encabezamiento

listado.encabezamiento

categorias > Jabetza horizontala eta Jabeen Komunitatea > Jabekideen batzordea > Egitarua
4 items found, showing all items.1 page
pregunta respuesta

NOLA GAINERATU GAIAK GAI ZERRENDAN? Aspaldi da etxepeko batzuk gai bati buruzko Batzar bat egin nahi dugula, eta, gaia adierazten dugunean, aitzakia gisa Gai-zerrendan ez dagoela esaten digute, eta, beraz, hori aztertzea nahitaezkoa ez dela. Zer egin dezakegu hurrengo Batzarraren Gai-zerrendan gaineratzeko?

Jabetza Horizontalaren Legeak ezartzen du presidentea dela Jabeen Batzarraren gai-zerrenda egiteko arduraduna, baina legean adierazten denez, jabeek eskubidea dute Batzordeari eskatzeko Erkidegoan ondorioak dituen gai bat aztertu eta erabakitzeko. Era horretan, legean adierazten denez, eztabaidatu beharreko gai hori Gai-zerrendan gaineratzeko, jabe interesdunak idazki bat eman beharko dio presidenteari hurrengo Batzarrean aztertu nahi dituen gaiak adieraziz, eta Gai-zerrendan gainera ditzan eskatuz.

Hala ere, presidenteak zuen eskaera bazter uztea saihesteko, idazkiaren kopia egitea eta presidenteak bi dokumentuak sinatzea gomendatzen dizuegu, sinatu diren eguna ere adieraziz. Era horretan, presidenteak eskabidea jaso duela ziurtatuko da. Eta idazkia hartu nahi ez badu, burofax bidez bidal diezaiokezue.

NOLA EGON DAITEKE AZTERTU BEHARREKO GAIAK BAINO ERABAKI GEHIAGO? Joan den egunean, bertaratu ezin izan nuen azken Batzarraren Akta jaso nuen, eta bertan sei erabaki hartu zirela ikusi dut, baina Gai-zerrendan aztertu beharreko hiru gai azaltzen ziren bakarrik. Nola liteke?

Bai, hori gerta daiteke, honako arrazoi hauengatik:

- Egia da Jabeen Batzordeak ezin duela erabakirik hartu gai-zerrendan ez dauden gaiei buruz, etxepeko guztiak bertaratu direnean eta horrela erabaki dutenean izan ezik.

- Era berean, egia da kasu askotan aztertu beharreko gai bati buruz erabaki bat baino gehiago har daitekeela, esate baterako igogailua jartzea. Hortaz, lehenik igogailua jartzearen aldeko erabakia har daiteke, eta, erabaki horretatik ondorioztatutako bigarren erabaki batean gutxienez bi aurrekontu eskatzea erabaki daiteke, eta hirugarren erabaki bat har daiteke obraren jarraipena egingo duen batzorde bat eratzeko. Hortaz, Gai-zerrendan gaineratutako gai bati buruz ari gara, eta gai horren ondorioz Batzarraren aktan jasotako hiru erabaki hartu dira.

AURREKO BILERAREN AKTA IRAKURTZEKO BETEBEHARRA. Gai-zerrendan aurreko bileraren akta irakurtzeari buruzko puntu bat jaso behar da nahitaez?

Ez. Araubidez, Gai-zerrendan aztertu beharreko gai gisa aurreko bileraren akta irakurtzeari buruzko puntua gaineratzera ez da sistematikoki behartzen, akta hori dagokion unean jabe guztiei bidali zaiela suposatzen baita.

Hala ere, gerta daiteke arrazoi batengatik aurreko Batzarrean erabakitakoa gogoratu behar izatea, eta horretarako dagokion akta irakurtzea oso praktika erabilgarria izan daiteke.

GALDE ESKEAK PUNTUAN AZTERTUTAKO GAIEI BURUZKO ERABAKIA. Galde-eskeak puntuan erabaki jakin batzuk har daitezke?

Izapide soileko gaien kasuan izan ezik, galde-eskeak puntuan ezin da erabakirik hartu, izan ere, jabe guztiek Batzarrean aztertuko diren gaien berri izateko eta, beraz, batzarrera bertaratzea erabakitzeko eskubidea dute, eta adierazitako praktikak eskubide hori urratuko luke.

Are gehiago, galde-eskeak puntuan erabakirik hartzen bada eta bertaratu ez den jaberen bat ados ez badago, itun hori aurkaratu ahalko du, izan ere, legearen arabera, aztertuko diren gai guztiak Gai-zerrendan gaineratu behar dira, eta kasu horretan ez litzateke legezko betebehar hori beteko.