encabezamiento

listado.encabezamiento

categorias > Bitartekotza eta adiskidetzea
8 items found, showing from 1 to 5.[First/Prev] 1, 2 [Next/Last]
pregunta respuesta

Maizter gisa nagoen etxearen jabearekin arazo asko ditut eta beharbada norbaiten bitartekotza ondo etorriko litzaigukeela pentsatzen dut. Biok batera eskatu beharko genuke?

Ez. Nahikoa izango da zuetako batek eskatzearekin. Hori bai, bitartekotzako edozein prozedura hasteko, alde biek adierazi beharko duzue zuen onespena.

Zer gertatzen da beste aldeak ez badu onartzen prozesuarekin hastea?

Bitartekotzako prozedura aske egindako hautaketa bat da. Ondorioz, bi aldetako bat ez badago ados, ezin zaio behartu.

Zertan konprometitzen gaitu bitartekotzako prozesu batean parte hartzea onartzeak?

Printzipioz, hartu beharreko konpromiso bakarra prozeduran esaten dena isilpean mantentzearena da. Hala eta guztiz, gomendagarria da prozedura akordio batera heltzeko asmoz hastea, bestela, parte hartzaileentzat frustrazio handia izango litzake eta Bizilaguneko kideentzat denbora galtzea besterik ez.

Zenbait kostatuko zaigu?

Ezer ere ez. Bizilagunek eskaintzen dizuen bitartekotzako zerbitzua doakoa da.

Gure abokatuarekin joan gaitezke?

Ez dirudi gomendagarriena. Bitartekotzako prozeduraren bitartez bi aldeen arteko elkarrizketa berreskuratu eta auzitegien kanpoko konponbide bat bilatu nahi bada, ez dirudi abokatua bertan egoteak bitartekariaren lana erraztuko lukeenik.