Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikal
 
ARGITALPENAK

Argitalpen-data: 2015/09/17

Eusko Jaurlaritzak etxebizitzen kalitatea bultzatuko du jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzen dituen Eraikal Programaren bidez

Eusko Jaurlaritzak milioi erdi euro bideratuko ditu Eraikal programara. Ia duela hogei urte sortu zuten, EAEko bizilekuen eraikuntzako sektoreko enpresei kudeaketa-, jasangarritasun- eta berrikuntza-sistemak ezartzen laguntzeko.

Zehazki, laguntzak berrikuntzako proiektuak edo azterlanak egitera bideratuko dira, hurrengo hauei buruzkoak: eraikinen kontserbazio-egoera; eraikinen birgaitzea, erabilera eta mantentzea eta balio-bizitza; eraikuntzaren kalitatea; proiektuaren kontrola; obra eta zerbitzu-probak gauzatzea; eraginkortasun energetikoa; kudeaketaren kalitatea, jasangarritasuna, segurtasuna eta laneko osasuna hobetzea; eta eraikinaren instalazioak hobetzea.

Bizilekuen eraikuntzaren sektoreko enpresek eta profesionalek urriaren 1a arte eman ahalko dute epea kalitate-, jasangarritasun- eta berrikuntza-sistemak ezartzeko eta hobetzeko Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaren deialdian.

Eraikal programa Etxebizitza Plan Zuzendariaren parte da, 4. ardatzarena, hain zuzen ere. Beraz, Europar Batasuneko jarraibideekin bat datorren birgaitze jasangarria, soziala eta ekonomikoa sustatzeko helburua du. Hala, Etxebizitzako sailburuorde Covadonga Solagurenek azaldu duenez, asmoa etxebizitzen kalitatea bultzatzea da.

Programa osatzeko, laguntzak emango dira honako nazioarteko kudeaketa-ziurtagiri hauek ezartzeko: ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 14006 Nazioarteko Normalizazio Arauak; Espainiako UNE 166002 araua eta Segurtasun Industrialerako eta Okupazionalerako OHSAS 18001; eta ISO/IEC 17025 (probaketa-laborategien gaikuntzarako eskakizun orokorrak) eta ISO/IEC 17020 (ikuskaritzan jarduten duten erakunde moten funtzionamendurako irizpide orokorrak) Nazioarteko Normalizazio Arauak.

Euskadi, auzolana