pregunta | respuesta |
---|---|
ALDAKETAK EGITEKO BEHAR DIREN GEHIENGOAK. Jabekide guztiak ados gaude, Estatutuak eta barne Erregimeneko Araudia aldatu nahi ez duten bi izan ezik. Ze gehiengo izan behar da horiek aldatzeko? |
Estatutuak aldatzeko Jabeen Batzordekide guztien adostasuna behar da. Hala ere, Barne Erregimeneko Araudia eguneroko bizikidetza-arauen oinarria da, eta hori aldatzeko, Jabeen Batzarraren lehen deialdian gehiengo osoa (51%) izatea nahikoa izango da, eta, bigarren deialdian, gehiengo soila (% 50 + 1). |
ESTATUTUETAN EDO ARAUDIAN EGIN DAITEZKEEN ALDAKETAK. Betidanik izan dugu txakur bat etxean eta ez da inoiz arazorik izan. Baina orain, kexaka dabilen etxepeko berri bat iritsi da, eta adierazi duenez, ezin dugu txakurra eduki, Erkidegoaren Estatutuetan etxeko animaliak izatea debekatzen delako. Erkidegoko gainerako kideak gure alde daudela kontuan hartuta, zer egin dezakegu arazoak saihesteko? |
Lehenik, debeku hori Estatutuetan benetan agertzen den edo bizikidetzako jarraibide horiek Barne Erregimeneko Araudian ezartzen diren egiaztatu behar duzue. Lehenengo kasuan, ezer gutxi egin dezakezue, Estatutuak aldatzeko Erkidegoko kide guztien adostasuna eskatzen delako, eta ez dirudi hori posible denik, salaketa egin duen etxepekoa aldaketaren aurka agertuko litzatekeelako. Hortaz, kasu horretan, Estatutuetan jasotakoa bete beharko zenukete eta txakurra etxetik atera. Hala ere, animaliak izateko debekua Barne Erregimeneko Araudian jasotzen bada (seguruenik hori izango da), arauzko aldaketa egiteko aukera gehiago izango duzue, betiere Erkidegoa zuen alde baldin badago. Era horretan, Araudian edozein aldaketa egiteko, lehen deialdian botoen 3/5 lortu beharko duzue, eta botoen % 50 + 1 bigarren deialdian. |
NOLA EZABATU JARDUN BATZUK? Erkidegoko presidentea naiz, eta etxepeko bat kexaka etorri zait, beheko etxebizitzan gaueko ordu txikiak arte musika oso ozen jartzen duten gazte batzuk daudela eta ezin duela lorik egin esanez, era berean, esan duenez, hainbat alditan deitu die atentzioa eta ez diote jaramonik egin. Jokabide horiek saihesteko moduren bat badago? Zer egin dezakegu? |
Egoera horren aurrean, Erkidegoko presidentea izanik, Ezohiko Batzar bat deitu behar duzu gaia aztertzeko, eta Barne Erregimeneko Araudirik ez badago, denen artean (3/5 nahikoa izango da) bat onartzeko, eta horrek eguneroko bizikidetzarekin lotutako alderdiak arautuko ditu, eta Erkidegoko kide guztiek errespetatu beharko dute. Era horretan, Araudia onartu ondoren, berriz ere mota horretako arazoak agertzen badira, jaramon egin diezazuten lortzeko argumentu gehiago izango dituzu, Araudiaren bitartez Erkidegoa zure alde izango duzulako eta Erkidegoak jarduera horren gainean ezarritako debekua behar bezala araututa egongo delako. |
ESTATUTUAK ERRESPETATZEN EZ DITUZTEN ETXEPEKOEI ZIGORRAK EZAR DAKIZKIEKE? Baimenik eskatu gabe eta erabaki zenaren aurka, erkidegoko terraza ixten ari den etxepeko bat dago. Obra gelditzera eta terraza zegoen bezala uztera behar dezakegu? |
Adierazi duzun kasuan, etxepekoak egiten dituen obrak erkidegoko terrazan badira, Jabetza Horizontalaren Legean aurreikusitakoaren eta, gainera, Jabeen Batzarrean erabakitakoaren aurka doa, eta Jabeen Batzordeak agindu dezake egindako obra bertan behera botatzea eta elementu komunetan egindako aldaketak leheneratzea. |
NORAINO IRISTEN DA ARAUDIAREN ERAGINKORTASUNA? Gure Erkidegoan Barne Erregimeneko Araudi bat dugu, eta bertan argi eta garbi adierazten da 14 urtetik beherakoek ezin dutela igogailua bakarrik erabili. Hala ere, araua errespetatzen ez duten eta, gainera, badira gazte batzuk beren gurasoek defendatzen dituztenak. Zer egin dezakegu gehiegikeria hau saihesteko? |
Barne Erregimeneko Araudia Jabeen Erkidegoko araudi-hierarkiaren azken mailan dago. Bere gainetik ditu Erkidegoaren Estatutuak, Jabetza Horizontalaren Legea eta Kode zibila, eta errespetatu behar ditu. Hala ere, Jabeen Batzordeak Araudia aho batez onartu badu, Erkidegoaren Estatutuen maila bera izango du, izan ere, praktikan arau horiek estatutuen zabalpen bat dira. Hortaz, zuen kasua hori bada, gazteak arau hori betetzera behartu ahalko dituzue, Erkidegoak debekatutako jarduera izango litzatekeelako. |