encabezamiento

listado.encabezamiento

categorias > Jabetza horizontala eta Jabeen Komunitatea > Jabeen komunitatea > Komunitatearen eraketa
2 items found, showing all items.1 page
pregunta respuesta

NORK DAUKA ERKIDEGOA ERATZEKO ERANTZUKIZUNA? Etxe berri bat erosi dugu eta giltzak laster emango dizkigute. Nork eratu behar du Jabeen Erkidegoa?

Eraikuntza berriko sustapenen kasuan, normalean erosleak sustatzailearen esku uzten du Jabeen Erkidegoa Eratzeko erantzukizuna.

Era horretan, salerosketako dokumentu pribatuan klausula bat gaineratu ohi da erosleak zeregin hori sustatzailearen esku uzteko, eta, beraz, Jabeen lehen Batzarra deituko du hark.

Era berean, oso ohikoa da sustatzailea, erosleak emandako eskuordetzea edo baimena baliatuz, Finken administratzaile batekin harremanetan jartzea eta, aldi baterako, hura izatea aldez aurreko kudeaketak egiteaz arduratuko dena, Jabeen lehen Batzarrean berresten den edo ez den arte.

Hala ere, edozein gorabehera dela-eta, sustatzailea ez bada Erkidegoa eratzeaz arduratzen, jabeen laurden batek edo gutxienez partaidetza-kuoten % 25 ordezkatzen duen jabe kopuru batek deitu beharko du lehen Batzarra, gai-zerrenda edo landuko diren gaiak adieraziz.

ERKIDEGOA ERATZEKO PROZESUA. Eraikuntza berriko eraikin batean bizi gara, eta jakin nahiko genuke Jabeen Erkidegoa eratzeko zein pauso eman behar ditugun eta nora jo behar dugun.

Jabeen Erkidegoa eratzeko prozesua oso erraza da. Jabeen Batzar bat deitu behar duzue, eta horretarako etxepekoen laurden bat edo partaidetza-kuoten % 25 osatzen duten etxepekoen kopurua beharko duzue. Era berean, batzar hori aprobetxatu beharko duzue denen artean erabakitzeko kide bat/batzuk dagokion Jabetza Erregistrora joateko eta zuen eraikinaren Obra Berriaren Adierazpena eta Erkidegoaren Estatutuak eskatzeko, estatutuak Jabetza Horizontalaren Legeak arautuko ditu, eta horien jarraibideei jarraitu beharko diezue.

Halaber, Akta Liburu bat eskuratu behar duzue, Jabeen lehen eta ondorengo Batzarretan hartutako erabakiak jasotzeko. Liburu hori dagokion Jabetza Erregistroan bideratu behar da.

Eta, azkenik, Foru Ogasunera jo behar duzue, IFK zenbaki bat eskuratzeko, eta, horretarako, Eratze Batzarraren Akta jasotzen duen Akta Liburua aurkeztu beharko duzue. Identifikazio-zenbaki hori baliatuko duzue edozein zerbitzu kontratatzeko, banku-kontuak irekitzeko eta abarretarako.