encabezamiento

listado.encabezamiento

categorias > Eraikinen kontserbazio eta birgaitzea
11 items found, showing from 1 to 5.[First/Prev] 1, 2, 3 [Next/Last]
pregunta respuesta

Ba al dago legeren bat jabe bati bere higiezina kontserbazio egoera onean mantentzera derrigortzen diona?

Bai. Jabetza Horizontalaren Legeak ondokoak jabearen betebeharrak direla dio: komunitateko instalazio orokorrak eta denonak diren gainontzeko elementuak errespetatzea, elementu hauek edozein jabearen norberarako erabilerarako edo denon erabilerarako izanda ere eta bere pisuan edo atarian egon edo ez egonda ere. Horretarako, elementu guzti hauek era egokian erabiliko ditu, edozein kalte edo gaitzik saihestuz, eta aldi berean ere, bere pisua edo lokala eta norberako elementuak kontserbazio egoera onean mantenduko ditu, komunitateari kalterik egin gabe eta hala izatekotan hauek konponduz edo ordainduz.

Era berean, Jabetza Horizontalaren Legearen arabera, Komunitatearen obligazioa izango da higiezinaren mantenu eta kontserbazio egokirako beharrezkoak diren obrak egitea, azpiegitura, estankotasun, bizigarritasun, irisgarritasun eta segurtasun baldintzak egoera onean egon daitezen.

Jabeen Komunitatearen azken bileran Eusko Jaurlaritzak hemendik aurrera eraikin guztietan ikuskapen teknikoak egitera behartuko gaituela komentatu zuten. Zertaz doa hori?

Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak dituen helburuen artean, besteak beste, euskal parke inmobiliarioa aldizka aztertua izatea da, etxebizitzen egoera dela eta aurri kasuak ekiditzeko asmoz, ondorioz, jabeen segurtasuna bermatuz. Azterketa horiek Eraikinen Ikuspapen Teknikoak deitzen dira.

50 urte baino gehiagoko eraikinetan, ikuskapena derrigorrezkoa edo gomendagarria al da? Ez egiteak, ondorioren bat dakar?

Bai. Ikuskapena derrigorrezkoa da, katalogatutako eraikinetan edo 50 urte baino gehiago dituztenetan.

Bere eragiketa ez kontratatzeak, eraikina kokatuta dagoen udaletxeak hartu ditzakeen neurriez gain, ondorengo ondorioa dakar: Administrazioak ez du inolako diru- laguntzarik emango eraikin hauetan birgaitze edo eraberritze obrak egiteko, aldez aurretik ez bada aipatzen obra hori egitearen beharra Ikuskapen Teknikoa egin ondoren teknikoak idazten duen txostenean.

Eraikinaren Ikuskapena egitea eskatzeak zerbaitetan konprometitzen dio Komunitateari?

Bai. Ikuskapena ez da deskribapen soila izango, bertan ebazpen bat ere jasoko da, nolabaiteko ekimenen bat egitea beharrezkoa den azalduz eta ikusitako arazoen larritasunaren arabera zeintzuk diren hartu beharreko neurriak ezarriz.

Gainera, ikuskapenaren ondorioz egindako txostena Eraikinaren Liburuan jasoko da eta ondoren egiten diren ikuskapenetan teknikoak emandako gomendioetatik zeintzuk eta nola egin diren begiratuko da, hala islatuz dagokion txostenean.

Orain dela gutxi obrak egin ditugu gure eraikinean, 70 urte inguru dituela, eta esaten digute orain ikuskapen bat pasatzea exijituko digutela. Egia al da hori?

Bai, egia da. Baina exijituko zaizuen ikuskapena ez da egin dituzuen birgaitzen lanen ondorio, baizik eta Lurzoruaren Legearen arabera, orain beharrezkoa delako 50 urte baino gehiago dituzten eraikinetan ikuskapen teknikoa egitea, eraikinaren egoera zein den ezagutzeko.

Zure Komunitatearen kasuan, esaten duzunaren arabera, eraikinaren eraberritze sakona egin baduzue eta obrak irizpide onarekin egin badituzue, ez duzue inolako arazorik izango, Ikuskapenean egiten ari zareten eraikinaren mantenu ona egiaztatu baino ez baita egingo.