana, besteak beste. Eraikuntzaren sektorearen eta bere bilakaeraren erradiografia bat da.

  • Lurralde- eta hirigintza-antolamendua eta lurzoruaren legeria Asturiasko Printzerrian. Eztabaidarako gogoetak eta irizpideak

    Agiri honetan
     Kanpoko esteka barne hartutako ideiekin, Lurralde eta Hirigintza Antolamenduaren inguruan eztabaidatzeko eta gizarte-elkarrizketa garatzeko oinarriak finkatu nahi dira, bai eta lege-esparrua zehaztu ere, eta Herri Administrazioez gain, nahi duten herritarrek, organismoek edo elkarteek eta interesa duten pertsona guztiek parte hartzea bilatzen da. Hortaz, ez da irakurketa finalista bat egin nahi, baizik eta irekia eta gogoetatsua.

    Agiriaren xedeak eta helburuak adierazten duten moduan: “Agiri honek ez du Lurralde eta Hirigintza Antolamenduari buruzko doktoretza-tesi bat egitea edo doktrina-lan bat egitea bilatzen. Esparruan adituak diren pertsonek egindako azterketa zehatzaren eta eztabaidaren ondorioak islatu nahi ditu agiriak. Horrela, gaur egun Lurralde eta Hirigintza Antolamenduari buruzko legeriarekin lotuta arkitektoak gehien kezkatzen dituzten alderdiak aipatzen dira. Alderdi horiek hirigintza-legeria berri batean barne hartu nahi dira, hartara, “jardunbide egokien” adibide gisa aurkez daitezkeen emaitzak lortu eta horiek sustatzeko".

  • Eraikuntzaren sektorearen eta bere enpresen lehiakortasun iraunkorra

    Sustainable competitiveness of the construction sector and its enterprises Kanpoko esteka

    2011ko udazkenean, Europako Batzordeak eraikuntzaren sektorearen lehiakortasun iraunkorrerako agiri bat aurkeztuko du. Europako Batzordeko Enpresa eta Industria Zuzendaritza Orokorrak, “Presiozko Ekipoen eraikuntza eta Metrologia” G5 unitateak, azterketa hasi zuen, sektoreak zituen beharrak aztertzeko eta Hazkunde Adimentsurako 2010 Agendaren testuinguruan, EBko eraikuntzaren sektorearen berrikuntza lehiakorrerako programa bat sortu eta abian jartzeko bideragarritasuna aztertzeko. Azterketaren helburua da, Europako Batzordearen zerbitzuei EBko eraikuntzaren sektoreko lehiakortasun iraunkorra lortzeko estrategia orokor bat osatzeko beharrezkoak diren oinarriak adieraztea.  Hain zuzen ere, honako alderdi hauek barne hartzen ditu azterketak:

    - EBko eraikuntzaren sektorearen lehiakortasuna ebaluatzen du;
    - 1997ko lehiakortasun-agenda aplikatzean ondorioztatutako hobetu beharreko alderdiak lantzen ditu;
    - EBko eraikuntzaren sektoreko egungo eta etorkizuneko lehiakortasunean eragina duten faktore nagusiak identifikatzen eta aztertzen ditu;
    - Europa-mailan eta nazio-mailan esparru arauemailearen baldintzak aztertzen eta ebaluatzen ditu, epe ertainera beharrei erantzuteko estrategia berriak gainditu beharko dituen funtsezko erronkak identifikatzeko;
    - Estrategia, ekintzak eta ezarpen-plana barne hartzen dituen proiektu bat aurkezten du.

  • Higiezin-sektorea: egoera eta aukerak, lau urteko krisialdiaren ondoren

    Txostena
     Kanpoko esteka aurkezpen-formatuan dago.

     
  • Seopan-ek txosten bat aurkeztu du: Inbertsioa eraikuntzan Europan, Europako Batzordearen arabera. 2010eko aurrerapena, 2011rako aurreikuspena, 2012rako zenbatespena

    Txostena
     Kanpoko esteka aurkezpen-formatuan dago.

  • Europako Sektore Publikoaren esperientziak energia-efizientziari buruz: Energia-zerbitzu eta energia-birgaitze handien kontrataziorako oztopoen azterketa

    EU Public-Sector Experiences with Building Efficiency: Exploring Barriers to Performance Contracting and Deep Energy Retrofits

    2010eko azarotik 2011ko martxora, IBE Institute for Building Efficiencyk ikerketa bat Kanpoko esteka burutu zuen eraikinen energia-efizientziari lotutako sektore publikoko Europako esperientzien gainean. Oinarrizko helburu bat sektore publikoko efizientzia sustatzeko zerbitzuak kontratatzeko orduan izandako finantza-, antolakuntza-, zuzenbide- eta informazio-arloko oztopoak identifikatzea zen, batez ere energia-zerbitzuen kontratuen bidez.

    Eraikuntzako energia-efizientzia zabal aitortutako ahalmen eta errentagarritasun handiko bitartekoa da Europaren energia-segurtasuna areagotzeko, karbono-emisioak murrizteko eta lanpostuak sortzeko. Europako sektore publikoa ahalmen hori errealitate bihurtzen laguntzera deituta dago, uneko eraikinak energia-efizientzia hobe baterantz eraldatzeko orduan lidergo-rol bat jokatuz. Efizientzia eraikitzeko (baita zerga-politika zorrotzaren eta aurrekontu-kontratazioaren aroan ere), sektore publikoaren lidergoa bultzatzeko proposatu duten mekanismo bat energia-zerbitzuak kontratatzea da. EBko sektore publikoan efizientzia-hobekuntzen eraikuntza bizkortzearren, energia-zerbitzuen kontratuaren aplikagarritasuna hobe ulertzeko, IBE Eraikuntzako Efizientziarako Institutuak elkarrizketa eta inkesta sail bat egin zien Erresuma Batu, Frantzia eta Alemaniako funtzionario publikoei.

  • Kontratazio publikoko gizarte- eta ingurumen-irizpideei buruzko gida praktikoa

    Gaztela-Mantxako Udalerrien eta Probintzien Federazioak argitaratua

    Bere interes nagusia da, irizpideei buruzko ohiko gida bat izan beharrean, Estatu Kontratuen Legea irizpide horien aplikazioarekin bat nola datozen aztertzen duela.

    Kontsumo publikoa da potentzialtasun handieneko arloetako bat garapen iraunkorreko politikak aplikatzeko orduan eta, horrenbestez, erosketa eta kontratazio publikoko prozeduren bidez ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-arloko irizpideak kontuan hartzea ingurumenaren aldeko inplikazio irmo bat da, eta natur baliabideen egungo kontsumo-ereduan aldaketak sortzen gero eta garrantzi handiagoa du.

    Gida praktiko honek Kanpoko esteka, ondasun eta produktu iraunkorrenen sorrera, ekoizpena eta kontsumoa bultzatuz eredugarri izan daitezen, iraunkortasunaren aldeko apustuan kontratazio iraunkorreko prozesuei ekiten dieten administrazioei informazioa jartzen die eskueran.

    Hartara, gida hau erabilgarritasun handikoa izan daiteke Administrazioen Kontratazio Zerbitzuek irizpide horiek aplika ditzaten. Gida, tokiko administraziorako pentsatuta egon arren, administrazio guztientzat balio du.

  • Txostena: 2011ko Europako Higiezinen Merkatuaren Joerak

    PricewaterhouseCoopers, PwC, eta Urban Land Institute, ULIk ondutako txostenaren zortzigarren argitaraldia

    Kreditu-gabezia, soiltasun ekonomikoa, zor subiranoaren krisia eta erregulazio-exijentzia berriak iaz aurreikusitako industriaren berreskurapena moteltzen ari dira. Azterlanak sektoreko 600dik gora adituren iritziak biltzen ditu, tartean direla inbertitzaileak, sustatzaileak, higiezinen agentziak, mailegatze-erakundeak, artekariak eta aholkulariak.

    Industriak 2009an hondo jo ondoren, nolabaiteko baikortasuna zerion sektoreari iazko txostenean. Aldiz, finantza-erakundeentzako erregulazio-exijentzia berrien (adibidez, Basilea III edo Kaudimena IIren) eragina, zor subiranoaren krisia (Irlandak gai horri buruzko arazoak artean bukatu gabe zeudela erakutsi zuen) eta kreditu-merkatu guztiz makala higiezinen industriaren suspertzea eteten ari dira Kontinente Zaharrean. Txostenak agerian uzten duenez, suspertze bidean izan gaitezkeen arren, bide hori asko bihurriagoa bihurtu da, eta suspertze gogor eta mantsoa bizi duen sektorea eszenategi berri horretara moldatu behar da biziraungo badu.

    Azterlanak Kanpoko esteka azaltzen duenez, industriak nolabaiteko hobekuntza izango du kapital-inbertsioan, gero eta neurri handiagoan etorriko baitira Asia-Itsaso Bareko inbertitzaileengandik, instituzioetako inbertitzaileengandik zein arrisku-kapitaleko funtsetatik.   Hala ere, arriskuaren kontrako egungo jarrera dela eta, inbertsio horiek askoz zuhurragoak izango dira: inbertsio-eragiketen prezioa aurreikusiz eta arriskua zein gardentasuna eta argitasuna baloratuz.

    Madrilek eta Bartzelonak arinki hobetu dituzte haien posizioak iazkoaren aldean, baina taularen beheko aldean jarraitzen dute.  Inbertitzaileak inbertitzeko aukerak hezurmamitzeko zain daude artean.

  • 2010eko laugarren hiruhilekoko Eraikuntzaren Sektorearen Bilakaerari buruzko Eraikuntzaren Konfederazio Nazionalaren txostena

    Eraikuntzaren Konfederazio Nazionalak Eraikuntzaren Sektorearen Bilakaerari buruzko  Txostena aurkeztu du eta, bertan, egungo egoeraren ikuspegi orokor bat eta eraikuntzaren sektoreko joera nagusiak eskaintzen ditu.

    Azterlana Kanpoko esteka egiteko, eskaintza eta eskaerako ekonomia- eta finantza-aldagaien multzo bat aztertu da. Txostena autonomia-erkidegoak murgilduta dauden eszenategiaren ikuspegi bat lortzeko balio duten aldagaien aukeraketa batez osatzen da.

  • Hitz egin dezagun eraikuntza iraunkorrari buruz. Glosategi eleaniztuna

    Let’s speak sustainable construction. Multilingual Glossary

    Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak (CESE) argitaratu du.

    Argitalpen honek Kanpoko esteka eraikuntza iraunkorraren glosategia ingelesez, frantsesez, alemanez eta gaztelaniaz eskaintzen du. Alfabetikoki antolatuta dago glosategia, ingelesezko terminoen arabera. 147. orrialdean lau hizkuntzen aurkibidea dago. Aurkibide horrek termino jakin bat hizkuntza batean aurkitzeko orrialde zehatza adierazten dio irakurleari.

  • Eraginkortasun Energetikoa Bizitegi Eraikinetan

    Nahiko erraza da etxebizitza-proiektu batean aprobetxamendu pasibo ona nola lortu galderari erantzutea. Hala ere, soluzio bakoitzaren lorpenak ebaluatzea eta abantaila zehatzak eta neurgarriak ezagutzea, etxebizitza-proiektuetan jarduten duten profesionalek kontrolatzen ez dituzten alderdiak dira askotan.

    Agiriaren Kanpoko esteka helburua izan da eraikin baten portaera termikoaren oinarrizko ezagupenen eta teknikoagoak eta xehetasunezkoak diren, eta, normalean, proiektu-egile nagusien ezagupenetatik kanpo geratzen direnez adituen esku uzten diren beste alderdi batzuen arteko hutsunea gainditzea.

    Aprobetxamendu pasiboari dagokionez, proiektu bat lantzeko ohiko prozesua diseinuarekin lotutako hainbat aukera egitean datza, eta behin inguratzailea ondo definitu eta gero, ebaluazio-programak aplikatzean, hala nola Líder eta Cálener programak.

    Azterketa honek Líder programak HE Kode Teknikoa Energia Aurrezkia betetzeko egiten dituen kalkuluak hartu ditu oinarrian eta eraikin batean aprobetxamendu pasiboan eragina duten aldagai nagusiak aztertzen ditu, ondoren erabakiak hartzeko informazio lagungarria eskuratzeko, batez ere proiektua hasi eta lehenengo garapen-faseetarako informazioa eskuratzeko Hain zuzen, xede dugun lana idazteko prozesuari dagokionez, 70 m2 baino zerbait gehiago dituen etxebizitza batek diseinu-aldagai ohikoenak barne hartzen direnean duen eskari termikoa aztertu da.

    Azterketan erreferentziazko etxebizitzaren bi aldagai aztertu badira ere -aireztapen gurutzatua edukitzea edo ez edukitzea da desberdintasun bakarra-, lortutako hainbat ondoriok balio handia dute beste tamaina eta ezaugarri batzuk dituzten etxebizitzetan erabiltzeko azterketa-gida gisa.

    Azterketak aurrera egin ahala, eta, batez ere, lortutako informazioa laburbiltzean, ezin izan da saihestu etxebizitzen aprobetxamendu pasiboan eragin negatiboa duten eraikuntzako eta araudiko hainbat alderdiren kritika egitea. Kasu horietan, gure ustez berrikusi beharrekoak diren hainbat alderdi laburbiltzeko lan egin da.

    Berrikusi beharreko alderdi garrantzitsuena, Eraikuntzaren Kode Teknikoak eskatzen duen etxebizitzen airea berritzeko beharra da.

    Kritika zehatza egiteaz haraindi, araudi berriek eta anitzek eraikuntza iraunkor baterako bilakaeran betetzen duten funtzioa aztertzean baieztatu ahal izan denez, zenbait testu funsgabeak dira eta sarritan araudien arteko kontraesanak erakusten dituzte; bestalde, araudi gehiegi daude eta emaitza zalantzagarriak edo eskasak ematen dituzten soluzioen ezarpen derrigorrezkoa eskatzen dute; eta, amaitzeko, obra-kontrola burokratizatu egin da, obraren jarraipen eraginkorra kaltetuz eta, ondorioz, kalitate erreala kaltetuz.

    Ondorioak erraz irakurri eta ulertzeko, hiru modu desberdinetara idatzi dira. Lehenengoari dagokionez, garrantzitsutzat jotzen diren gogoeten haria islatu da testu batean; bigarrena gaika egindako laburpen antolatu bat da; eta, hirugarrenean, azkenik, ondorioak ideien eta titularren arabera antolatuta adierazi dira".


  • Nafarroako Gobernuaren 2009-2010 garapen iraunkorraren jardunbide egokien katalogoa

    Katalogo honetan
     Kanpoko esteka Jardunbide Egokien Sarien barruan 2001-2011 Tokiko Garapen Iraunkorraren esparruan saritutako esperientziak jaso dira.

    Bi urtean behin banatzen dira sariak eta 2000. urtean sortu zituen Nafarroako Gobernuak, Garapen Iraunkorraren ideia indartzeko eta gizarteari toki-mailan egindako lorpenak erakusteko. Nafarroan iraunkortasunarekin lotuta jardunbide egokiak garatu dituzten erakundeak eta pertsonak dira lehiaketa honen xede.

    Aurtengo edizioan, honakoak aukeratu dira Jardunbide Onenen artean: Biomasa-ren Berokuntza Sistema Zentralizatua eta ACS (Ultzamako Udala), Garapen Iraunkorraren Udal Plana (Antsoaingo Udala) eta inausketetan hondakinen eta materia organikoaren bilketa eta aprobetxamendu integrala (Valizarbeko Mankomunitatea). Katalogoan, halaber, Noain-Elorz bailararen Klima Aldaketaren kontra Borrokatzeko Udal Plana sartu da. Aipatutako plana NBEk ematen duen Dubai 2010 UN-HABITAT Nazioarteko Sariaren 10 jardunbide onenen artean sailkatu da eta nazioartean iraunkortasunaren esparruan garatzen diren jardunbide onenak aitortzea du helburutzat.

  • Eraikinen eraginkortasun energetikoaren zuzentarauaren (EPBD) ezarpena – 2010eko Txosten Nazionalak

    Implementing the Energy Performance of Buildings Directive (EPBD) - Featuring Country Reports 2010

    IEE EPBD Acción Concertada 2007-2010-ren esparruan egindako lanaren emaitza nagusiak laburbiltzen dira liburu honetan Kanpoko esteka, ingelesez. Acción Concertada 2007-2010 bost gai nagusiren inguruan antolatuta dago:

    - Eraikinen ziurtapena;
    - Galdara eta aire egokituko sistemen ikuskapenak;
    - Adituen prestakuntza;
    - Eraginkortasun energetikoaren karakterizaziorako prozedurak;
    - Informazio-kanpainak.

    Bost gai nagusi horien inguruan lortutako emaitza garrantzitsuenen laburpenak barne hartzen ditu agiriak, ondorioak eta gomendioak barne, eta helburutzat du lan-taldeek gai horien gainean legeria nazionala aplikatzean izan dituzten kezkak eta gorabeherak aurkeztea eta azaltzea.

    Horrezaz gainera, agirian bertan 2010eko azken hiruhilekoan EBko herrialdeetan EPB Zuzentarauaren ezarpenak duen egoerari buruz hitz egiten da eta informazio gehigarria lortzeko estekak aipatzen dira, halaber.

    Energiaren Europako Elkartearen Adimen Programaren proiektu batek finantzatzen du agiria.

  • Korporazio Ekosistemen Ebaluaziorako gida

    Guide to Corporate Ecosystem Valuation (CEV)
     Kanpoko esteka izeneko agiriari esker, enpresek erabaki hobeak har ditzakete negozioen inguruan, ekosistemak eta horien gaineko inpaktuak kontuan hartuta.

    Garapen Iraunkorrerako Munduko Enpresa Kontseiluak (WBCSD, World Business Council for Sustainable Development) Korporazio Ekosistemen Ebaluaziorako Gida aurkeztu zuen. Hain zuzen ere, ekosistemaren zerbitzuen negozioa –ur freskoa, elikagaiak, zuntzak eta arrisku naturalen babesa- hobeto ulertzeko balio du gida horrek.

    Horrela, enpresek ekosistemen mende dauden zerbitzuen etekin errealak eta balioa eta horien eragina kontuan hartzen dute. Era berean, enpresek informazioa eta ideia berriak lortzen dituzte beren enpresa-plangintzan eta finantza-azterketan barne hartzeko. Enpresei laguntza ematen zaie erabakiak hartzeko, eta helburu ekonomikoak, ekologikoak eta sozialak bateratuz erabaki hobeak hartzea lortzen dute.

    “Biodibertsitatearen galera eta ekosistemen narriadura areagotzen ari da eta, ondorioz, negozioa arriskuan jartzen da, baina behar den bezala kudeatuz gero, aukera berriak sor daitezke”, adierazi zuen Björn Stigson-ek, WBCSD erakundearen lehendakariak. "CEV gidari esker, enpresek ekosistemak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutu eta baloratu ditzakete. Enpresa handi eta txiki guztiak Gida hau erabiltzera animatzen ditut, erabakiak hartzeko orduan ekosistemen balioak kontuan har ditzaten” gaineratu zuen Stigsonek.

    Ekosistemen ebaluaziorako gidari esker, ekosistemetan eragiten diren inpaktuen balioa esplizituki kontabiliza dezakete enpresek, aktiboekin lotutako etekinak eta ekosistemen galerarekin erlazionatutako kostuak barne hartuta. Modu horretara, ekosistemen zerbitzu-aukerak eta arriskuak modu zuzenago batean lotzen dira enpresa baten oinarrizko eragiketekin, hornikuntza-katearekin eta finantza-emaitzekin.

    CEV gidak, halaber, enpresaren ikuspegiak eta teknikak garbiago erakusten ditu eta koherentzia eta orientazioa hobetzen du. 18 hilabetez lau erakundek elkarlanean jardun zuten CEV gida lantzeko eta beste hamalau erakundetan ezarri eta probatu da. Enpresa horietan ekosistemekin erlazionatutako aukera eta arriskuen adibideak sortu eta aztertu ahal izan dira.

  • Eraginkortasun energetikoaren finantzaketa

    Financing Energy Efficiency (EE). BPIE (Buildings Performance Institute Europe) erakundeak landu du.

    Baina, zeintzuk dira finantza-tresna eta neurri egokiak, eraikinen birgaitzearen bitartez eraginkortasun energetikoaren esparruan inbertsioak lortzeko?

    Mundu osoko hainbat eskualde eta herrialdetan gaur egun eraikita dauden eraikinen errendimendua hobetzen laguntzeko programak eta neurriak abiarazi dira. Hala ere, oraindik urrun gaude arrakasta lortu dela esateko, izan ere, eraikinen birgaitzean askotan ez dira kontuan hartzen eraginkortasun energetikoarekin lotutako alderdiak.

    Ondorioz, aurrezteko potentzial handiei ez zaie behar bezalako jaramonik egiten berrikuntza-prozesuaren baitan eta potentzial horiek ezin dira berriro garatu edo kontuan hartu eraikinaren hurrengo birmoldaketa-zikloa iritsi arte, eta hori 30 urte beranduago izaten da.

    Bestalde, gaur egungo krisialdi ekonomikoak energia-eskaria eta horrekin lotutako berotegi-efektuko gasen isurketak murriztu ditu eta ondorioz sortutako ziurgabetasunak, energia-proiektu kritiko asko geldiarazi ditu eta, horrekin batera, teknologia energetikoaren garapena geldiarazi da.

    Gaur egun premia handia dago eraikinen birgaitzean eraginkortasun energetikoa aplikatzeko bitarteko politiko, araudi eta merkatu egoki guztiak lagundu eta sustatzeko. Erakunde-berrikuntza beharrezkoa da arazo horiei guztiei aurre egiteko eta energia-aurrezkirako zerbitzuak eraginkortasunez identifikatu, “paketatu” eta emateko modu egoki bat aurkitzeko.

    EBko kide diren estatuetan Eraginkortasun Energetikoaren finantzaketari buruz ikasitako guztiak agerian uzten du gainditu beharreko oztopoen izaera, bai eta horiek praktikoki eta eraginkortasunez gainditzeko moduak ere. Ekimen arrakastatsu gehienak azterketaren xede izan den herrialdean egindako lan zaindu baten ondoren eraiki dira; xede horrekin, berdin zaindu dira eskakizun tekniko eta finantzarioak, eta bidean egokitzapen ugari egiteko beharrezkoa den malgutasuna.

    Agiri honetan Kanpoko esteka tresna eta neurri komunen berrikuspena egiten da. Horrela, Europa osoko politika energetikoaren tresnen sorta zabala eta eraginkortasun-neurriak barne hartzen dituzten hamabi kasu praktiko aztertu dira. Helburua da oinarri analitikoa prestatzea, honako alderdi hauen inguruan eztabaida sakon bat egiteko: Nola ziurtatu eraginkortasun energetikoaren finantzaketa eraikinen birgaitzean? eta, nola lagundu etorkizunean eraginkortasun energetikoan egin beharreko inbertsioei buruzko ideia eta ikuspegi berriak sortzen?

    Erronka nagusia gaur egun badauden bizitegi-eraikinak birgaitzeko estrategia arrakastatsuak garatzean datza, horretarako politika-tresnak eta neurriak eraginkortasunez konbinatuz.


  • Kudeaketa Energetikorako Sistemak ezartzeko gida praktikoa

    Elkarrekin argitaratu dute Gida Henares-eko Enpresarien Elkarteak (AEDHE) eta FUNDAZIOAK, enpresen artean energia aurrezteko eta eraginkortasun energetikoa lortzeko neurriak sustatzeko helburuarekin.

    Gida hau Kanpoko esteka enpresei laguntzeko tresna gisa aurkezten da, izan ere, gaur egun edozein enpresatarako funtsezkoa da energiaren kudeaketa egokia egitea, batez ere gaur egungo egoera ekonomikoak iraunkortasunarekin lotuta ekarri dituen eskakizunak kontuan hartuta. Horrezaz gainera, gidan barne hartutako ekimenak oso interesgarriak dira bai konpainia handientzat bai ETEentzat, bertan aurkezten diren aurrezteko neurriek eta eraginkortasun energetikoa lortzeko neurriek ez baitute inbertsio handirik eskatzen, baldin eta ondo antolatzen eta gauzatzen badira. 

  • Iresgarritasun Gida enpresentzat

    Gida honek
     Kanpoko esteka iresgarritasunaren araudiak agintzen duena ezagutzeko eta enpresak iresgarri izan daitezkeela kontzientziatzeko baliagarri da.

    Adecco España Fundazioaren eta Bikaintasunaren eta Iraunkortasunaren Klubaren ekimen baten emaitza da Iresgarritasun Gida Enpresentzat, eta Enrique Rovira arkitektoak egin du.

  • Bizitegiko higiezinen sektorea birmoldatzeko plana

    José Manuel Galindok, Apce-ko (Espainiako sustatzaile eta eraikitzaileen patronala) lehendakariak, Diputatuen Kongresuko etxebizitza-batzordean aurkeztutako agiria

    Bizitegiko higiezinen sektorea birmoldatzeko planaren agiria eta José Manuel Galindok egindako aurkezpena honako esteka honetan (erderaz, pdf, 60 KB) eskura daitezke.

  • Mundu hiritarra: Hirien boterearen mapa ekonomikoa

    Urban world: Mapping the economic power of cities, eta McKinsey Global Institute erakundeak garatu du

    Txosten honek Kanpoko esteka, ingelesez, hiriek datozen urteetan izango duten etorkizuna aztertzen du, mundu osoko hiri-ekonomiei buruzko joeren datuak aztertzen ditu eta biztanleriaren eta globalizazio ekonomikoaren dinamikek hirietako hierarkiak zein modutan aldatuko dituzten –jada aldatzen ari dira- erakusten du.

  • Fegeca-k girotze-sistema eraginkorrei eta energia berriztagarrien erabilerari buruzko agiria aurkeztu du

    FEGECAk (ur bero bidezko bero-sorgailuen eta -igorgailuen fabrikatzaileak) berak landu duen eta Madrilgo Erkidegoko Energiaren Fundazioak babestu duen agiria Kanpoko esteka aurkeztu du, Etxeko Tekniken, Teknika Energetikoen eta Ingurumen Tekniken Alemaniako Industria Elkarteak (BDH) argitaratutako aldizkaria oinarrian hartuta.

  • Gizarte-etxebizitzen eraginkortasun energetikoaren kontratua: Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta Bulgaria. FRESH proiektu europarraren atzeraelikatzea

    Finantzaketa falta da Europako gizarte-etxebizitzen energia-berrikuntzarako oztopo nagusia

    Errendimendu energetikorako kontratuen bitartez (Energy Performance Contracts), energia-zerbitzuen enpresa batek, ESE (Energy Service Company), eraikin baten hobekuntzan inbertitzen du (isolamendua eta berokuntza-sistemaren berrikuntza), eta enpresa horrek, lortutako aurrezkien bitartez jasotzen ditu dagozkion ordainketak. FRESH proiektu europarrean, gizarte-etxebizitzen eragileek eta Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta Bulgariako ESE enpresek, gizarte-etxebizitzen energia-eraginkortasunaren kontratuak lege-esparruan, finantzarioan eta teknikoan lantzea proposatu dute.

    Emaitza nagusiak, lau proba pilotutan erreforma osoak egiteko errendimendu energetikoaren kontratuak probatzean lortuko dira. Kontratuekin batera, administrazioek nazio-mailan zein Europan kontratuek izan ditzaketen ezarpenetarako tresna zehatzak eta gomendioak emango dira.

    Agiriak Kanpoko esteka, ingelesez, 2050erako berotegi-efektuko gasak murrizteko (4 faktore batera arte) kontratuek eredu ekonomikoan eman dezaketen laguntzari buruz hitz egiten du. Frantzia, Italia eta Erresuma Batuko proiektu pilotuen aurrerapen-egoera aurkezten da, eta Bulgariak egun duen egoerari buruz hitz egiten da. Gizarte-etxebizitzetan errendimendu energetikoko kontratuak eskala handira errepikatzeko oztopo handienak aztertzen dira eta lege-garapenak proposatzen dira, hala nola helburu hori lortzera zuzendutako politika publikoak.

  • Errendimendu energetikoaren kontratua: Gizarte-etxebizitzen energia-berrikuntza finantzatzeko bitartekoa?

    Errendimendu energetikoaren kontratua (Energy Performance Contract) gizarte-etxebizitzen energia-berrikuntza finantzatzeko erabil daiteke.

    FRESH proiektuaren barruan ari dira aztertzen kontratu-modu berri hau Frantzia, Ingalaterra eta Italian. Aurkezpenean Kanpoko esteka ereduaren eta Frantzian egindako saiakuntzaren azalpenak ematen dira. Berriaren iturritik eskura daiteke Bartzelonan 2011eko martxoaren 17an Ecoserveis Hitzaldien barruan egindako aurkezpena (gaztelaniaz).

  • Gida teknikoa: Gas-instalazioa arkitektura-proiektuan

    Madrilgo Arkitektoen Elkargoak (COAM), Espainiako Gasaren Elkartearekin (Sedigas) batera sustatu dute GAT 18 Gida eta COAM Fundazioaren Ediciones de Arquitectura-k argitaratu du.

    Gida Kanpoko esteka honen bitartez, gas-instalazioen ezagupena hurbildu nahi zaie arkitektura-proiektu batean parte hartzen duten teknikariei eta instalazio-enpresei. Garrantzi berezia ematen zaie instalazioen elementu esanguratsuek beharrezkoak dituzten espazio eta kokapenetan eragina izan dezaketen alderdiei, hala nola gailuen kokapena, preziozko gas likidotuaren biltegiak (GLP), makina-gelak, kontagailuen gelak, tutueriaren diseinua eta errekuntza-produktuen hustea.

    Gas-instalazioei buruzko hiru araudietan eskatzen diren baldintza guztiak barne hartuta daude -Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EKT), Gas Erregaiak Banatzeko eta Erabiltzeko Araudi Teknikoa (RTDUCG) eta Eraikinen Instalazio Termikoen Araudia (RITE)-, eta gasaren erabilera garrantzitsuenen deskribapena egiten da, erabilera tradizional eta ezagunenetatik hasita, hormetako galdarak, adibidez, berrienetara, hala nola hoztea eta aldibereko ekoizpena.

  • Etxebizitza-jabeen erantzuna Eraikinen Eraginkortasun Energetikoari buruzko Zuzentarauaren garapenaren inguruan, hamar herrialde desberdinetan

    Ideal EPBD
     Kanpoko esteka Europako Proiektuak bi txosten Kanpoko esteka argitaratu ditu, hamar herrialdetan egindako EEEZren ezarpenaren aurrean jasotako erantzunak laburbiltzeko. Lehen txostenean Belgika, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Letonia eta Portugalgo jabeekin egindako ehun elkarrizketa sakon baino gehiagotan lortutako emaitzak laburbiltzen dira. Beste txostenean, berriz, Danimarka, Finlandia, Alemania, Holanda eta Erresuma Batuko jabeei egindako inkestaren emaitzak barne hartu dira. Inkestan 3.207 jabek emandako erantzunak jaso dira. Bi azterlanetan garbi ikus daiteke oso zaila dela energia-eraginkortasunaren ziurtapena (EEZ) edukita horren esanahiaz ohartzen diren pertsona jabeak aurkitzea. Horrela, inkestako emaitzek erakusten dutenez, EEZ eduki eta horren garrantziaz eta EEZko gomendioen garrantziaz ohartzen diren pertsona jabeek joera handiagoa dute beren jabetzetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko berrikuntzak egiteko. Hala ere, EEZk, berez, ez du eraginik etxebizitza bat erosteko orduan edo hobekuntzak egiteko orduan.

  • Espainiaren ospea munduan

    2010eko azterlana Kanpoko esteka. Ukiezinen Azterketa Institutuak, Reputation Institute-ekin batera eta BBVA eta Ferrovial enpresen babesarekin landutako txostena.

  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek energia aurrezteko eta eraginkortasun energetikoa lortzeko duten potentzialari buruzko gida

    Garrigues Medio Ambiente eta Madrilgo Erkidegoko Energiaren Fundazioaren lankidetzarekin argitaratu da gida Kanpoko esteka eta ekonomia- eta gizarte-eragile guztiengana zuzentzen da, IKTen bidez eraginkortasun energetikoaren erronkari nola aurre egin aztertzeko helburuarekin.

    Gidan barne hartutako lau sektoreen artetik bat eraikuntzaren sektorea da.

  • 2020an Espainiako bizitegi-parkean lor daitekeen energia-aurrezkia eta murriz daitezkeen CO2 isurketak

    WWF Kanpoko esteka erakundearen esanetan, eraikuntzaren sektoreko isurketak eta energia-kontsumoa murrizteko formula eraginkor bakarra, jada eraikita dagoen parkearen energia-eskaria murriztea da, eta horretarako funtsezkoa da eraikinen isolamendu-mailak hobetzea.

    Eraikinetako energia-erabilera hobetzea funtsezkoa da EBk 2020. urterako ezarritako helburuak betetzeko; izan ere, helburu horien arabera, energiaren esparruan % 20 aurreztea eta berotegi-efektuko gasen isurketak % 30 murriztea aurreikusi da. Hobeto isolatutako eraikinen aldeko apustua egingo balitz, kanpoko energiarekiko mendekotasuna gutxituko litzateke eta herritarren energia-fakturak murriztuko lirateke; gainera, etxeen errentak hobetuko lirateke. Baina, modu berean, ekonomia hobetzeko eta milaka lanpostu sortzeko aukera bikaina da, hain zuzen ere krisialdiak eta langabeziak gehien eragin duten sektore ekonomikoan.

  • Isolamendua, aurrezki ikusezina

    “Madrid ahorra con energía” politikaren barruan osatu da argitalpen hau Kanpoko esteka eta komiki moduan aurkeztu da, herritarrek erraz uler ditzaten bertan adierazitako mezuak. ANDIMATek prestatu ditu gidoia eta edukiak.

    Komikiaren hasieran, aurrezki ekonomiko, energia-aurrezki, isurketa kutsatzaileen murrizketa eta erosotasunarekin lotuta etxebizitzen isolamenduak duen garrantziari buruz hitz egiten da. Ondoren, material ohikoenak eta etxebizitzetan ematen zaien erabilera aurkezten da, eta erabiltzaileak gertuagotik ezagutzen dituen bestelako elementu batzuetan, hala nola hozkailu, kasko, labe, eta abarretan egiten den erabilera aipatzen da.

    Horrezaz gainera, eraikinen ziurtapen energetikoari buruz hitz egiten da. Besteak beste, isolamendu onak eta goi-kalifikazioak dituzten eraikinak erostea proposatzen da irizpide gisa eta fatxada, estalki, leiho, tutueria, eta abar birgaitzeko orduan isolamenduak dakartzan aukerak eta abantailak aipatzen dira.

    Amaitzeko, honako mezu hau ematen du: “Isolamendua ez da ikusten, baina nabaritu egiten da, beraz, gehiago, hobeto eta ahalik eta azkarren isolatu behar da”

  • Eraginkortasun energetikoa eraikinetan. Gertaerak eta joerak

    Energy Efficiency in Buildings Facts & Trends Kanpoko esteka

    WBCSD erakundearen Energy Efficiency in Buildings proiektuaren baitan lehen urtean egin den lanaren laburpena egiten da.

    9 herrialdetan egoitza duten 14 enpresak hainbat datu aztertu eta laburtu dituzte. Datu horietan eraikinen 100.000 metro koadro baino gehiagoko azalera eta mundu osoko energia-eskariaren bi heren barne hartzen dira. Agiriak gaur egun bizitegi-sektoreak duen energia-eskariaren egoeraren ikuspegia islatzen du.

    Txostenaren ondorioen arabera, parte-hartzaileek energia-eskaria eta CO2 isurketak gutxitu ditzakete, gaur egungo teknologiak eta ezagupenak baliatuz.

    Energy Efficiency in Buildings-EBB erakundearen ikuspegiak, eraikinek zero energia-balantzea edukitzeko beharra azpimarratzen du. Eraikuntzan egiten den energiaren erabilera aldatu nahi du, honako bitarteko hauek baliatuz:

    - Eraikinek energia erabiltzeko duten modua aldatzeko merkatuaren buru izatea;
    - Merkatuko eskaria eta balio-katea eragiten dituzten berrikuntzak eta negozio-eredu berriak sustatzea;
    - Eraldaketa horren komunikazioa zabaltzea.

  • Eraikinen birgaitzea ile mineral isolatzaileak erabiliz

    Ile Mineralen Espainiako Fabrikatzaileen Elkarteak (AFELMA) eraikinen birgaitzeari buruzko agiri bat Kanpoko esteka argitaratu du eta birgaitzearen alderdi termikoak eta akustikoak garatzen dira bertan.

  • Hiri-berokuntza eraikinetan

    District Heating in Buildings Kanpoko esteka

    2010ean “Euroheat & Power” etxeko bezeroentzako Instalazioko barne-taldeak “Hiri-berokuntza eraikinetan” txostena landu zuen. Txosten horrek hiri-berokuntzaren abantailak azpimarratzen ditu eta teknologia hori jende gehiagorengana zabaltzea du xedetzat. Txostena oso erabilgarria da askotariko eragileentzat, baina eraikuntzako sektorean interesa duten aldeengana zuzentzen da nagusiki, hala nola eraikinen jabeengana. Helburu nagusia da sektoreko profesionalak hiri-berokuntzaren garrantziaz ohartzea eta ezagutzen joatea.

    Horrenbestez, teknologia honek dakartzan abantailak eta funtsak aurkezten dira txostenean. Hiru kapitulu ditu (I-Hiri-berokuntzaren funtsak; II-Hiri-berokuntzaren abantailak beste berokuntza-aukera batzuekin alderatuta; III-Hiri-berokuntzaren optimizazioa eraikinean), eta horiek osatzeko hainbat berokuntza-soluziorekin konparazioa egiten da. Txostenean prezioa eta mantentze-lanak gisako alderdiak barne hartzen dira.

  • Birgaitze eta arkitektura iraunkorraren jardunbide egokien gida

    Narce Muniellos Goi Garapeneko Elkarteak garatu du eskuliburu hau Kanpoko esteka, birgaitze bat egiten hasten diren pertsonentzako erreferentzia erraza eta zehatza izateko. Oinarrizko kontzeptuak, gomendioak eta iradokizunak barne hartzen ditu eta obrak behar den bezala gauzatzeko beharrezkoa den informazioa eskaintzen du.

  • 2010eko urriaren 28ko agindu frantziarra, eraikin berrien eta eraikinen zati berrien ezaugarri termikoei eta funtzionamendu energetikoaren baldintzei buruzkoa

    Arrêté du 26 octobre 2010 relatif aux caractéristiques thermiques et aux exigences de performance énergétique des bâtiments nouveaux et des parties nouvelles de bâtiments Kanpoko esteka

    Frantziako Gobernuaren agindu honek definitzen ditu bizitegiko, merkataritzako eta erabilera publikoko eraikin berrietarako betekizun energetikoak. Baldintza edo betekizun horiek 2010etik urriaren 27an edo 2013ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eraikinaren kategoriaren arabera.

  • 2010eko urriaren 26ko Dekretua Frantzian, eraikuntzen ezaugarri termikoei eta funtzionamendu energetikoari buruz

    Décret n° 2010-1269 du 26 octobre 2010 relatif aux caractéristiques thermiques et à la performance énergétique des constructions Kanpoko esteka

    Frantziako Gobernuaren dekretuak definitzen ditu bizitegiko, merkataritzako eta erabilera publikoko eraikin berrietarako betekizun energetikoak. Baldintza edo betekizun horiek 2010etik urriaren 27an edo 2013ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eraikinaren kategoriaren arabera.

  • Kudeaketa aurreratu baterantz, lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa

    Kudeaketa aurrera baterako bideari ekiteko printzipioak

    Dagoeneko eskuragarri dago "Kudeaketa aurreratu baterantz, lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa” Kanpoko esteka agiria. EUSKALITen koordinaziopean landu da, ASLE, Mondragón, Confebask, Orkestra, SPRI, Innobasque, IZAITE eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean eta kudeaketa aurreraturako bideari ekiteko barneratu eta landu beharreko printzipioak eta ideiak laburbiltzen ditu.

  • Europako eraikinen modernizazioa eta berritzea: artearen egoera berrikustea

    Building renovation and modernisation in Europe: state of the art review Kanpoko esteka

    Eraikinen eraikuntza eta funtzionamendu iraunkorrerako Europako Ikerketa Atalak (Erabuild) aurkeztutako “Europako eraikinen modernizazioa eta berritzea: artearen egoera berrikustea” proiektuaren azken helburua da, etorkizunera begira berrikuntza iraunkorrerako nazioaz gaindiko Erabuild programaren jardueretarako aukera gehien eskaintzen dituzten esparruak identifikatzea. Ikerketa honetan barne hartuta daude Austria, Finlandia, Frantzia, Alemania, Holanda, Suedia, Suitza eta Erresuma Batua. Bizitegiko eraikinak eta bizitegikoak ez direnak barne hartzen dira. Txosten horretan jasotako edukia literatura zientifikoko, nazio-mailako eta nazioarteko txostenetako eta datu-baseetako informazioarekin osatu da.

  • Etxe aktiboetan kontsumitzen den energiaren eta kalkulatu denaren arteko bat-etortzeari buruzko ikerketa

    Investigation of the agreement between calculated and actual energy consumption and production data, in relation to Active Houses Kanpoko esteka

    Eraikuntzaren Europako Master Mailarako egin den ikerketa honek Europan eraikin eraginkorrak lortzeko ikuspegi desberdinak eskaintzen ditu. Hiru kalkulu-tresna aplikatu dira (Be06 Danimarkan, EnergieberaterPLUS and PHPP Alemanian) Danimarkako kontsumo baxuko etxe batean; “Etxe Aktiboak” proiektutik aukeratu da etxe hori. Ondorio moduan, honakoa aipa daiteke: proiektuak kontuan hartutako hiru araudiak betetzen ditu (Low Energy Class 1 Danimarkan, A Klasea Alemanian eta Passivhaus arau alemaniarra), nahiz eta, zentzu horretan, ñabardurak egin behar diren: etxearen funtzionamendu errealera hobekien egokitzen diren programak Be06 eta PHPPT dira, baina, badirudi, azken hori eraginkorragoa eta fidagarriagoa dela, Europa osoan aplikazio eta garapen gehiago baitaude.

  • Eraikinen ziurtapen energetikoa

    Energy Performance Certification of Buildings Kanpoko esteka

    Nazioarteko Energia Agentziak (AIE) aurkeztutako txostenaren arabera, horrelako bereizgarriei esker –eta Europar Batasunean aplikatzen dena horietako bat da-, bizitegi-eraikinen, merkataritza-erabilerakoen edo eraikin publikoen eraginkortasun energetikoa ebalua daiteke, erosotasunarekin eta funtzionaltasunarekin lotutako baldintza jakin batzuen arabera.

    Txostenak, mota horretako ziurtapenak diseinatzeko kontuan hartu beharreko ildoak azaltzen ditu, plan bat lantzen denetik berau ezarri eta jarraipena eta ebaluazioa egin arte.

  • Energia etxeratuz. Pertsonek beren etxeko energiari buruz duten iritzia ulertuz

    Bringing energy home - Understanding how people think about energy in their homes Kanpoko esteka

    Energia Iraunkorraren Agintaritza Irlandarrak egiten duen argitalpen baten barruan dago agiria eta jendeak beren etxeko energiari buruz duen iritzia eta energia-erabilera murrizteko aukerei buruz duena aztertzen du. Gobernuak etxeetan energia aurrezten laguntzeko ematen dituen laguntzen onuradun diren 10.000 pertsonaren iritzia du oinarrian txostenak (laguntza horiei esker etxeak hobetzen dira eta energia-faktura murrizten da). Txostenean kontsumitzaile irlandarrek energiaren negozioaren aurrean dituzten jarrera desberdinei buruz hitz egiten da.

  • Eraikinetan Energia Aurrezteko eta Eraginkortasun Energetikoa lortzeko Gida Praktikoa

    Gida hau kontsumitzaile, familia, eraikinen mantentzaile eta lursailen administratzaileei eraikinetan energia aurrezteko eta eraginkortasun energetikoa lortzeko informazioa emango dien tresna gisa aurkeztu da.

    2010eko maiatzean argitaratu zen “Eraikinetan Energia Aurrezteko eta Eraginkortasun Energetikoa lortzeko Gida Praktikoan” Kanpoko esteka, zerbitzu anitz aipatzen dira, besteak beste: etxebizitzan eraginkortasun energetikoa lortzeko hobekuntzak, energia-iturri berriztagarrien erabilera, eska daitezkeen laguntzak eta dirulaguntzak, energiaren arrazoizko erabilerari buruzko legeria eta araudia, energia-azterketa, arkitektura bioklimatikoa eta eraikinen isolamendua.

  • Oztopoak eta aukerak energetikoki eraginkorragoa den eraikuntza-sektore baterako

    Barriers and possibilities for a more energy efficient construction sector  Kanpoko esteka

    SECURE (Sustainable Energy Communities in Urban Areas in Europe) Europako proiektuaren barruan landu da txosten hau. 18 eraikinetan oztopo ez-teknologikoak, sozialak, legalak eta finantzarioak aztertu dira eraikin eraginkorragoak lortzeko, Malmö, Dublin, Hilleröd eta Talín gisako hirietako eraikinak aukeratu dira eta bizitegi-eraikinak, eraikin publikoak eta merkataritza-eraikinak bereizi dira. Helburua zen eraginkortasun energetikoarekin lotuta beti emaitza egokiak nola lortu asmatzea eta, ondoren, emaitza bikain horiek lortzeko bideak zehaztea. Azterketarekin lortzen den ondorioa honakoa da: akordio orokor bat lortu behar da eraginkortasun energetikoa nola dokumentatu eta alderatu jakiteko, jardunbide egokiak baloratzeko eta sektorean erabiltzeko eta EPBD (eraikinen eraginkortasun energetikoaren zuzentaraua) arauaren emaitzak gainditzeko.

  • Etxebizitza iraunkorrago baterako eskuliburua

    Eskuliburua Kanpoko esteka Madrilgo Udalak aurkeztu du eta Ingurumen Ataleko Iraunkortasuna eta Agenda 21 Zuzendaritza Nagusiak landu du, Madrilgo Erkidegoko Erabiltzaile eta Kontsumitzaile Independenteen Federazioaren (FUCI) laguntzarekin.

    Etxean energia aurrezteko aholkuak ematen dira, birziklapenari eta garbiketa-produktuen erabilerari buruzko oharrak adierazten dira, bai eta arkitektura iraunkorra sustatzeko beharrari buruzkoak ere, eta etxeko aurrezpen hidrikorako iradokizunak egiten dira.

  • Hobekuntza energetikorako neurriak eta etxe barruko giroan duten eragina

    Energy improvement measures and their effect on the indoor environment Kanpoko esteka

    SQUARE Europako proiektuaren txosten honetan –eraikinak birgaitzeko kalitatea ziurtatzeko sistema energetikoki eraginkorrak diren eraikinetan-, bizitegi-eraikinak birgaitzeko erabilgarriak izan daitezkeen10 neurri energetiko garrantzitsu aipatzen dira. Neurri bakoitzaren deskribapenean hainbat informazio barne hartu da: balioak, egiaztapen-sistemak, barruko giroan duen eragina eta jardunbide egokien adibideak eta estekak.

  • Dirua eraikinetan lanean jartzea –tresna fiskalak eta finantzarioak eraikinen eraginkortasun energetikorako

    Making money work for buildings - Financial and fiscal instruments for energy efficiency in buildings Kanpoko esteka

    EuroACE (the European Alliance of companies for energy efficiency in Buildings) erakundearen ikerketa-txosten honek Europan eraikinetarako ematen diren pizgarri fiskalei eta finantzarioei buruz dihardu. Txosten honetan gobernuek finantzaketarako dituzten mekanismoak erakusten dira, halaber. 8 kategoriatan bereiz daitezke tresna mota desberdinak:

    Lehentasunezko maileguak;
    Subsidioak;
    Dirulaguntzak;
    Finantzaketa hirugarren alde batetik;Merkataritza (zuria, energia-ziurtapena);
    Zerga-itzultzeak;
    Zerga-murrizketak;
    BEZaren kenketak.

  • Material isolatzaileak nanomaterialekin

    Laburpen-agiria ingelesez: “Nano Enabled Insulation Materials” Kanpoko esteka

    Nanobehatokia izeneko Europako proiektuaren agiri honek eraikinen isolamendurako merkatua eta merkatu hori laguntzen ari den nanoteknologia aztertzen ditu. Material nanoporotsuak, nano-estalkiak eta nanopartikulekin hobetutako pinturak erabiliz, nanoteknologiak erosotasuna eta ongizatea areagotzeko balio dezake, bai eta eraikinetan energia aurrezteko ere.

  • Hiri-iraunkortasuna – Onenengandik ikastea

    Ingelesez dago jardunbide egokien eskuliburu hau Kanpoko esteka, eta Europar Batasuneko Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorrak landu du. Eskuliburu honetan Europako Hiri Berdea Sarietan finalista izandako zortzi hiriek hiri-garapen iraunkorraren esparruan egindako jarduerak azpimarratzen dira.

    Agirian barne hartutako jardunbide egokiak 10 jarduera-lerro nagusiren inguruan egituratuta daude: munduko klima-aldaketaren kontra borrokatzea toki-mailan, tokiko mugikortasuna eta bidaiarien garraioa, tokiko eremu ireki publikoak erabiltzeko aukera, tokiko ingurumenaren kalitatea, zaratak eragindako poluzioa, hondakinen ekoizpena eta kudeaketa, uraren kontsumoa, hondakin-uren kudeaketa, espazio publikoen ingurumen-kudeaketa eta lurraren erabilera iraunkorra.

  • EPBDrako funtsezkoak diren bi arauren ezarpenari buruzko txostena: EN 15603 eta EN 15217

    Report on the application of two key standards for the EPBD: EN 15603 (Overall energy use and definition of ratings) and EN 15217 (Methods for expressing energy performance and for energy certification of buildings) Kanpoko esteka

    CENSE proiektua (2007-2010) Europar Batasunak jarri zuen abian, CEN arauen onarpena eta erabilera hobetzeko. CEN arauak eraikinen eraginkortasun energetikoa EFBDren (eraikinen eraginkortasun energetikoaren zuzentaraua) arabera aztertzeko garatu ziren.

    Proiektuaren helburu garrantzitsuenetako bat, arauen edukian eta ezarpenean izaten diren arazoak identifikatzean datza. Horretarako, galdeketak banatu eta jardunaldiak antolatu daitezke, edo hobetzeko gomendioak eman. CENSE proiektuko taldeek arau-multzoen arabera prestatu dituzte gomendioak, eta orain aurkezten dugun txosten honetan barne hartuta daude EN 15603 (energia globalaren erabilera eta sailkapenen definizioa) araua eta EN 15217 (eraginkortasun energetikoa adierazteko eta eraikinen ziurtapen energetikoa egiteko metodoak) araua.

  • CEN EN 15193 araua, eraikinen eraginkortasun energetikoa, aplikatzea. Argiztapenerako energia-betekizunak

    Report on the application of CEN standard EN 15193 Kanpoko esteka

    CENSE proiektua (2007-2010) Europar Batasunak jarri zuen abian, CEN arauen onarpena eta erabilera hobetzeko. CEN arauak eraikinen eraginkortasun energetikoa EFBDren (eraikinen eraginkortasun energetikoaren zuzentaraua) arabera aztertzeko garatu ziren.

    Proiektuaren helburu garrantzitsuenetako bat, arauen edukian eta ezarpenean izaten diren arazoak identifikatzean datza. Horretarako, galdeketak banatu eta jardunaldiak antolatu daitezke, edo hobetzeko gomendioak egin. CENSE proiektuko taldeek arau-multzoen arabera prestatu dituzte gomendioak, eta orain aurkezten dugun txosten honetan barne hartuta dago “EN 15193 eraikinen eraginkortasun energetikoa. Argiztapenerako energia-betekizunak" araua.

  • Funtzionatuko duen etxebizitza-merkatu baten alde: egiturazko erreformarako proposamen bat

    Fedea Fundazioak (Ekonomia Aplikatuzko Azterlanetarako Fundazioak) 2010eko urrian aurkeztutako agiria da, etxebizitza-merkatuaren egiturazko erreformari buruzkoa.

    Agiria sinatu dutenek hainbat ekimen proposatu dituzte egoerari buelta emateko:

    Lehenik eta behin, alokairuaren merkatu urria askoz ere gehiago sustatzea;
    Bigarrenik, etxebizitza erosteko ematen diren laguntza guztiak berehalakoan kentzea;
    Hirugarrenik, jabetzako babes ofizialeko etxebizitzak desagerraraztea; alokairuaren merkatua indartu behar da;
    Eta Fedea-k proposatutako laugarren neurria “etxebizitzen salerosketan ondare-eskualdatzeengatiko zerga desagerraraztean” datza;

    Agiria honako helbide honetan eskura daiteke:

    Oharrik gabe Kanpoko esteka
    Oharrekin Kanpoko esteka


  • 2025erako Espainia iraunkorrago baterantz

    Ideas Fundazioak egindako azterlana Kanpoko esteka.

    Gaur egungo ekoizpen-eredua aldatuko balitz, nabarmenki hobetuko lirateke Espainiako ekonomiak datozen urteetan izan dezakeen hazkundearen aurreikuspenak.

    Fundazioaren iritziz, gaur egun ekonomia-adar jakin batzuk pisu handiegia dute ekoizpen-egituraren barruan eta ezinbestekoa da dagokien jarduerarekin jarraitzea, errenta-mailari eta ongizate-mailari eutsi nahi bazaie, baina, aldi berean, berrantolaketa sakona egiteko beharra azpimarratzen da. Horrela, eraikuntzaren ardatza birgaikuntza-jarduerek eta bizitegi-sektoreko eraginkortasun energetikoaren hobekuntzak izan behar dute. Turismoak alde batera utzi behar du kalitate ertain-baxua eta prezio merkeak barne hartzen dituen eskaintza-eredua. Eta, amaitzeko, garraioa: trena eta itsasontzia gehiagotan erabili beharko lirateke merkantziak garraiatzeko.

  • Ziurtapen energetikorako gida

    Agiriak
     Kanpoko esteka, gaztelaniaz, bi eszenategi bereizten ditu: Europa eta Espainia. Eta honakoak bertan garatzen diren gaiak:
    • Eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko Europako arauak;
    • Eraikin baten energia-ziurtapena;
    • Jarrai daitezkeen Jardunbide Onenak;
    • Jardunbide onen adibideak;
    • Energia-eraginkortasunarekin lotutako baldintzak Espainiako eraikuntza berriko eraikinetan

    Eraikuntzaren sektorea Espainian: Azterketa, aukerak eta proposamenak

    Emerituen Elkargoak
     Kanpoko esteka eskatu zion “Eraikuntzaren sektorea Espainian: Azterketa, aukerak eta proposamenak” Kanpoko esteka izeneko azterketa egiteko, Alcalá de Henares-eko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuaren katedratikoa den Juan Ramón Cuadrado-Roura irakasleak zuzendutako lan-talde bati. Azterketan eraikuntzak berriki ezagutu duen bilakaerari eta horren arrazoiei buruzko diagnostikoa egiten da eta, era berean, hainbat proposamen egiten dira sektorea berpizteko. Proposamen horietan lehentasunezkotzat jotzen diren esparru guztiak barne hartzen dira: alokairuko etxebizitzen merkatua, etxebizitzen birgaikuntza, eskumenak lurralde-antolamenduan, gizarte-azpiegiturak, salgaien garraioarekin lotutako araudia, ura eta turismo-inguruneekin erlazionatutako azpiegiturak.

  • Passivhaus eskuliburua

    Passivhaus primer Kanpoko esteka

    Agiria lagungarria da PassivHaus diseinuaren oinarrizko printzipioak ulertzeko. “PassivHaus” kontzeptuak energia-kontsumo baxuko eraikuntzako borondatezko arau aleman bati egiten dio erreferentzia.

  • Eraginkortasun energetikoaren sustatzaileak Europan: Araudiak eta beste hainbat tresnek bide berriak ireki dituzte eraikinen energia-kudeaketari dagokionez

    Energy efficiency drivers in Europe: regulations and other instruments open new horizons for energy management in buildings Kanpoko esteka

    Agiri horretan gaur egun eraginkortasun energetikoaren esparruan aldaketa ekarriko duten eragileak laburbiltzen dira, bai eta bakoitzari dagozkion funtzioak eta aukerak ere, Schneider Electric konpainiaren ikuspegitik.

  • Eraikin batean berotegi-efektuko gas-isurketak neurtzeko modu arrunta

    Common carbon metric for measuring energy use and reporting greenhouse gas emissions from building operations Kanpoko esteka

    Nazio Batuen Ingurumen Programak sustatzen du eta dokumentuaren helburua da energia-erabileran eta berotegi-efektuko gasen isurketan murrizketak egiten direla neurtu, jakinarazi eta egiaztatzeko bitarteko bat eskaintzea.

  • Berrikuntzaren funtzioa Espainiako eredu ekonomiko berrian

    Txostenaren
     Kanpoko esteka helburua da eragile ekonomiko espainolei eta, oro har, gizarteari, etorkizuneko gure hazkunde-ereduan berrikuntzari dagokion funtzioari buruzko hainbat mezu helaraztea. Mezu horiek osatzeko, gaur egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, potentzial handieneko sektore, talde, arlo, eta abar garatzeko estrategia bat definituko da eta potentzial hori epe ertain eta luzera errealitate bihurtzeko terapeutika bat definituko da. Madrilgo Unibertsitate Autonomoak eta Accenture kontsultoretzak sortutako Economía y Gestión de la Innovación katedrak egin du dokumentua.

  • Eraikuntzaren sektoreko eta materialen industriako elkarreragin produktiboak. Lanbide-profilak eta horiekin lotutako prestakuntza identifikatzea

    2009an egin zuen aipatu azterketa Eraikuntzaren Sektoreko Industria Behategiak.

    Azterketaren Kanpoko esteka helburua da eraikuntzaren sektoreak ekonomian betetzen duen funtzioa sakonkiago ezagutzea, materialen industriaren eta eraikuntzaren arteko erlazioak zehaztea eta eraikuntza-jarduerak industrian duen errestatze-efektua kuantifikatu ahal izatea, hartara, horiek kontuan hartuta enpleguan, inbertsioan, I+G+b esparruan, eta abar duen inpaktua ezagutzeko. Horretarako, funtsean eragile desberdinen arteko fluxu eta erlazioetan oinarritutako koefizienteak eta biderkatzaileak erabiliko dira.

  • Toledoko deklarazioa

    Agiri honetan
     Kanpoko esteka jasotzen da Europar Batasunak hartutako konpromisoa politikoa, hain zuzen ere, 2020 Europako Estrategiaren helburuak lortzeko, hau da, hirien garapen adimentsuago, iraunkorrago eta gizarteratzaileago bat egitea, hiri-birsorkuntza integraturako bitarteko nagusiak definitzeko eta erabiltzeko konpromisoa. Agirian, halaber, Leipzig eta Marseillan aitortutako hiri-garapeneko printzipioak praktikara eramateko konpromiso komuna adierazten da. Printzipio horiek honako alderdi hauekin daude lotuta: ekoeraginkortasuna, gizarte-kohesioa, bizi-kalitatea, etxebizitza-parkearen modernizazioa eta gizarte-eragileak Europako hiri finkatuan inplikatzea.

  • Klimaren kontrako babesa. Proiektu onak Berlinen

    Climate protection - Good projects from Berlin Kanpoko esteka

    Ingelesez eta alemanez dagoen agiri honetan Berlingo “KlimaSchutzPartner of the year” lehiaketan saritutako 46 jardunbide on aurkezten dira. Eskaintzen diren adibideek garbi erakusten dute klimaren kontra babesteko aurkezten diren ideiak arazorik gabe gauza daitezkeela. Hiru kategoriatan banatu dira sariak: proiektu arrakastatsuak, etorkizun handiko ideia berritzaileak eta plangintza, salbuespenezko eraikinak bereiztea.

  • Leihoen irekiera kontrolatuz lortzen diren hainbat itzaleztatze-motaren eta gaueko hoztearen etekinak

    Benefits of various types of shading and night cooling by vent windows Kanpoko esteka

    Ingelesez dagoen txosten horretan fatxada dinamikoen eta eguzki-itzaleztatzea kontrolatzeko sistemen arteko konbinazioaren bideragarritasunaren azterketa zientifiko batek lortutako emaitzak erakusten dira: leihoak kontrol-sistema batekin eta aire egokitu, aireztapen eta bero bidezko sistema batekin ireki daitezke kasu honetan.

  • Eraikuntza Espainian. 2009. urtea 2010erako aurreikuspenak

    Sektoreak iaz izandako portaera aztertzen da  azterketa honetan (erderaz, pdf, 3,67 MB) eta aribideko urteko joera nagusiak adierazten dira, bizitegi-eraikuntzaren esparruan zein bizitegikoa ez den eraikuntzaren esparruan, birgaikuntzarenean eta mantentze-lanen esparruan. Azterketak, halaber, sektoreak autonomia-erkidego bakoitzean izandako portaera barne hartzen du, banan-banan.

  • Etxebizitzetarako itzaleztatze-bitarteko eraginkorren gida

    Guidelines for effective residential solar shading devices Kanpoko esteka

    Azterlan honetan Kanadako giro hotzean, etxebizitzen leihoetan instalatutako itzaleztatze-gailuak modu eraginkorrean erabiltzeko gidak barne hartzen dira. Honako alderdi hauek ukitzen ditu azterlanak: karga termikoaren gorakadak, etxe zaharrak, gaur egungoak eta berriak Kanadan eta eraginkortasun energetiko desberdinak, energia-kostuak eta inbertsioen amortizazioa, erosotasun termiko eta bisualen baldintzak leihoetatik gertu, leihoetako barne-azaleretan hezetasuna kondentsatzeko arriskuak eta leihoetako beirazko orrien gehiegizko estres termikoa.

  • Energia-kontsumo ia nulua duten eraikinak Europan. Aukerak eta bideak 2010era begira

    Nearly zero energy buildings in Europe - Perspectives and paths to 2020 Kanpoko esteka

    Agiri hau Bruselan 2010eko otsailaren 2an, Intelligent Energy Europe (IEE) programaren barruan, egindako brainstorming baten emaitza da. Proiektu desberdinetako 20 kide inguruk parte hartu zuten. 2020 urtean energia ia zeroko eraikinak lortzeko abian jarri beharreko ekintzei eta eman beharreko urratsei buruzko iritzia agertu zuten parte-hartzaileek. Txostena Europako Batzordearen Executive Agency for Competitiveness and Innovation (EACI) erakundeak landu du.

  • Low-Consumption Building: The Achievement of a Project, Solutions for new, comfortable and energy-saving housing

    Gida
     Kanpoko esteka ingelesez dago, baina honakoa izan daiteke itzulpena: “Kontsumo baxuko eraikinak: proiektu baten lorpenak, etxe berrietarako energia aurrezteko soluzio berri eta erosoak”.

  • Zero Carbon Britain 2030

    Ingelesez dagoen agiri honetan Kanpoko esteka, 2030. urterako karbonoan neutroa izango den Britainia Handia proposatzen da. Agiriaren 4. kapituluan eraikuntzari buruz hitz egiten da.

  • Etxebizitzaren Europako foroa

    Etxebizitzaren Europako Foroaren Kanpoko esteka web-orrian ingelesez idatzitako txostena "2010 European Housing Review" Kanpoko esteka eskura daiteke, bai eta gaztelaniaz egindako laburpena ere "Etxebizitzaren Europako Txostena. Laburpen exekutiboa” Kanpoko esteka.

  • Etxebizitzen birgaikuntza energetikoa

    "Low Energy Housing Retrofit"
     Kanpoko esteka, LEHR, Etxebizitzen birgaikuntza energetikoa proiektu belgikarraren helburuak honakoak ziren: nazioko eta nazioarteko adituen bitartez berrikuntza arrakastatsuak identifikatzea, berrikuntza horien diseinu, eraikuntza eta funtzionamenduari buruzko informazioa biltzea eta proiektu horiek etxebizitzen jabeen artean ezagutzera ematea.

  • Etxebizitzen eraginkortasun energetikoa lortzen. Bidean aurrera. Europako etxebizitza publiko, sozial eta kooperatiboko elkarteen beharren azterketa

    Dokumentua ondorengo helbidetik jaitsi daiteke: Achieving energy efficiency in housing – the way forward. A needs analysis of European Social, Cooperative and Public housing organizations Kanpoko esteka

    Europa osoko etxebizitza kooperatibo eta sozialaren 1.200 elkarte baino gehiagori galdetu zitzaien eraikitzen dituzten, beraienak diren eta kudeatzen dituzten etxebizitzetan energia-kontsumoa murrizteko eta energia berriztagarrien erabilera areagotzeko beharrezkoa duten laguntzari buruz.  Esparruan aurrera egiteko aukerak eta aurrerapen hori eragozten duten oztopoak azpimarratzeko eskatu zitzaien. 300 elkartek baino gehiagok erantzun zuten. Lagin esanguratsu horren arabera, elkarteek adierazitako aukerak eta soluzioak Europako energia eta etxebizitzen esparruekin daude lotuta eta finantza-baliabideak, jabetza-egiturak, klima, stock-aren ezaugarriak eta eraikuntza-tradizioak bezalako alderdiak barne hartzen dira. Beharrei dagokienez, emaitza desberdinak lortu dira erantzuna eman duen elkartearen tamaina, kokapen, lege-estatus eta langileen profilen arabera. Hala ere, oztopoei erreparatuz, alderdi garrantzitsu ugari azpimarratu dira.

  • Building Responsible Competitiveness

    Gidak
     Kanpoko esteka sektorean funtsezkotzat jotzen diren lau erronkei erantzuteko ideia praktikoak ematen ditu: osasuna eta segurtasuna, eraikuntza iraunkorra, hornikuntza-katea eta aukera-berdintasuna. “Azterketaren arabera, lehentasuna eman behar zaie obrak kontrolatzeko sistema bat garatzea edo langileei osasunaren eta segurtasunaren esparruetako prestakuntza ematea bezalako gaiei", azpimarratu zuen Grandak.

    Agiria osatzeko Europa osoko ehun jardunbide onen baino gehiago aztertu dira, eta horietatik berrogei baino gehiago gidan barne hartuta eta aztertuta daude. Esparruko azterketa proiektuan nahastutako bost herrialdeek batera garatu dute. Espainian Forética-k Contratas y Obras, Ferrovial, Pas eta Llabrés Feliú enpresen jardunbide onenak barne hartu ditu.
  • Property report-retail Europan

    Higiezin tertziarioen inbertsio-jardueraren txostena, 2010eko maiatzekoa, BNP Paribas Real Estate, Europako bost merkatu nagusietan: Alemania, Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta Espainia.

    Espainian % 56ko atzerakada ezagutu zuen higiezin tertziarioen inbertsio-bolumenak 2009an: lokal eta merkataritza guneen inbertsioen segmentuak % 13ko gorakada ezagutu zuen eta % 74ko beherakada ezagutu zuen, berriz, logistika eta biltegiratzearen segmentuak eta % 81ekoa bulegoen segmentuak.

    Espainian lokal eta merkataritza guneetako inbertsioen merkatua erakargarria da oraindik atzerriko inbertitzaileentzat. Horrela, 2009an atzerriko enpresena izan da inbertsioaren % 96. Madril eta Bartzelona dira erakunde inbertitzaile eta nazioarteko inbertitzaile gehien erakartzen duten hiriak.

    Txostena ingelesez dago BNP Paribas Real Estate erakundearen web-orrian Kanpoko esteka.
  • Espainiako etxebizitza-sektorearen egoerari buruzko txostena

    Txosten honetan
     Kanpoko esteka azken urteetan etxebizitza-sektoreak Espainian ezagutu duen bilakaera aztertzen da, eta Espainiako Gobernuak sektorearen normalkuntza eta berrorientazioa sustatzeko abian jarritako neurrien ebaluazioa egiten da.

    Etxebizitza-sektorearen bilakaera

    Txostenaren arabera, 2010ean badirudi etxebizitza-merkatua hasi dela gauzak aldatzen eta egonkortzen, nahiz eta ezin den ziurtatu, oraindik, aurtengoan esparru geografiko batzuetan beherakadarik izango ez denik.

    Bestalde, 2009 erdialdean eskaria indartu egin zen eta etxebizitza berrien sustapen-erritmoa moteldu; ondorioz, litekeena da 2010eko lehen hiruhilekoan stock-ean dauden etxebizitzen kopurua murriztea, 2009 amaieran 700.000 etxebizitzara iritsi zela kontuan hartuta.

    Estatuko etxebizitza-politika

    Espainiako Gobernuak hainbat neurri hartu ditu, etxebizitza eskuratzeko baldintzak errazteko, enplegua eta jarduera iraunkorra sortzeko, eta etxebizitzen stock-aren eragin negatiboa arintzeko, eta hiru ardatzen inguruan egituratu dira:
    • Etxebizitza babestua laguntzea: nagusiki 2009-2012 Etxebizitza eta Birgaikuntzarako Estatuko Plana, ICO-BOE lerroak eta ICO-BOE finantzatzeko estaldura eta BOErako lurzorua sustatzeko jarduerak (SEPES eta beste Ministerio batzuk lurzorua mugitzeko egindako jarduera estrategikoak) hartu dira kontuan. Gaur egunera arte 41.000 etxebizitza babestu berriren eraikuntza finantzatu da 2009-2010 EBEP planaren barruan.
    • Birgaikuntza sustatzea: Etxebizitza eta Birgaikuntzarako Estatuko Planean barne hartutako diru laguntza zuzenen eta laguntzen programak garatu dira eta Etxebizitza eta Birgaikuntzarako Estatuko Planak 2009rako ezarrita zituen helburuak % 13 gainditu dira (91.000 jardueratik gora). Gainera, Zurbano Itunaren akordioen artean, birgaikuntzaren BEZa murrizteko neurria barne hartu da, eta PFEZan % 10 arteko zerga-murrizketa egitekoa.
    • Alokairuaren merkatua sustatzea: sustapen-jarduerak, eskaintza sustatzeko (sustatzaile desberdinen 28.000 etxebizitzatik gora eskaini dira Alokairurako Sozietate Publikoaren bitartez, stock-a kudeatzeko modu gisa) eta eskaria sustatzeko (200.000 gazte dira Emantzipaziorako Oinarrizko Errentaren onuradun.

Adierazitako guztia kontuan hartuta, birgaikuntzan emandako onikusiak % 10,5 gehiago izan dira 2009an. Etxebizitzaren alokairuak % 19 egin du gora. Eta BOE etxebizitzak dira 2009an eraikitzen hasitako etxebizitzen erdia.

  • ASIEPI Europako proiektuaren azken gomendioak: Nola egin eraginkorrago eraginkortasun energetikoaren araudiak?

    ASIEPI
     Kanpoko esteka Europako proiektuaren helburu nagusia izan da eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko araudien kalitatea eta eragina hobetzeko iradokizunak egitea, berariazko sei gairen inguruan:

    - Eraginkortasun energetikoko betekizunak alderatzea;
    - Legeriaren eragina, betetzea eta kontrola;
    - Zubi termikoen tratamendu efektiboa;
    - Eraikuntza eta aireztapen-sistema egokiak sustatzea;
    - Sistema berritzaileak merkaturatzen laguntzea;
    - Udan erosotasuna eta hoztearen eraginkortasuna hobetzea;

    Txostena Kanpoko esteka ingelesez dago eta aipatutako gai bakoitzari dagozkion gomendioak laburbilduta daude bertan. Modu berean, beste proiektu batzuetako gaiak ukitzen ditu eta irakurleari materialik garrantzitsuena eskaintzen zaio, egiten dituen galderei erantzuteko.

  • Obran landutako egurra ikuskatzeko liburu zuria

    ANEPROMA Egurra Babesteko Enpresen Elkarte Nazionalak, liburu hau Kanpoko esteka argitaratu du.

    Obran bertan egurra hartzen denean, agindu-emaileak orientazio teknikoa behar du kalitateko kontrolak egin ahal izateko. Indarrean dagoen araudia erreferentziatzat hartuta, gisa honetako eskuliburuak orientazioa eskainiko du oinarrizko hainbat alderdiren inguruan, esate baterako, materialarekin batera joan behar duen tratamenduko egiaztagiriaren gaineko dokumentazio eta egiaztapen garrantzitsuen, obran izango duen kokalekuaren arabera egurrak izango duen erabilera-motaren edo babesteko produktuaren babes, barneratze eta euste mailen inguruan, egurrak izango duen amaierako aplikazioaren arabera. “Oso garrantzitsua da erabilera-mota bat etortzea tratamenduko egiaztagiriak deskribatutakoarekin" adierazi du ANEPROMAko idazkariak, José Miguel Solísek, Armand Falcórekin batera eskuliburu honen koordinatzailea izan denak.

  • Europako eskakizun energetikoen konparazioa: lagin adierazgarriaren laburpena

    Jatorrizko agiria: “Comparing Energy Performance Requirements over Europe: Cross section overview” Kanpoko esteka

    ASIEPI Kanpoko esteka proiektu europarraren azpiproiektu honek estatu kideek dituzten eskakizun energetiko desberdinen arteko konparazioaren berri ematen du. Hainbat proba pilotu egin dira konparaziorako metodoa garatzeko. Proba pilotu horiek ere Europako estatuen eskakizun energetikoen artean dauden desberdintasunak utzi dituzte agerian.

  • Industriako ETEetan hausnarketa estrategikoa egiteko gida (2009)

    Gida
     Kanpoko esteka Bikaintasuna Sustatzeko Zentroen (CEX) Kanpoko esteka ekimen gisa garatu da. Argitalpena industriako ETEei estrategia definitzen laguntzeko bitarteko gisa sortu da. Gidak industriako hainbat ETEren esperientzia praktikoak ditu osagarri, horiek beren estrategia nola kudeatzen duten deskribatu dute eta.

  • Eraikin berdeak. Lehentasunezko nitxoa (Green buildings. A niche becomes mainstream)

    Eraikin berdeen ziurtapena funtsezkoa izatera iritsi daiteke higiezin-sektore eraginkor bat lortzeko egin beharreko lanean. Produktu berriek eraikuntza-kode zorrotzenak bete behar dituzte besteak beste, eta ziurtapenak lortzeko gero eta eskakizun-maila altuagoko araudiak bete behar dituzte. Ziurtapen-sistemen eragina nabarmena da merkatuetan eta kontuan hartzen dituzte jabeek eta negozioetan erabakiak hartzeko orduan. Gauzak ondo egiteko, inbertsioen erabakiak hartzeko kontuan hartu behar da bizi-ziklo osorako kostuen murrizketa eta inbertsio-ingurunearen hobekuntza lortu nahi direla. Hala ere, ez dago arau orokorrik, ezta neurririk ere, eraikin berdeetarako eta sistemen ziurtapenerako. Alde batetik, ezberdintasun klimatiko eta historikoei zor zaie egoera hori. Ziurtapen-sistemak eta arauak alderatzeko ezintasunak are zailago egiten du eraikin berdeen aldeko aukera egitea eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzea. Alderatzeko lanak erraztuko balira, gardentasuna irabaziko luke higiezin-sektoreak.

    Agiriaren Kanpoko esteka kapitulu batean (ingelesez) hainbat ziurtapen-sistemaren konplexutasuna alderatzen da (LEED, BREEAM, DGNB, HQE, SBTool).

  • Eguzki-kontroleko beira eraginkortasun energetikoa areagotzeko

    Agiri honetan
     Kanpoko esteka TNO ikerketa-institutu holandarrak eguzki-kontroleko beirak CO2 aurrezteko duen inpaktuari buruz Europan egindako azterketa baten ondorio nagusiak aurkezten dira. Azterketa horren arabera, urtean 15 eta 85 milioi tona CO2 isurketa ekidin daitezke (4 eszenategi proposatzen dira), urtero eta 2020 arte, baldin eta eguzki-kontroleko beira behar den bezala erabiltzen bada. Lor daitezkeen aurrezpen horiekin 2020erako eraikinetan 300 milioi tona CO2 aurrezteko helburuaren % 5 eta % 25 artera iristen da.

    Eguzki-kontroleko beira:

- Leihoaren edo fatxadaren zehar argia igarotzen denez, barruko espazioa argiztatu egiten da;

- Energia asko gastatzea ekiditen da; kasu batzuetan ez da aire egokitua erabiltzen;

- Eraikin bat hozteko beharrezkoa den energia-kontsumoa murrizten du;

- Energiarekin erlazionatutako CO2 isurketak murrizten ditu.

 

  • Europarako etxebizitzak: kalitaterako estrategiak hiri-espazioan, bikaintasuna diseinuan, funtzionamendua eraikuntzan

    Liburuaren jatorrizko izenburua, ingelesez, honako hau da: “Housing for Europe - Strategies for Quality in Urban Space, Excellence in Design, Performance in BuildingKanpoko esteka. Diziplina ugari barne hartzen dituen gogoeta bat da eta gai desberdinak ukitzen dira: hiri-garapena, estrategiak, aginte-moduak, ebaluazio-tresnak; eta kontuan hartzen da hiriei eta eraikuntzako teknologiei buruzko Europako politiken gaur egungo esparrua. Bi urte iraun dituen proiektu transnazional baten barruan idatzi da liburua. Tokiko administrazioek eta unibertsitateek parte hartu dute eta XXI. mendeko erronka garrantzitsuenak aurkezten dira: hiri politak, osasungarriak eta bizitzeko erakargarriak egitea, besteak beste.
  • Aldaketa globala Espainia 2020/50. Hiriak programa

    2008an, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Fundazioak (FGUCM) eta CONAMA Fundazioak 2020´s Aldaketa Globala Espainia lehen txostena aurkeztu zuten. Ekimen partekatu horren bitartez, bi urtean behin ospatzen den Ingurumenari buruzko Biltzar Nazionalean jarraitzeko lan-lerro bat osatu nahi da. Aditu-talde independenteen gogoetak eta proposamenak sustatu nahi dira etengabe lan-lerro horrekin; ildo horretan, gai ugari barne hartzen dituen ikuspegitik edo gai bakar baten ikuspegitik Aldaketa Globala Espainia fenomenoaren inguruan lana egingo da, 2020-2050era begira eszenategi berriak sortuz eta etorkizunean “zer egin” erabakitzeko.

    Aldaketa Globala Espainia 2020’s izenarekin abian jarritako programaren barruan aurkeztu du Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Fundazioak ekimen hau, Caja Madrid Fundazioaren babespean. Aldaketa Globala Espainia ekimenarekin prestakuntza-prozesu jarraitu bat sustatu nahi da, eta epe ertainera ekiteko proposamenak landu, eztabaida integral bat osatzeko. Ildo horretan, funtsezkoa izango da eztabaida gizarte zibiletik sustatzea eta indartzea.

    Programa garatzeko, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Fundazio Orokorrak Ingurumen Ikasketa eta Informazioko Zentro Konplutensea (CCEIM) sortu du. Zentroak dituen helburuen artean, aipatzekoa da Aldaketa Globala Espainia 2020/50 ekimenaren inguruan sareko ezagupen/hedapen-sistema bat osatzekoa. Zentzu horretan, metaketa-lan bat egiteko prozesu bat martxan jartzea aurreikusi da eta, ildo horretan, bi edo hiru urtean behin txostenak landu eta biltzarrak antolatuko dira funtsezko alor eta gaien inguruan.

    Eta Hiria funtsezko gai bat da. HIRIAK programari ekiteko, gaia aztertzeko lan-talde bat antolatu da CCEIM, CONAMA Fundazioa eta Espainiako Iraunkortasunerako Behategiaren artean, hiri-estrategiei helduta aldaketa kualitatibo bat proposatzeko. Ildo horretan, funtsezko gaiak, helburuak eta epeak zehaztu dira, Aldaketa Globala lortzera bidean hiri espainolek dagozkien erantzukizunak bete ditzaten Orain aurkezten den txostena Kanpoko esteka landu da,  programaren funtsezko eta oinarrizko elementu gisa. Horrez gain, hiriko ordezkariak xede dituen biltzar bat antolatuko da, hiriko garapenean nahastutako gizarte-eragile guztiekin, -Iraunkortasunaren aldeko Herri eta Hirien Tokiko 3. Topagunea-, eta Interneteko plataformaren laguntza edukiko da, OSEV erakundearen Hiri eta Lurralde Iraunkortasunaren Komunikazio Plataformarena, hain zuzen ere. Txostena argitaratu aurretik eta ondoren eztabaida sustatzeko balio du, bai eta programari buruzko informazioa emateko ere.
  • Aldaketa Globala Espainia 2020/50. Eraikuntzaren sektorea

    Aldaketa Globala Espainia 2020’s izenarekin abian jarritako programaren barruan aurkeztu du Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Fundazioak ekimen hau, Caja Madrid Fundazioaren babespean. Aldaketa Globala Espainia ekimenarekin prestakuntza-prozesu jarraitu bat sustatu nahi da, eta epe ertainera ekiteko proposamenak landu, eztabaida integral bat osatzeko. Ildo horretan, funtsezkoa izango da eztabaida gizarte zibiletik sustatzea eta indartzea.

    Programa garatzeko, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Fundazio Orokorrak Ingurumen Ikasketa eta Informazioko Zentro Konplutensea (CCEIM) sortu du. Zentroak dituen helburuen artean, aipatzekoa da Aldaketa Globala Espainia 2020/50 ekimenaren inguruan sareko ezagupen/hedapen-sistema bat osatzekoa. Zentzu horretan, metaketa-lan bat egiteko prozesu bat martxan jartzea aurreikusi da eta, ildo horretan, bi edo hiru urtean behin txostenak landu eta biltzarrak antolatuko dira funtsezko alor eta gaien inguruan.

    Eta eraikuntzaren sektorea funtsezko gai bat da. Gaia aztertzeko lan-talde bat antolatu da CCEIM, Green Building Council España eta Iraunkortasuna eta Arkitektura Elkartearen artean, eraikuntzaren sektorea eraldatzeko estrategiei helduta aldaketa kualitatibo bat proposatzeko. Ildo horretan, funtsezko gaiak, helburuak eta epeak zehaztu dira, aldaketa globala lortzera bidean aipatutako lan-taldeak horien alde lan egiteko. Argitalpenaren helburua da eraikuntzaren sektoreak iraunkortasunaren erronkari aurre egiteko hain beharrezkoa duen birmoldaketa lortzeko argudioak, estrategiak eta bitartekoak proposatzea. Xede horrekin, orain aurkezten den txostena landu da, Aldaketa Globala Espainia 2020/50 Eraikuntzaren Sektorea Kanpoko esteka; halaber, Sustainable Building 2010, SB10mad Nazioarteko I. Biltzarraren programako funtseko eta oinarrizko elementu gisa ikusten da. SB10mad-en ondorioak CONAMA 10 biltzarrean eta SB11 Nazioarteko Biltzarrean aurkeztuko dira, Helsinki-n 2011n.
  • Zerbitzu energetikoen enpresak

    Artikulu hau ECO-Build Europako proiektuaren barruan garatu da eta eraikinetan ezartzen diren energia-kontratu ohikoenak deskribatzeaz gain, horien onurak eta hainbat oztopo aipatzen ditu. Halaber, zerbitzu energetikoen garapena hobetzera bidean, Europar Batasunak jarraitu beharreko hainbat bide deskribatzen dira. Zerbitzu energetikoak kontratista batek bezero bati egiten dion aurrezki energetikoko zerbitzu baten antzera defini daitezke eta, normalean, inbertsio bat egitea eskatzen dute. Kontratistak etekinak ematen dizkio bezeroari: energia-kontsumoan lortutako aurrezkiaz gain, know-how eta finantzaketa edo finantzaketa lortzeko modua ahalbidetzen zaio.

    Txostena Kanpoko esteka ingelesez dago.
  • Etorkizuna eraikitzen – Eraginkortasun energetikoko blokeak eraikitzen

    Europako Batzordeak eraikin ekologikoen proiektuen cluster bat sortu zuen bere politikak garatzen laguntzeko, Seigarren Esparru Programaren testuinguruan. Beste aukera batzuen artean, proiektu horietan hainbat gomendio egiten ziren, teknologia berriak garatzen laguntzeko eta eraikin berrien birgaikuntza sustatzeko. Txosten honetan Kanpoko esteka (ingelesez) irakur daitezke gomendio horiek

  • Etxe pasiboak Suedian. Diseinuaren eta eraikuntzaren faseetako esperientziak

    Eraikinetan erabiltzen den energia murrizteko modu bat, etxe pasiboak egitean datza. Ikerketa honetan Kanpoko esteka erabilitako metodoari dagokionez, Suedian lau etxe pasiboren proiektutan parte hartu da. Emaitzei dagokienez, etxe pasiboak antolatzeko beharrezkoak diren printzipioak eta bitartekoak zehaztea espero da, bai eta lortutako konponbideak beste plangintza-esperientzia batzuetarako erabilgarri izatea ere. Suedia hego-mendebaldean daude kokatuta aztertutako proiektu guztiak. Hiru proiektu eraikuntza berriak dira eta azkena berrikuntzako proiektuak. Emaitzei erreparatuz, proiektuaren liderrari funtsezko zeregina dagokiola erakusten dute. Etxe pasiboak eraiki eta emaitza onak lor daitezke, baita proiektuko liderrak ez baditu ondo gidatzen ere. Emaitza benetan bikaina lor ditzakete eskarmentu handiko kontratistek eta kontratista adituek. Funtsezkoa da, zentzu horretan, prozesu osoan jarraituko diren helburu garbiak edukitzea. Garestia gertatzen da proiektuaren azken egoera zuzentzea eta aldatzea. Baliteke azken emaitzan eraginik ez edukitzea lidergo egokirik ez egoteak, baina bai eragiten ditu kostuak.

  • Affordable warmth for all - A guide to improving energy efficiency in the social housing stock, for social housing providers, residents and supporting organisations

    Beroa eskura guztiontzat – gizarte-etxebizitzen stock-ean eraginkortasun energetikoa hobetzeko gida bat da, gizarte-etxebizitzen hornitzaile, egoiliar eta laguntza-erakundeentzat.

    Ingelesez dago gida Kanpoko esteka eta FinSH-Laguntza-bitartekoak eta finantza-bitartekoak proiektuaren barruan osatu da, “Fuel poverty” egoeran dauden guztiei laguntzeko. Gidan gizarte-etxebizitzetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak laburbiltzen dira, teknikoak zein sozialak.

    “Fuel poverty” edo “Energy poverty” ingelesez energia-fakturak (berokuntza, argia eta ur beroa) ordaindu ezin dituzten familien egoera deskribatzeko erabiltzen den hitza da. Sarrera-maila baxuko pertsonek bizi dituzten arazo ugarien artetik bat da, baina Europa osoan garrantzi handia eskaini zaio, izan ere, energia-kostuak eta energia-faktura izugarri hazi dira. Hain zuzen ere, etxebizitzen gastuaren zati handia bat dira.
  • 2050 ikuspegia: negozioetarako agenda berria

    Fundación Entorno-BCSD España eta Garapen Iraunkorrerako Munduko Enpresa Kontseiluak (WBCSD) Madrilen aurkeztu dute "2050 ikuspegia: negozioetarako agenda berria" Kanpoko esteka. Ekintza-proposamen batean datza eta garapen iraunkorreko negozioetarako sortzen diren aukeren azterketa egiteko ekintza-proposamen bat barne hartzen du. WBSCD erakundeak eta 29 enpresa multinazionalek landutako Agiriaren gaztelaniazko bertsioa Fundación Entorno y Acciona-k egin du eta Ingurumen eta Landa eta Itsas Ingurune Ministerioaren laguntza jaso du aurkezpenean.

    Hiru funtsezko alderdi aztertzen dira agirian: nolakoa izango litzateke mundu iraunkor bat, zer egin lortzeko eta enpresek helburu hori ahalik eta azkarren betetzeko zer egin dezaketen.

    Txosten horren kapitulu batean eraikinei buruz hitz egiten da, 2050 ikuspegia: energia zero kontsumoko eraikinak.
  • Zerbitzu Energetikoen enpresei buruzko gida

    Madrilgo Erkidegoko Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzako Industria, Energia eta Meatzeen Zuzendaritza Nagusiak "Zerbitzu Energetikoen enpresen gida" Kanpoko esteka argitaratu du. Horrelako enpresa baten zerbitzuak behar dituen edozein eragilerentzat landu da, dituen zerbitzuak eta aukerak ezagutzen hasteko tresna gisa.

    Garrigues Medio Ambiente, Consultoría Técnica y de Gestión Integrada del Medio Ambiente, S.L. sozietateak idatzi du gida eta 2010eko otsailean argitaratu da.
  • Eraikuntzan energetikoki eraginkorrak diren soluzioak

    Hainbat espezialistak parte hartu dute "Eraikuntzan energetikoki eraginkorrak diren soluzioak" Kanpoko esteka argitalpenean. Madrilgo Erkidegoak garbi utzi du soluzio berritzaileak nahi dituela eta, era berean, etxebizitzak erabiltzen dituzten pertsona guztiak kontzientziatu nahi ditu; izan ere, teknologia ezagutzeaz gain, ondo eta modu egokian erabiltzen jakin behar da.

  • Enplegu berdea ekonomia iraunkor batean

    Txosten hau Kanpoko esteka, Biodibertsitatearen Fundazioak eta Iraunkortasunaren Behategiak batera garatutako ekimen baten emaitza da. Hain zuzen ere, Landa eta Itsas Ingurumenaren Ministerioan egin da, San Juan de la Cruz-eko egoitzan.

    Argitalpenaren helburua da Espainian enplegua sortzeko balio duten ingurumen-ekimenen bilakaera aztertzea, eta gaur egungo testuinguru sozioekonomikoak dakartzan aukerak erakusten zaizkigu, horrelako enpleguak eta ekoizpen- eta kontsumo-eredu iraunkor berriek ekarritako enplegua gehiago garatzera bidean.

    Enplegu berdearen barruan indartzen ari den jarduera bat, jarduera iraunkor bihurtzeko potentzial handikoa, birgaikuntza-eraikuntza iraunkorra da, txostenaren arabera.
  • Higiezin-burbuila. Nola jakin noiz erosi ala saldu?

    Higiezin-burbuila. Nola jakin noiz erosi ala saldu?;
     Kanpoko esteka 2004ko neguan Espainian higiezin-burbuilari buruz hitz egin zuen lehen liburua da eta 2003ko urritik 2004ko urrira Idealista foroan argitaratutako iruzkinik interesgarrienak biltzen ditu. Gaia argitzeko saiakuntza bat izan zen –Espainiako higiezin-sektoreak egoera ez-ohikoa bizi zuen-, eta gutxi batzuk bakarrik aipatzen zituzten gaiaren inguruan aldeko zein kontrako argudioak azaltzen zituen.

    Liburua argitaratu zenetik seigarren urteurrenean Idealista.com-ek testu bera eskaintzea erabaki du, dohainik oraingoan. Idealista atariaren arabera, harrigarria da zein itsu geunden ikustea, baina harrigarriagoa da, oraindik, “txarrena pasa dela” pentsatzen jarraitzen dugula ikustea.

  • Eraginkortasun energetikoa hiri-birgaikuntzako proiektuetan

    Txosten honetan Kanpoko esteka (erderaz), Enpire-Eraginkortasun energetikoa hiri-birgaikuntzako proiektuetan izeneko Europako proiektuaren emaitzak aurkezten dira. Txekiar Errepublikan, Danimarkan, Holandan, Irlandan, Italian eta Espainian egindako sei tokiko proiektuen esperientziak hartu dira azterketaren oinarrian. Eraikuntza-proiektuetan eraginkortasun energetikoaren maila nabarmenki hobetzeko balio duenez, leku berezia eman behar zaio hiri-plangintzaren prozesu orokorraren barruan. Agiriak plangintza energetikorako funtsezkoak diren zenbait urrats deskribatzen ditu, eta prozesua kudeatzeko metodo desberdinen inguruan eztabaidatzen da.

  • 2010ko abenduaren 19ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/31/CE Zuzentaraua, eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzkoa (bertsio bategina)

    2002ko abenduaren 16ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002/91/CE Zuzentaraua, eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzkoa, aldatu egin da. Eta, aldaketa handiak ekarriko dituenez, aipatutako Zuzentaraua berrikustea eta bategitea komeni da, edukia argitzera bidean.

    Aipatutako Zuzentarauak Kanpoko esteka EBko eraikinen eraginkortasun energetikoa sustatzen du, kontuan hartuta kanpoko baldintza klimatikoak eta tokian tokiko ezaugarriak, bai eta barruko ingurumen-baldintzak eta kostua-eraginkortasunaren errentagarritasuna ere.
  • Industriako etengabeko hobekuntzarako sistemen iraunkortasuna: Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egindako inkesta

    EAEko eta Nafarroako hainbat enpresatan etengabeko hobekuntzarako sistemei buruz (5S, Kaizen, Ideas de mejora, Lean, 6 sigma, eta abar) egindako azterlana. Mota horretako sistemak bertan behera uzteko arrazoiak aztertzen dira: lan handia eskatzen dute, parte-hartzea, eta abar.

    Agiria pdf formatuan deskarga daiteke esteka honetan Kanpoko esteka.

    Ondorioetan zera azpimarratzen da:

    Milurteko berri honetan merkatu globalak ekarritako lehiakide berriei aurre egin behar zaie, besteak beste, eta inguruko enpresek eskaintzen dituzten produktuen kalitatea ziurtatu eta kalitatea produktu horien bereizgarri izatea lortu behar dute, eta horretarako bide egokia izan daiteke etengabeko hobekuntza. Hobekuntza iraunkorreko sistema bat lortzeko giltzak dira honakoak:
    • Langileak etengabeko hobekuntzarako sisteman nahastea eta parte-hartzea. Helburua etengabeko hobekuntza erakunde osora zabaltzea izango litzateke.
    • Etengabeko hobekuntza erakundean integratzeko ekintzak lantzea. Horretarako, sistemari beharrezkoak dituen baliabideak eskaini behar zaizkio, bai eta etengabeko hobekuntzarako ohiturak barne hartu ere.
    • Iraunkortasunerako funtsezko faktoreekin lotutako adierazleak ezartzea. Enpresek estandarizatzeko beharra dute eta dagokien kudeaketa-sistemetan etengabeko hobekuntzarekin erlazionatutako alderdi desberdinak barne hartu behar dituzte, batez ere pertsonen parte-hartzearekin, prestakuntzarekin eta jarraipen-adierazleekin, sistemaren emaitzenekin zein sistemaren beraren adierazleekin, erlazionatutakoak.


  • Zero carbon compendium - Who's doing what in housing worldwide

    Ingelesez: "Karbono zero laburpena -Nor ari da zer egiten eraikuntzaren esparruan mundu osoan?" Kanpoko esteka. Agiri honetan karbono-dioxidoaren isurketa gutxi egiten dituzten etxebizitzen esparruan garatzen den nazioarteko jardueraren laburpena egiten da. 15 herrialde desberdinetako informazioa ematen da (Espainia kanpo) eta karbono-dioxido gutxi isurtzen duten teknologien kudeaketa, aldaketaren kultura, politiken garapena eta aldaketaren kudeaketa aztertzen dira. Herrialde bakoitzaren kasuan, energia-kontsumoaren eta bakoitzaren klimaren datuak barne hartu dira, testuinguruan kokatzeko. Helburu nazionalei eta isurketak murrizteko helburuei buruzko aurrerapenaren azterketa egiten da, halaber. Laburpenaren helburua da karbono-dioxidoaren zero isurketak egiten dituzten etxebizitzak lortzeko alderdiak hobeto ezagutzea eta, xede horrekin, eztabaida hobetu nahi da, bai eta nazioarteko datuak alderatzeko eta nazioarteko lankidetza hobetzeko oinarriak finkatu ere.

  • The Code for Sustainable Homes simply explained

    Ingelesez: "Eraikin iraunkorretarako kodea, modu errazean azalduta" Kanpoko esteka. Eraikin iraunkorretarako kodea Ingalaterra, Gales eta Ipar Irlandan etxebizitzek ziurtapen “berdeak” lortzeko etxebizitza berrien gainean aplikatzen den araua da. Kodeak ingurumen-gai anitz barne hartzen ditu: Energia eta karbono-dioxidoaren isurketak, uraren erabilera, materialak, azaleko uren isurketak, galerak, poluzioa, osasuna eta ongizatea, eguzki-kudeaketa, ekologia eta lurzoruaren erabilera. Etxebizitzen diseinua eta eraikuntza ebaluatzen dira. Etxebizitza bakoitzaren gainean ebaluazio propioa egiten da eta eskatzen zaion irizpidea betetzen bada, ziurtapena ematen zaio. 1. mailatik 6. mailara arteko ziurtapenak dira, etxebizitza bakoitzaren funtzionamenduaren arabera. Gida hau 3. eta 4. mailak lortzera zuzentzen da nagusiki. 2009an maila horiek izan ziren gehien eskatu zirenak.

  • GRUPQUALITAT – Universitat de Barcelona (UB) higiezin-sektorearen sei hileko txostena

    Txostenak Kanpoko esteka sektorearen egungo egoera eta etorkizuneko aukerak aztertzen ditu, batez ere bizitegi-merkatuari helduta. Gonzalo Bernardos, Bartzelonako Universitat-eko ekonomia irakaslea eta Ekonomia Baliabideen ordezkaria, CREB (Ongizatearen Ekonomiaren Ikerketa Zentroa) zentroko ikerlaria eta UBko Higiezin Aholkularitza Masterreko zuzendaria.

  • Arkitekto-lanbidearen egoerari buruzko inkesta 2009

    Espainiako Arkitektoren Elkargoen Goi Kontseiluak eta Caja de Arquitectos erakundeak batera osatu dute lana, sortu berria den Arkitekto Lanbidearen Azterketa Zentroaren bitartez.

    Honako egitura hau du txostenak: hasteko, telefonoz galdetutako arkitektoen laginak erakusten dituen ezaugarri nagusien deskribapen laburra egiten da; ondoren, lanbide-ibilbidea deskribatzen da: jarduerarekiko asetasuna, ordain ekonomikoa, egonkortasuna, eta abar. Bigarrenik, lanbidearen egoera eta arazo eta aukera nagusiak aztertzen dira. Hurrengo epigrafeak arkitektoek euren lanbide-bizitzari buruz duten iritzia erakusten du: Elkargoen funtzioa, ikus-onetsiak, lehiaketak eta araudia.

    Arkitekturak epe ertainera zein luzera izango dituen joeren deskribapena egiten da jarraian; joera horiek jarduera jakin batzuk garatzea eskatzen dute, eta ondoren egiten da horien azterketa. Jarraian datozen bi atalekin osatzen da telefonoz egindako inkestaren aurkezpena. Inkesta hori da, hain zuzen ere, azterketaren ardatz nagusia: arkitektoekin zuzenean lan egiten duten profesionalei egindako elkarrizketak eta Espainiako hainbat hiritan arkitektoekin antolatutako eztabaida-taldeak. Amaitzeko, azken ondorioak azaltzen dira. Ildo horretan, arkitekto-lanbideak Espainian izan dezakeen bilakaeraren inguruan proposamen desberdinak egiten dira.

    Txosten osoa Ángel Martínez-en web-orrian Kanpoko esteka dago.

  • Madrilgo Higiezin Kudeaketako Enpresa Elkarteak (AEGI) higiezin-sektoreko Jardunbide Egokien Kode bat sortu du

    Higiezin-sektoreko jardunbide egokien kodean (erderaz, pdf, 225 KB) higiezin-bitartekaritzaren gainean aplika daitezkeen lege-baldintzak barne hartzen dira, bai eta esparru arauemailea gainditzen duten jarduera-konpromisoak ere. Helburu nagusia da kontsumitzaileen eskaerei erantzutea eta higiezinen esparruko agentziek eta profesionalek garatzen dituzten jardueren kalitatea eta segurtasuna areagotzea.

  • Madrilgo Erkidegoak "Bulego-eraikinetako energia-auditoretzen gida" aurkeztu du

    Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzak eta Madrilgo Erkidegoko Energiaren Fundazioak argitaratu du aipatu gida (erderaz, pdf, 7,23 MB). Bulego-eraikinetako energia-auditoriei buruzkoa da eta erabiltzaileak, enpresariak eta instalazioen kudeaketa eta mantentze-lanen arduradunak ditu xedetzat. Hain zuzen ere, prozesu edo zerbitzu bakoitzean produktibitatea edo eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea eragin gabe energia-errendimendu bikainak lortzeko bitarteko bat da.

  • Etxebizitzetarako eraikinak erabili, mantendu eta kontserbatzeko eskuliburu orokorra

    EKTk (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) ezartzen dituen baldintzen artean eraikuntza-proiektuak erabiltzeko eta mantentzeko erabilera-eskuliburu baten beharra azpimarra daiteke.

    Andaluziako Juntak etxebizitza-eraikinetarako erabilera- eta mantentze-eskuliburu bat Kanpoko esteka sortu du.

  • Eraikuntza Aragoin, sektore estrategiko bat

    Aragoiko eraikuntzari buruzko azterketa batean (erderaz, pdf, 2,50 MB) -Deloitte erakundeak landu du Merkataritza Ganberen Aragoiko Kontseilurako-, eraikuntzaren sektorea Aragoiko ekonomiarako "estrategikoa" dela azpimarratzen da.

    Aragoiko Merkataritza Ganberek 16 neurri barne hartzen dituen programa bat proposatu dute, Aragoiko erkidegoan eraikuntza-jarduera sustatzeko. Lau ardatz desberdinetan egituratu da aipatu programa: eskaria sustatzea, merkatuaren garapena laguntzea, enpresa-eraginkortasuna hobetzea eta azpiegituretan lankidetza publiko-pribatua indartzea.

    Eskaria sustatzeko proposamenei helduta, honakoak azpimarra daitezke: sistemaren likidezia indartzea, etxebizitza-stocka murriztea, birgaikuntza indartzea eta etxebizitzak alokatzeko politikak dinamizatzea. Bestalde, sektoreko eragileek etxebizitza erosteko zerga-kargak murrizteko beharra eta bizitegikoa ez den eraikuntzan eta azpiegituretan inbertitzeko plan autonomiko bat lantzekoa azpimarratu dute.

    Bigarren ardatzari dagokionez, proposatu diren neurriekin izapide publikoen administrazio-kargak murriztu nahi dira, bai eta etxebizitza-dentsitateak malguagotu ere, betiere behatoki baten bitartez berrikuntza eta lan-prestakuntza indartzeko eta sektoreko jarraipena egiteko beharra alboratu gabe.

    Hirugarren ardatzari dagokionez, enpresei likidezia emateko beharra azpimarratu da, bai eta enpresei nazioartekotzen laguntzeko beharra ere.

    Amaitzeko, azpiegituren eraikuntzan lankidetza publiko-pribatua egiteko ereduak sustatzeko aukera proposatzen du azterketak eta Aragoin obra zibilean egiten den inbertsioa areagotzeko eta tokiko enpresak elkartzeko aukera azpimarratzen du, hartara enpresa handiagoak osatzeko.
     
  • Ingelesez: "Eraginkortasun energetikoaren ziurtapenak. Aukerak neurtuz"

    Ingalaterra eta Galeseko etxe pribatuetan eraginkortasun energetikoko ziurtapenek gomendatzen duten eraginkortasun energetikoaren hobekuntzek izango duten eraginari buruzko ikerketa batean datza agiri hau Kanpoko esteka.

  • Engineering a low carbon built environment

    Royal Academy of Engineering erakundeak Britainia Handian zabaldutako azterketa baten arabera (ingelesez, pdf, 1,49 MB), Eraikinen Ingeniaritza Fisikoa izeneko modalitate berriak aurrerapen handia ekar dezake eraikuntza iraunkorra garatzera bidean; izan ere, premiazkoa da gaur egungo joera aldatzea, Erresuma Batuan eta mundu osoan karbono-isurketak murriztu ahal izateko. Horrenbestez, teknika eta arau berriak aplikatzen dira eraginkortasun energetikoa areagotzeko eta eraikinek erregai fosilak oinarrian dituzten energiekiko duten mendekotasuna murrizteko.

  • Txosten monografikoa: “Espainiako higiezinen merkatua egokitzeko prozesua”, 2010eko urtarrila

    Txostena Caixa Catalunya-ren Azterketa-Zerbitzuak egin du

    Txostenaren (erderaz, pdf, 860 KB) lehen zatian (A. Espainiako higiezinen merkatua egokitzeko prozesua: emaitzak eta aukerak), higiezinen merkatuko adierazle nagusiak eta 2007ko kopuru maximoekiko lortu den egokitzapen-maila berrikusten dira. Zentzu horretan, aipamen berezia merezi dute bi alderdik. Lehenengoak, bigarren atalean aztertzen denak, boom-aren azken urteetan metatutako gehiegizko eskaintzari buruz hitz egiten du. Horrela, gehiegizko bizitegi-eskaintzaren zenbatespenaren emaitzak aurkezten ditu, Espainiaren kasuan, autonomia-erkidegoen kasuan eta probintzien kasuan; halaber, udal-mailako hainbat datu ematen ditu eta etxebizitza-merkatuaren heterogeneotasun handia azpimarratzen du. Egokitzapena lortzeko bigarren elementu baldintzatzailea orokorragoa da: familia-zorpetzeak dakartzan arazoak hirugarren atalean barne hartuta daude eta epe ertainera zorpetze hori murrizteko zailtasunak egongo direla ikus daiteke.

    Bigarren zatian (B. Etxebizitza-eskaria epe ertainera eta etxebizitza eskuratzeko baldintzak) etxebizitza eskuratzeko aukerek ezagutu dituzten aldaketak aztertzen dira, demografiarekin eta beste hainbat faktorerekin lotuta (laugarren atala), eta aurreko hamarkadatik krisialdira bitartean etxebizitzaren iresgarritasunak ezagutu duen gainbeherak eta berriki ezagutu den hobekuntzak (bosgarren atala) ekarritako aldaketak aztertzen dira, lortutako emaitzak errenta-mailaren eta lurraldeen arabera zehaztuz.

    Amaitzeko, agiriaren azken zatian (C. Dinamika-aldaketa etxebizitzaren prezioetan), Espainian etxebizitzen prezioek ezagutu duten murrizketa-prozesua aztertzen da. Oraingoan ere heterogeneotasuna azpimarratzen da, zenbait alorretan, iresgarritasuna hobetu eta gehiegizko eskaintza murriztu ondoren, merkatura indartu baita.

  • Eraikuntza iraunkorrari buruzko gidak

    Eraikin industrialak, administratiboak, saltokiak eta bulegoak dira eraikuntza iraunkorrari buruzko gidetan jasotako lehen hiru kategoriak. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ihobe sozietate publikoak editatu duen bilduma bat osatzen dute gida horiek. Dokumentu horiek guztiak pixkanaka www.ihobe.net Kanpoko esteka atarian euskarri elektronikoan egongo dira eskuragarri. Ingurumenaren aldetik iraunkorragoak izan daitezen, eraikinetan ezar litezkeen zenbait gomendio jasoko dituzte gida horiek, eta bereziki eraikinak diseinatzen, eraikitzen eta mantentzen aritzen diren eragileei egongo dira zuzenduta.

    Gidek zenbait eraikin moten bizitza ziklo osoan aplika daitezkeen jardunbide egokien zerrenda luzea jaso dute:

    Gidak doakoak dira. Hauek jaisteko IHOBEren webean erregistratu behar zara.

  • Emisibitate baxuko beirak energetikoki eraginkorrak diren eraikinetarako

    TNO ikerketa-institutu holandarrak emisibitate baxuko beirak Europan energia aurrezteko eta CO2 isurketak murrizteko izan dezakeen eraginari buruz egindako azterlan baten ondorio nagusiak aurkezten ditu agiri honek Kanpoko esteka (erderaz). Azterlanak erakusten duenez, urtean ia 100 milioi tona CO2 isurketa murriz daitezke, Europako eraikinetan emisibitate baxuko beirak erabiltzen badira. Lor daitezkeen aurrezkiak, Europako eraikinetarako isurketak murrizteko helburuak eskatzen duenaren herena dira.

    Emisibitate baxuko beirekin lortzen den aurrezkia beira bikoitzeko “oinarrizko” beirekin lortzen denaren gainetik dago nabarmenki.

    Emisibitate baxuko beirak:
    • Bero-galerak gutxitzeaz gain, eguzkiari esker berotze pasiboa ahalbidetzen dute;
    • Eraikin bat berotzeko beharrezkoa den energia-kontsumoa murrizten dute;
    • Energiarekin erlazionatutako CO2 isurketak murrizten dituzte;
    • Energia-fakturak murrizteko lagungarriak dira.
    Agirian emisibitate baxuko beiren teknologia eta aplikazioak erakusten dira. Halaber, TNOk jarraitutako ikerketa-metodologia erakusten da. Bestalde, beira bikoitza eta hirukoitza duten leihoetan emisibitate baxuko beirak erabiliz lortutako energia-aurrezkiak eta CO2 isurketen murrizketak zehazten dira agirian, Europako herrialde guztien kasuan. Energetikoki eraginkorrak diren beiren teknologien erabilera nazio-mailan zein nazioartean sustatzeko politikak adosteko beharra azpimarratzen da agirian azkenik.

  • Eraginkortasun energetikoa eta ondasun higiezinak: Inbertitzaileentzako aukerak

    Txostena Kanpoko esteka ingelesez dago eta Ceres y Mercer-ek argitaratu zuen. 2008an eta 2009an egindako dozena erdi azterketa laburbiltzen ditu eta adibide errealak jarriz, ondasun higiezinetan eraginkortasun energetikoaren alde inbertitzeak dakarren errentagarritasuna erakusten da. Txostenaren egileen esanetan, mezua berria ez bada ere, esparru honetako informazioa nolabait laburbiltzeko lehen urratsa izan daiteke.

  • Towards additional policies to improve the environmental performance of buildings Part II: Quantitative assessment

    Txostenean Kanpoko esteka (ingelesez) eraikinen eraginkortasuna hobetzeko neurrien balorazio kuantitatiboa egiten da. Hain zuzen ere, bi politika mota baloratzen dira: 1) Eraikinen berrikuntzan eraginkortasun energetikoaren araudia hobetzea (isolamendu termikoaren mailak) eta 2) eraikinen hobekuntza bizkortzea, eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko arauen arabera.

  • Towards additional policies to improve the environmental performance of buildings

    Txostenean Kanpoko esteka (ingelesez) eraginkortasun energetikoaren esparruko oztopoak eta horiek gainditzeko neurriak aztertzen dira. Eraikinetako eta horien elementu eta ekipoetako energiarekin erlazionatutako politikak laburbiltzen ditu. Amaitzeko, etorkizunean hobera egiteko gara daitezkeen neurriak eta politikak aztertzen dira.

  • BBVAko Azterketa Zerbitzuak 2009ko ekainean landutako "Higiezin-egoera" izeneko txostena

    Denbora behar da higiezinen sektorea egoera berrira egokitzeko, bai Espainian bai mundu-mailan, nahiz eta familiek etxebizitza bat eskuratzeko dituzten aukerak hobetu diren eta neurri kontraziklikoak hartu diren.

    BBVAko txostena Kanpoko esteka

  • Europar Batasuneko enpleguari buruzko hileko azterketaren laburpena: "December 2009 Monitoring Report"

    Abenduko edizioan atal berezia eskaini zaio eraikuntzaren sektoreak izandako bilakaerari. Txosten osoa honako helbide honetan eskura daiteke: europa Kanpoko esteka.

  • Promoting low energy buildings in Central and Eastern Europe

    Mendebaldeko Europan, Erdialdekoan eta Ekialdekoan energia-kontsumo baxuko eraikuntzaren inguruan izandako esperientziei eta egindako ikaskuntzei buruzko ingelesezko agiria Kanpoko esteka.

  • Gida praktikoa proiekturik gabeko obran segurtasunaren eta osasunaren koordinatzaileentzat

    Elkargoko Segurtasun eta Osasunerako Aholkularitzak landu du gida hau Kanpoko esteka Madrilgo Erkidegoko Laneko Segurtasun eta Osasunerako Eskualdeko Institutuarentzat.

  • Advanced design guide for small hospitals and healthcare facilities

    ASHRAE elkarteak (Bero, hotz eta aire egokituko ingeniarien elkarte amerikarrak) "Ospitale txiki eta anbulatorioetarako diseinu aurreratuko gida" Kanpoko esteka izeneko txostena aurkeztu du eta bere web-orrian eskura daiteke dohainik. Txosten horretan diseinu-jardunbide egokiak azpimarratzen dira, besteak beste eraginkortasun energetikoa osasun-lokal baten giroan integratzeko, barneko airearen kalitatea eta aire-fluxua eta presio-erlazioak mantenduz. Berokuntza eta aire egokituko ekipo anitzak barne hartzen ditu, argiztapen-aukera desberdinekin batera. Gidaren ardatza osasun-eraikin txikiak dira, 8400 m2 artekoak.

    ASHRAE 90.1.1999 Araua kontuan hartuta, energia-aurrezpena % 30ekoa izatea lor daiteke.

  • How to Avoid Illegal Forest Products Explained in New Brochure

    Ingelesez idatzitako agiri honetan Kanpoko esteka egurrezko produktuen lege-ekoizpenari buruz hitz egiten da. "World Business Council for Sustainable Development" erakundeak prestatu du dokumentua.

  • Reference buildings for EP calculation studies (Erreferentziazko eraikinak eraginkortasun energetikoa aztertzeko)

    Eraikin baten geometria aukeratzea izan ohi da Europan eraginkortasun energetikoa alderatzeko egiten den lehen jardueretako bat, bai eta Europa-mailan egindako beste hainbat azterketetan ere. Hori kontuan hartuta, ASIEPI proiektu europarraren zereginetako bat erreferentziazko eraikin multzo bat osatzea izan da. Erreferentziazko eraikinen multzo horrekin, Europan eraikitako eraikin tipikoak nolakoak diren erakutsi nahi da. Europa-mailan kalkuluak egiten direnean, normalean etxe batean lortutako emaitzak orokortu egiten dira, Finlandiako etxeak, adibidez, Espainiakoekiko erabat desberdinak izan daitezkeela kontuan hartu gabe. Jakina, ezinezkoa da herrialde osorako etxe tipiko bat zehaztea. Baina txosten honek Kanpoko esteka Europako etxe tipikoen aniztasunari buruzko informazioa ematen du.

  • Energia eta eraikinei buruzko lau gida

    Iruñeko udaletxeko Energia Agentziak lau gida berri argitaratu ditu, eraikin berriek eta birgaitzen direnek Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EKT) betetzeko barne hartu behar dituzten energia-ezaugarriei buruz.

    Gida horiek profesionalentzako bitarteko egokia dira. Eguzki-energia, energia-eskaria eta argiztapena ardatz hartuta hainbat jarraibide eta adibide praktiko jartzen dira aipatutako lau argitalpenetan; gida bat herritarrengana zuzenduta landu da.

    Gida guztiak dohainik jaitsi daitezke www.pamplona.es Kanpoko esteka udal-webetik.

  • Egutegia kontuan hartzea eraikinen energia-erabilera eraldatzeko

    Energiaren ikuspegitik eraginkorra den mundu bat lortu nahi bada, enpresek eta pertsonek, euren bizitza pribatuan zein profesionalean, eraikuntzaren sektorea eraldatzeko lan egiten behar dute; izan ere, gaur egun munduko energiaren % 40 kontsumitzen du aipatu sektoreak. Gaur egungo eraikinetan eta etorkizunean egingo direnetan energiaren kontsumoa nabarmenki murrizteko ekintza ugari gauzatu behar da. Aldaketak behar dira, baina merkatuko legeak baino zerbait gehiago beharko da aldaketa horiek erdiesteko.

    Egutegi Kanpoko esteka elkarreragilean epe laburrean eta ertainean ezartzeko hainbat ekintza zehazten dira, lortu nahi den erronka erdiesten lagun dezaketen zazpi talde xedetzat hartuta. Honakoak dira talde horiek: gobernu-agintaritzak; inbertitzaileak; garapen-sustatzaileak; langileak; hornitzaileak eta fabrikatzaileak; “utility” (zerbitzu publikoko enpresak); arkitektoak; ingeniariak; kontratugileak eta gremioak.

  • "Eraikinen eraginkortasun energetikoaren merkatua eraldatzen" txostena

    "Eraginkortasuna eraikinetan" proiektuko (Efficiency in Buidings, EBB Kanpoko esteka) "Eraikinen eraginkortasun energetikoaren merkatua eraldatzen" Kanpoko esteka txostenak 2050erako eraikinetan egiten den energia-erabilera % 60 nola murriztu erakusten du. Funtsezkoa da horrelako murrizketa bat lortzea, klima-aldaketaren gaineko helburuak betetzeko, eta hori lortzeko eraikuntzaren sektorea eraldatuko duten neurriak ezarri behar dira halabeharrez. Aipatutako txostena ingelesez, japonieraz eta txineraz eskura daiteke.

    Eta hori da World Business Council for Sustainable Development (WBCSD) erakundeak “Eraikinen eraginkortasuna” proiektuaren (Efficiency in Buidings, EBB) txostenarekin helarazi nahi duen mezu nagusia. 15 milioi dolarreko aurrekontua eduki du proiektuak eta 4 urte iraun ditu. 2009ko apirilaren 27an aurkeztu zen eta WBCSD erakundearen hitzetan, inoiz egin den azterketarik zorrotzena da.

    Merkatuaren ezaugarriak oinarrian hartuta garatu zen proiektua, energiaren erabilera murrizteko oztopoak ezagutu eta ulertu nahi baitziren. Horrela, eraikinen energia-eskariak egun duen egoeraren azterketa zehatza egin zen.

    Milioika eraikin zahar, berri eta 2050era arte proiektatutako eraikin desberdinetako energia-erabilera aztertu zen, eta eraikinen arteko ezberdintasunak, bakoitzaren giroa eta diseinua hartu ziren kontuan. Funtsezko lau azpisektorek osatzen dute proiektuaren ardatza, eta guztiek batera –banako etxeak, etxe kolektiboak, bulegoak eta supermerkatuak- eraikinen energiaren erdia baino gehiago erabiltzen dute sei oinarrizko merkatutan: Brasil, Txina, Europa, India, Japonia eta Amerikako Estatu Batuetan.

    Ordenagailu bidezko simulazioak baliatuz, ikerlariek aukera finantzario, tekniko, portaerazko eta politiko ezberdinen konbinazioak egin zituzten eta merkatuak horien aurrean ematen zuen erantzuna aztertu zuten. Horrela, aztertutako merkatu bakoitza eraldatzeko konbinazio egokiena identifikatzea lortu zuten.

    Proiektuari buruz landutako txostenak sei gomendio nagusi egiten ditu:
    • Eraikinen kodeak eta energia-etiketak lortzeko baldintzak gogortzea, gardentasuna areagotzeko.
    • Diru laguntzak eta prezio-sistema inbertsioen pizgarri gisa erabiltzea energia-eraginkortasuna lortzeko.
    • Diseinu integratuak eta berrikuntzak lortzera zuzendutako ikuspegiak sustatzea.
    • Teknologia aurreratua garatzea eta erabiltzea energia aurrezten laguntzeko.
    • Pertsonek energia aurrezteko duten gaitasuna garatzea.
    • Energiaren esparruko arazoak aintzat hartzen dituen kulturaren alde lan egitea.
  • Bizkaiko etxebizitzen egoerari buruzko txostena

    ERAILUR-Bizkaiko Eraikuntza Batzordeak txosten bat Kanpoko esteka argitaratu du 2009an Bizkaian etxebizitzaren merkatuak duen egoerari buruz. ERAILUR elkartearen barruan daude: ASCOBI-BIEBA, Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkuna, COAATBI, Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala, eta COAVN, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala.

  • "Smart 2020: karbono gutxiko ekonomia baterantz Informazioaren Garaian" txostena aurkeztu du Telefónica-k

    Txostenaren atal batean Kanpoko esteka eraikuntzaren esparrua aztertzen da. Eraikin adimentsuen (smart buildings) eraikuntzarekin 1,68 giga tona CO2 aurreztu daiteke, 216.000 milioi euroren parekoa. Eraikin adimentsu horiekin % 15 gutxiago izango dira Berotegi Efektuko Gasen isurketak eta gaur egungo kontsumo elektrikoa ia heren bat murriztu ahal izango da.

  • Aldez edo moldez. Goi-errendimendu energetikoko eraikuntza sustatzea

    2009. urtean landu zuen txostena Kanpoko esteka Fundación Entorno-BCSD España multzoko Eraikuntza Iraunkorraren Lan Taldeak, eta Espainiako eraikuntzan eraginkortasun energetikoarekin lotuta estandar altuak lortzeko bideak aztertzen ditu.

  • Eraikinen Birgaikuntza Energetikoaren katalogo berria

    Knauf Insulation konpainiak agiri bat landu du Kanpoko esteka, energia-aurrezpen potentzialaren kalkuluak eta birgaikuntza-konponbide teknikoak aztertzeko.

  • Cemex-ek web-atari berri bat aurkeztu du hormigoiaren esparruko berrikuntzari eta eraikuntza iraunkorrera egiten duen ekarpenari buruz

    Cemex-en web-atarian Kanpoko esteka, hormigoiaren esparruko berrikuntzari eta eraikuntza iraunkorrera egiten duen ekarpenari buruz argitaratu gabe dagoen “Piel de Hormigón: Aspectos técnicos y estéticos del hormigón autocompactante” izeneko monografia eskura daiteke. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Eskolako arkitekto eta irakasle diren Sergio García Gascok eta Vicente Másek egindako ikerlanaren emaitza da monografia hori. Liburuan hormigoiarekin egindako obren irudiak ikus daitezke, eta web-orrian erregistratzen diren erabiltzaile guztiek dohainik behera karga ditzakete bertatik.

  • EFQM 2010era iragaiteko gida gaztelaniaz

    Euskalit-en blog-ean eskura daiteke EFQM 2010 eredura iragaiteko gida Kanpoko esteka gaztelaniaz.

  • Eraikuntzaren sektoreko istripu-heriotzekin erlazionatutako faktoreei buruzko ikerketa. 2008. urtea

    Mussat Fundazioak egin du eraikuntzaren sektoreko istripu-heriotzekin erlazionatutako faktoreei buruzko lehen ikerketa nazional hau Kanpoko esteka.

  • Obrak jabeen erkidegoetan eta laneko arriskuen prebentzioa

    Osalan-en web-orrian eskura daiteke dokumentua: "Obrak jabeen erkidegoetan eta laneko arriskuen prebentzioa" Kanpoko esteka (erderaz), 2009an argitaratua.

    Eraikuntza-obretan segurtasunarekin eta osasunarekin lotuta bete behar diren gutxieneko baldintzei buruz hitz egiten duen 1627/97 Errege Dekretuaren ondorioetarako, jabeen erkidegoan elementu komunak konpontzeko, mantentzeko edo hobetzeko obrak egiten badira, jabeen erkidegoa obren sustatzaile bihurtzen da, beraz, obra egiten duen jabeen erkidegoko pertsona fisikoa edo juridikoa izango da sustatzailea. Agiri horretan bertan obrak kontratatzean jabeen erkidegoak kontuan hartu behar dituen segurtasunaren eta osasunaren esparruko betebeharrak eta oinarrizko jarraibideak barne hartzen dira.

  • Etxebizitzen Eraikinen Birgaikuntza Energetikorako Gida

    Madrilgo Erkidegoko Ekonomia eta Kontsumo Aholkularitzak egindako argitalpen honetan (erderaz, pdf, 6,14 MB), etxebizitzen eraikinak birgaitzeko prozesuan energia-kontsumoa murrizteko jarrai daitezkeen neurri nagusiak barne hartzen dira. Helburu nagusia da, aipatu prozesuan irizpide energetikoak jarraitzeak duen garrantziaz kontzientziatzea herritarrak.

  • Eraikuntza. 2008 Eskualde Txostena

    ANCOP eta SEOPAN erakundeek euren txostenetan erabiltzen dituzten autonomia-erkidegoei eta, oro har, nazio osoari, dagozkien datu estatistiko garrantzitsuenak eskaintzen dira.

    Behera kargatzeko (erderaz, pdf,  4,84 MB)

  • Eraikuntzako Jardunbide Ergonomiko Egokien eskuliburua

    2005. urtean Mutua Universal-eko ergonomia-laborategiak eta Nafarroako Eraikuntzako Lan Fundazioak batera garatutako proiektuaren emaitza da orain aurkezten den eskuliburua. Laneko Osasunerako Nafarroako Institutuak finantzatu zuen lana.

    Eraikuntzaren sektoreko ETEei eta langile autonomoei jardunbide ergonomiko egokien bilduma on bat eskaini nahi zaie, sektoreko arrisku ergonomikoek dakartzaten arazoei berehala eta modu eraginkorrean erantzuteko.

    Behera kargatzeko (erderaz, pdf, 3,75 MB)

  • Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza-enpresen inkesta, erkidegoan eraikuntzaren cluster bat sortzeko aukerari buruz

    Txosten honetan Kanpoko esteka (ingelesez), eraikuntzaren sektorearekin erlazionatutako erakunde anitzak barne hartuko dituen cluster bat sortzeko aukerari buruz eta cluster horretan landu daitezkeen gaiei buruz 71 erakundek agertutako iritzia laburbilduta irakur daiteke.

    Txosten hori REGCON Europako proiektuko bazkideek landu dute. Europako  Batzordearen kofinantzaketa du proiektuak eta Gaitasunen berariazko programarekin eta ezagutzaren eskualdeen ekimenarekin lotuta dago. REGCON proiektuarekin eraikuntzaren sektoreko “clusterizazioaren” kontzeptua osatu nahi da, eskualde europarren ikuspegitik. Europako 5 herrialde desberdineko 15 bazkidek osatzen dute REGCON kontsortzioa, eta guztiek helburu bera dute: eraikuntzaren sektoreko berariazko arloetan cluster berriak sortzea, hain zuzen ere.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko industrializazioaren cluster bat definitzeko lan-tailerrak

    Txosten honetan Kanpoko esteka (ingelesez), Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko industrializaziorako foro bat definitzeko, 2008an garatu diren lan-tailerrak laburbiltzen dira. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak gidatzen du aipatu proiektua, eta OPE Consultores enpresak koordinatzen du. 31 erakunde desberdinetako 44 lagunek parte hartu zuten.

    Txosten hori REGCON Europako proiektuko bazkideek landu dute. Europako  Batzordearen kofinantzaketa du proiektuak eta Gaitasunen berariazko programarekin eta ezagutzaren eskualdeen ekimenarekin lotuta dago. REGCON proiektuarekin eraikuntzaren sektoreko “clusterizazioaren” kontzeptua osatu nahi da, eskualde europarren ikuspegitik. Europako 5 herrialde desberdineko 15 bazkidek osatzen dute REGCON kontsortzioa, eta guztiek helburu bera dute: eraikuntzaren sektoreko berariazko arloetan cluster berriak sortzea, hain zuzen ere.

  • Tecnoscopia 08. Espainiako eraikuntzaren sektorean berrikuntzak duen egoeraren azterketa

    Txostenaren Kanpoko esteka (erderaz) helburua da eraikuntzaren sektoreko berrikuntza bereizten duten hainbat faktore aztertzea. Txosten honekin Espainiako eraikuntzaren sektorearen ezaugarriak zehaztu nahi dira. Xede horrekin, hainbat adierazle ekonomiko erabili behar dira, hala nola: enpresa kopurua, langileak, eta abar. Halaber, beste ekonomia-jarduera batzuetako adierazleekin erlazionatu behar dira. Horrela, sektorearen garrantzi sozioekonomikoa ezagutu daiteke. Gainera, eraikuntzaren sektoreko berrikuntza-ereduak ezagutu eta beste sektore batzuetakoekin alderatu nahi dira. Beste herrialde batzuetako datuak barne hartu dira, batez ere Europar Batasuneko herrialdetakoak.

    Txosten hori Tecnoscopia proiektuaren baitan landu da eta proiektua ezagutzera emateko balio du. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Plangintza eta Koordinaziorako Zuzendaritza Nagusiak sustatzen du.

  • 2008ko eraikuntzaren sektoreko txostena

    2008ko eraikuntzaren sektoreko txostena Kanpoko esteka (erderaz), Eraikuntzaren Konfederazio Nazionalak landua.

  • Merkatua eraldatzen: Eraginkortasun energetikoa eraikuntzan

    Garapen Iraunkorrerako Enpresen Mundu Erakundearen azterketa, Eraikinen Eraginkortasun Energetikorako proiektuaren barruan egina.

    Txosten horretan (ingelesez, pdf, 4,75 MB) barne hartu dira “Eraginkortasuna eraikinean” azterketak lau urteetan lortutako emaitzak. Gaur egungo eraikuntzaren iraunkortasunik eza azpimarratzen da eta 2050erako eraikinetan energiaren kontsumoa % 60 murrizteko ekintza-plan bat (ingelesez, pdf, 73 KB) aurkezten du.

  • MKF, CRM, ETEetarako Internet bidez

    ETEetarako berariazko inbertsio bat duen CRM bat da MKF Kanpoko esteka.

  • Etxe digitala

    OPTI (prospekzio teknologiko industrialaren behatokia) fundazioaren web-orrian eskuragarri dago etxe digitalari Kanpoko esteka buruzko prospekzio-azterketa. Kontzeptu horrek hornitzaile desberdinek etxean eskaintzen dituzten zerbitzuen multzoa barne hartzen du, hala nola segurtasuna, tele-laguntza edo domotika. 2008ko azterketaren helburu nagusia da Espainiako etxe digitalaren esparruko etorkizuneko joerak ezagutzea, epe ertainera zein luzera, eta Andaluzian duen hedapena zehaztea.

  • Eraikuntzaren sektorera egokitutako Negozio Plana eta I+G+b-ren Finantzaketa Mapa

    Ingelesez sortutako tresna hau (zip, 3,1 MB) BUILD-NOVA (Europe Innova 022418) Europako proiektuaren baitan garatu da. Beste bi tresnek osatzen dute:
    • Eraikuntzaren sektorera egokitutako Negozio Plana lantzeko gida. Sektorearen barruan proiektu berritzaile baterako finantzaketaren bila ari den erabiltzaile orok erabil dezake. Finantzaketa mota desberdinak bereizten dira (banku-kredituak, venture kapitala edo abiamen-kapitala, eta abar).

    • I+G+b-ren Finantzaketa Mapa. Eraikuntzaren sektorean erabiltzeko berariaz garatutako tresna elkarreragile hau oso lagungarria da, zure ideia berritzaile berriak finantzatzeko iturriak bilatzeko kontuan hartu behar dituzun hainbat alderdiren/galderaren inguruan gogoeta egiteko.
    Bi tresnek bakar bat osatzen dute; direktorio eta karpeta berean deskargatu behar dira biak, eraginkortasunez funtzionatzeko.

  • Gomendio Politikoak eraikuntzaren sektorerako

    Ingelesez idatzitako txosten hau (pdf, 345 KB) BUILD-NOVA (Europe Innova 022418) Europako proiektuaren emaitza da. Aipatutako proiektuan Espainia, Euskadi, Polonia, Belgika, Frantzia, Finlandia, Irlanda eta Alemaniako bazkideek parte hartu dute.

    Txosten horretan hainbat gomendio luzatzen dira: eraikuntzaren sektoreak dituen premietatik hasi eta politikari, agintari eta sektorean nahastutako eragile guztiak barne hartuz. Hainbat ikuspegitatik landu dira gomendioak (ikuspegi finantzarioa, teknikoa, merkatukoa, administrazio/erakunde- eta gizarte-mailakoa) eta eragile desberdinen arabera multzokatuta aurkeztu dira (agintariak eta legegileak, bezeroak eta sustatzaileak, eraikuntza-enpresak eta inbertsiogileak).

  • RICSen txostena: “Eraikinen eraginkortasun energetikorantz 2008”

    RICS erakundearen “Towards an Energy Efficient Building Stock 2008” Kanpoko esteka txostena, 2002/91 Zuzentarauari dagokionez EBko kide diren estatuetan egindako inplementazioari buruzkoa.

  • Tecnoscopia07 – Eraikuntzaren sektoreak Espainian duen egoerari buruzko azterlana (erderaz).

    Eraikuntzaren sektoreak Espainian duen egoerari buruzko azterlana   Kanpoko esteka
Azken eguneratzea: 2013/01/21
Euskadi, auzolana