encabezamiento

listado.encabezamiento

categorias > Jabetza horizontala eta Jabeen Komunitatea > Jabekideen batzordea > Deialdia
5 items found, showing all items.1 page
pregunta respuesta

ETXEPEKO BATZUEN ARTEAN BATZAR BAT DEI DEZAKEGU? Presidenteari Ezohiko Batzar bat antolatzeko aspalditik eskatu diogun etxepeko-talde bat gara, baina behin eta berriz esan diogun arren, presidenteak ez du halakorik egin nahi. Guk geuk ekin eta deialdia egin dezakegu?

Bai, halaxe da. Izan ere, Jabetza Horizontalaren Legeak kasu hau jasotzen du 1 artikuluan. Hala ere, artikulu horretan adierazten denez, etxepekoen ekimenez Ezohiko Batzar bat deitzeko, jabeen laurden batek edo gutxienez partaidetza-kuoten % 25 osatzen duten jabeen kopuru batek horren alde egon beharko du. Hortaz, Batzarra deitzeko, eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzue gutxienez.

Hala ere, artikulu berean adierazten denez, deialdia lehenik gauzatu beharko duena presidentea da, eta, halakorik ez badago, bileraren sustatzaileak, eta, beraz, presidenteak lehentasuna izango du. Hori horrela izanik, eta, azaldu duzuenez, presidenteak Batzarra deitu nahi ez duela kontuan hartuta, deialdiaren eskaera idazki bidez eta ziurtatuta egitea, eta dagokion deialdia egiteko 10 eguneko zentzuzko epea ematea gomendatzen da.

Era horretan, zuen aldetik eskabiderik jaso ez duela esanez presidenteak aurrerago zuen deialdia baliogabetzea saihestuko duzue. Era berean, deialdian honako hauek adieraztea komeni da: deialdia egin dutenen izena, abizenak, sinadura eta partaidetza-kuota, lortutako etxepekoen babesa eta, horren ondorioz, Ezohiko Batzarraren deialdiaren baliozkotasuna argi gera dadin.

DEIALDIRAKO EPEAK. Jabeen Erkidegoaren idazkaria naiz eta Ohiko Batzarraren deialdia hamar eguneko aurrerapenarekin bidali dut, legeak ezartzen duenari jarraiki. Hala ere, posta-banaketako arazo batzuk direla eta, etxepeko batzuei bilera baino bi egun lehenago iritsi zaie, eta haietariko batzuek esan didate deialdia baliogabetu behar dudala eta beste bat egin. Arrazoia dute?

Ohiko Batzarraren deialdia jasotzeko ezarritako gutxieneko epea sei eguneko aurrerapena da, eta baldintza hori ez bada betetzen, Batzarra baliogabetu egin beharko da. Hortaz, adierazi duzun kasuan, zure etxepekoek adierazi dutena egin beharko duzu eta Batzarra baliogabetu, itundutako gutxieneko epeen barruan beste bat deitzeko. Era horretan, legezko baldintza guztiekin bat etorriz egingo ez litzatekeen Batzar baten baliogabetasunak saihestuko dituzu. Deialdia jasotzerakoan gertatutako atzerapenaren arrazoia banaketa izateak ez du behar beste justifikatzen, epea deialdia jasotzen duten etxepekoen berme-baldintza bat delako eta ez dira horiek Correosek izan ditzakeen arazoen ondorioak jasan behar dituztenak.

EZOHIKO BATZARRA DEITZEKO EPEREN BAT ERRESPETATU BEHAR DA? Arazo oso larri bat dugu Erkidegoan, eta lehenbailehen Ezohiko Batzar bat deitu nahi dugu arazoa aztertzeko. Ezohiko Batzar bat deitzeko gutxieneko epe bat bete behar da?

Ez. Ohiko Batzarraren deialdiarekin gertatzen den ez bezala, Jabetza Horizontalaren Legeak ez du gutxieneko eperik zehazten Ezohiko Batzar bat egingo dela jakinarazteko. Ezartzen duen gauza bakarra zera da, jabe guztiek horren berri izateko behar den aurrerapenarekin egingo dela, baina ez du epe zehatzik eskatzen.

Era horretan, jabe guztiak eraikinean bizi badira, Batzarra egun batetik bestera deitu ahalko da, baina jaberen bat kanpoan bizi bada, deialdiaren berri jaso duela egiaztatu beharko da, burofax bat bidaliz edo jakinarazpena jaso duela egiaztatzen duen beste edozein bideren bitartez.

EMAIL BIDEZKO DEIALDIA BALIOZKOA DA? Etxepeko asko dituen urbanizazio baten administratzailea naiz eta hurrengo Batzarrean onespena ematen dutenei deialdiak email bidez bidaltzeko proposatzea pentsatu dut. Hori egin dezaket? Email bidezko deialdiak legearen aurrean baliozkoak izango lirateke?

Noski legezkoa izango litzatekeela, eta gastuak murrizteaz gain, epeen kontua eta deialdiak garaiz iristearen kontua asko sinplifikatuko litzateke. Hala ere, hori egiten baduzu, email bidezko mezua bidaltzen duzunean, jaso izanaren egiaztapena eskatuz egitea gomendatzen dizugu, horrela hartzaileek deialdia jaso ez izanaren aitzakia erabiltzea saihestuko duzulako.

ALDEZ AURRETIK DEIALDIA EGITEKO BETEBEHARRA. Gure eraikinean, urtearen zati handienean okupatu gabe dauden apartamentu asko daude, uda pasatzeko lekua baita, baina urte osoan bertan bizi diren etxepeko batzuk ere badaude, eta nahi dutenean egiten dituzte Jabeen Batzarrak, gainerako jabeei abisatu gabe. Horrela joka dezakete, eta jabe guztiengan ondorioak dituzten erabakiak har ditzakete?

Horri dagokionez, honako bi gauza hauek argitu behar dira:

- Zalantzarik gabe jabekide guztiak ofizialki deitu behar dituzte, baina Jabetza Horizontalaren Legeak ezartzen duenez, jabe guztiek jakinarazpenetarako helbide bat nahitaez eman behar diote Erkidegoari, eta, ez badiote halakorik ematen, dagokion etxebizitzan edo lokalean egiten zaizkion jakinarazpenak baliozkoak izango dira, okupatuta dagoen ala ez kontuan hartu gabe.

- Bestalde, egoera horiei guztiei aurre egiteko, beharrezko gehiengoak lortzeari dagokionez Legeak ezartzen du bertaratzen ez diren jabeen botoak batzarrean hartutako erabakiaren aldekotzat hartuko direla, betiere erabakia jakinarazi ondoren egutegiko 30 eguneko epean horren aurka ezer adierazten ez bada, izan ere horretarako eskubide osoa daukate.

Hortaz, Jabeen Batzarrean hartzen diren erabaki guztien berri izan nahi badugu, oso garrantzitsua da jakinarazpenetarako baliozko helbide bat ematea, Batzarrera bertaratzen ez bagara ere, urrutitik aldeko edo aurkako botoa eman ahal izateko, izan ere, horretarako helbiderik ez badugu ematen, eta deialdiak udaldiko etxebizitzara bidaltzen badira, ohiko etxepekoek gure interesen kontrakoak izan daitezkeen erabakiak hartu ahalko dituzte.