encabezamiento

listado.encabezamiento

categorias > Jabetza horizontala eta Jabeen Komunitatea > Gastuen sakabanaketa > Erreserba fondoak
3 items found, showing all items.1 page
pregunta respuesta

FONDORA BIDERATU BEHARREKO EHUNEKOA- Nire Etxepekoen Erkidegoan erabaki dute Erreserba Fondorako laguntza urteko aurrekontuaren % 10 izango dela, eta nik uste nuen ez zuela % 5 baino gehiago izan behar? Zein da ehuneko zuzena?

Egia esan, legeak ehuneko bat edo gutxieneko muga bat ezartzen du erreserba-fondora bideratu beharreko kopuruaren gainean, eta horren zenbatekoari dagokionez, Erkidegoak urte osorako aurreikusi duen azken aurrekontu arruntaren % 5 izan beharko du gutxienez. Hortaz, legeak ez du ezartzen Erreserba Fondora bideratu beharreko kopuruak % 5 izan behar duela, baizik eta gutxienez ehuneko hori bete beharko duela. Horren ondorioz, zure Jabeen Erkidegoak % 10ean finkatu badu Fondora bideratu beharreko kopurua, erabakia zuzena da.

Horri dagokionez, kontuan izan behar duzu eraikinaren arabera zentzuzkoa izan daitekeela ehunekoa hori baino handiagoa izatea. Esate baterako, eraikina zaharra bada, litekeena da elementu komunek maiz konponketak edo birgaitze-lanak behar izatea, eta gastu horiek adierazitako erreserba-fondoarekin ordainduko dira.

ERRESERBA FONDOAREN ORDAINKETA ETA KUDEAKETA. Erreserba Fondora bideratu behar den ehunekoa egin den urteko aurrekontuaren zati bat da edo aparte ordaindu eta banku-kontu independente batean ingresatu behar da?

Erreserba Fondora bideratutako dirua ez da urteko aurrekontuan barne hartzen, fondoarentzako diru-kopurua aurrekontu horren arabera kalkulatzen da, baina kopuru independentea da eta aparte ordaindu behar da.

Banku-kontuari dagokionez, ez da kontu espezifikorik ireki behar Erreserba Fondoaren kopurua gordetzeko. Izan ere, praktikoagoa da diru guztia kontu berean gordetzea, operatiboki edozein larrialdi edo operaziorako behar dugun dirua azkarrago eskuratzeko aukera emango baitigu. Gainera, Erreserba Fondora emateko finkatutako ehunekoa % 5 baldin bada, oso diru-kopuru txikia da, eta, beraz, ikuspuntu horren arabera, ez du merezi beste kontu bat irekitzea.

ORDAINTZEKO BETEBEHARRA Nork ordaindu behar du Erreserba Fondora bideratuko den dirua? Etxepekoek bakarrik edo baita lonjen, garajeen eta gainerakoen jabeek ere?

Erreserba Fondoa Jabeen Erkidegoko kide guztiek ordaindu behar dute, higiezinen, lonjen, garajeen, trastelekuen, lokalen eta eraikina osatzen duten finka guztien jabeak barne.