pregunta | respuesta |
---|---|
4JABE EZ DEN NORBAIT PRESIDENTE? Jabe ez den pertsona batek presidente kargua izan dezake? |
Ez. Jabetza Horizontalaren Legeak argi ezartzen du jabeek Erkidegoa ordezkatuko duen presidente bat izendatu behar dutela beren artetik. Hortaz, jabetza horizontaleko erregimenean banatutako eraikin baten jabekide ez den norbaitek kargu hau betetzeko aukera ez da aurreikusten. Horren ondorioz, Batzordetik kanpoko norbait presidente izendatzen bada, hartutako erabakiarekin ados ez daudenek erabakia aurkaratu ahalko dute beti. |
4BI ETXEBIZITZEN JABE IZATEAGATIK PRESIDENTE KARGUA ERREPIKATZEA? Elkartutako bi etxebizitzen jabe naiz eta hurrengo Batzarrean kargu berriak izendatu behar ditugu, eta txandaren arabera presidente izan behar dut. Nire zalantza zera da, bi etxebizitzen jabe izanik, hurrengo urtean ere presidente izan behar ote dudan, izan ere, karguak etxebizitza batetik bestera txandakatzen dira. |
Txandakatzea ezartzerakoan jabeen arabera edo etxebizitzen arabera egitea erabaki zenuten jakin behr duzu. Lehenengo kasuan, ez duzu berriz ere presidente izan beharko, baina txandakatzea etxebizitzen arabera egiten bada (litekeena da), presidente izan beharko duzu berriz ere. Jabe bikoitza zarelako gertatzen da hori, eta, horren arabera, zure bi etxebizitzengatik erantzun beharko duzu, bai zure eskubideei dagokienez, bai zure betebeharrei dagokienez ere. |
PRESIDENTEAK GAINERAKO KARGUAK HAUTA DITZAKE? Presidentea izanik, Zuzendaritza Batzordeko gainerako kideak nik hauta ditzaket? |
Ez. Legeak ezartzen duenaren arabera, jabeen Batzordea izango da arlo honetan aurreikusitako karguak izendatzeaz arduratuko dena. Hortaz, presidenteordea, bokalak, idazkaria eta administratzailea, baldin badago, Batzordeak hautatuko ditu, eta ez presidenteak. |
4PRESIDENTE KARGUA NAHITAEZ ONARTU BEHAR DA? Erkidegoaren presidente izendatzen banaute, ba al dut aukerarik karguari uko egiteko? |
Printzipioz, eta Jabetza Horizontalaren Legeak ezartzen duenez, jabe guztiek nahitaez onartu behar dute beren kargua. Hala ere, presidentea izan nahi ez baduzu, Erkidegoko gainerako jabeei galdetu ahal diezu kargu hori betetzeko beste pertsona bat izendatzeko aukera dagoen. Horrela ez bada gertatzen, eta Erkidegoarekin ados jartzea lortzen ez baduzu, kargua eskuratu eta hilabeteko epean Lehen Auzialdiko Epaitegian eskatu ahalko duzu zure betebeharra eskuordetzea, betiere hori justifika dezakeen arrazoi bat alegatzen baduzu. Era horretan, adierazitakoaren arabera, eta izendapen berri bat egin arte, epaileak, prozedura sinple baten bitartez, kasu honetan presidentea ordezkatu beharko duen jabea izendatuko du. |
NOLA AURKEZTU DIMISIOA? Jabeen Erkidegoaren idazkaria naiz eta presidentearen gutun bat jaso dut, etxepekoei zuzendua. Gutunean adierazten duenez, bere kargua utzi du, eta bere zereginak nire gain hartu behar ditut eta Batzarra deitu. Hori al da prozedura zuzena? |
Printzipioz, Batzordeko kide guztiek nahitaez onartu behar dute beren kargua, eta, beraz, Jabetza Horizontalaren Legeak ez du kontuan hartzen kargu horiek utz daitezkeenik. Nolanahi ere, Ezohiko Batzar bat egin beharko da, presidenteak deitua, hura baita batzarra deitzeko ahalmena duena, eta bertan dimisioa aztertuko da, Batzordea baita kargu-uzte hori onartu edo ukatzeko ahalmena duena. Baietz erabakitzen badute, gero kargu berrien izendapenerako bozkatu beharko duzue. |