encabezamiento

listado.encabezamiento

categorias > Jabetza horizontala eta Jabeen Komunitatea > Jabekideen batzordea > Akta
9 items found, showing from 1 to 5.[First/Prev] 1, 2 [Next/Last]
pregunta respuesta

PARTAIDETZA KOEFIZIENTEAK BETI JASO BEHAR DIRA? Denek gastuen zati berbera ordaintzen dugun arren, parte hartu dutenen partaidetza-kuotak nahitaez Akta guztietan jaso behar dira?

Erkidegoaren gastuak nola banatzen dituzuen alde batera utzita, Jabetza Horizontalaren Legeak ezartzen du Aktan jabe bakoitzaren partaidetza-koefizienteak jaso behar direla.

Gainera, kontuan izan behar duzu partaidetza-kuota ez dela soilik kontuan hartzen gastuak banatu behar direnean, baizik eta erabakiak hartzerakoan ere errespetatu behar da, betiere Erkidegoak aho batez kontrakoa erabakitzen ez badu eta Eratze Tituluan adierazten ez badu.

Horregatik, Akta Liburuan jabe bakoitzari dagokion partaidetza-kuota jasotzen duen orri bat izatea gomendatzen da.

ZER GERTATZEN DA AKTA ONARTZEN EZ BADA? Jabeen azken Batzarraren gai-zerrendako puntu bat aurreko Batzarraren akta onartzea zen, eta ez genuen akta onartzea lortu etxepeko batzuek adierazitako desadostasunengatik. Dena den, hartutako erabakiak baliozkoak dira edo akta horretan jasotako gai guztiak berriz ere aztertu behar ditugu?

Adierazi duzun gaiak eztabaida asko eragin ohi zituen Jabeen Erkidegoetan. Horren ondorioz, Jabetza Horizontalaren Legearen azken erreforman aktaren onarpenari buruzko aldaketa bat gaineratu zen. Horrela, legearen 1 artikuluan adierazten denez, ez da hurrengo Batzarra egiten den arte itxaron beharko aurrekoaren akta onartzeko, aldiz, legeak ezartzen duenez, akta idazkariak eta presidenteak sinatu beharko dute bilera amaitu ondoren edo bileraren ondorengo 10 eguneko gehieneko epean, eta horren ondoren jabeei emango zaie.

NOLA ZUZENDU AKTA BAT? Azken Batzarraren akta irakurri ondoren, bileran gertatu zen guztia jaso ez dela egiaztatu dut, hala ere, hartutako erabakiak jasotzen ditu, baina aztertutako gai batzuk bazter uzten ditu, nik esku hartu nuen horiek hain zuzen. Gainera, bertaratutakoen artean ez naiz agertzen, eta, zalantzarik gabe, bertan egon nintzen. Zer egin dezaket aktaren edukia zabaltzeko? Akta aurkaratu behar dut?

Lehenik, aktak Batzarrera bertaratu zirenak jaso behar ditu, eta, beraz, zuk esan duzunaren arabera, akats bat dago. Hala ere, aktan ez dira jaso behar Batzarrean egiten diren esku-hartze guztiak, aldiz, hartzen diren erabakiak eta, hala badagokio, interes berezikotzat hartzen diren esku-hartzeak jaso behar dira.

Bestalde, Jabetza Horizontalaren Legearen 1 artikuluko idatz-zatiak honako hau esaten du: Ťaktaren hutsegiteak edo akatsak zuzenduko dira, betiere honako hauek gaizki jaso badira: eguna eta lekua, bertaratu diren, agertu diren edo ordezkatuak izan diren jabeak, eta hartutako erabakiak, aldeko eta aurkako botoak adieraziz, eta bakoitzari dagozkion partaidetza-kuotak, eta presidenteak eta idazkariak sinatua izatea. Zuzenketa hori jabeen hurrengo Batzarra baino lehen egin beharko da, eta batzar horretan zuzenketa berretsi beharko dať.

Horretaz gain, jakin beharra duzu Batzarraren akta ezin dela aurkaratu, aurkara daitekeena erabakiak direlako, izan ere, akta bileran gertatutakoa frogatzeko tresna soil bat da, baina ez da bakarra.

AKTAN JASOTAKO ERABAKIAK BALIOZKOAK DIRA? Erkidegoaren azken bileran etxepeko gehienak agertu ginen, eta azken unean hainbat erabaki hartu ziren, denen adostasunarekin, baina ez dira Aktan jaso, denak ados geundenez, presidenteak beharrezkoa ez zela esan duelako. Arazorik izan dezakegu erabakiak Aktan ez jasotzeagatik?

o Aktan jaso ez diren erabakien baliozkotasuna jasotakoen berbera izango da, aktak ez duelako izaera eratzailea, hau da, erabakien balioa ez da aktan jaso izanaren mende egongo. Hala ere, erabakia frogatzetik ondorioztatzen da arazoa, izan ere, Jabeen Erkidegoan horri buruzko jarrera bateratua ez badago, benetan hori erabaki zela frogatzen den arte itundutakoa beteko ez duela esango duen norbait egongo da beti.

Horregatik, frogatzeko erreminta erabilgarria bihurtu da akta, eta bertan jasotakoarekin ados ez dagoenak erabakia oker dagoela frogatu beharko du.

IDAZKARIAREN ETA PRESIDENTEAREN ARTEKO DESADOSTASUNAK. Jabeen Erkidegoaren idazkaria naiz, eta presidenteak esan dit ez duela azken Batzarrean egin dudan akta sinatuko, berak adierazi dizkidan aldaketa batzuk gaineratzen ez baditut, eta ez dut halakorik egingo, zentzurik ez dutela uste baitut. Zer egin dezakegu arazoa konpontzeko?

Egia esan, Jabeen Erkidego askotan, batzarrean gertatutako guztia, esandako guztia barne, Aktan jasotzeko ohitura okerra dute, eta, errealitatean, Legeak 13 artikuluan argi ezartzen ditu Aktan jaso behar diren sei puntuak zeintzuk diren, honako hauek hain zuzen ere:

Batzarraren eguna eta lekua.

Deialdiaren egilea eta sustatzailea.

Ohikoa edo ezohikoa den, eta lehen edo bigarren deialdian egin den.

Bertaratu diren guztien zerrenda eta bakoitzaren kargua, eta baita ordezkatutako jabeen zerrenda ere.

Bileraren gai-zerrenda.

Hartu diren erabakiak, horien alde eta aurka bozkatu duten jabeen izenak eta bakoitzaren partaidetza-kuota adieraziz, betiere erabakiaren baliozkotasunerako garrantzitsua bada.

Hortaz, eta zehazki egindako kontsultari dagokionez, alde batetik esan beharra dago aktan adierazi duguna bakarrik jasotzen baduzue, ziur asko erabaki bat hartuko duzue, datu objektiboak baitira. Hala ere, ados jartzeko gai izan ez zareten xehetasunak jasotzen badituzue, zuen desadostasuna adieraz dezakezue aktan, eta bi bertsioak jaso, benetan garrantzitsuak diren gaiak aztertzen direnean, hala nola emandako botoen zenbaketa kontrako emaitzekin (erabakia onartzea edo ukatzea), arazoa hurrengo Batzarrean konpondu beharko da.