encabezamiento

listado.encabezamiento

categorias > Hiri errentamenduak > Maizterrak erosteko duen lehentasun eskubidea
7 items found, showing from 1 to 5.[First/Prev] 1, 2 [Next/Last]
pregunta respuesta

BALIZKO DESALOJUA, EROSTEKO INTERESIK EZ IZATEAGATIK?: duela egun batzuk jabeak adierazi zigun etxebizitza saldu egingo zuela, eta guk ez bagenuen erosten etxebizitza utzi egin behar genuela beste batzuei saldu ahal izateko. Desalojatzera behartu al gaitzake?

Ez. Errentan dagoen etxebizitzaren besterentzeak Hiri Errentamenduen Legearen 1artikuluan ezarritako eraginak sortzen ditu, eta funtsean honako hauek dira:

1.- Eroslea errentatzailearen eskubide eta betebeharretan subrogatuta geratuko da kontratuaren indarraldiko lehen bost urteetan, edozein kasutan.

- Kontratuak bost urtetik gorako itundutako iraupena baldin badu, erosleak kontratuaren iraupen osoa errespetatu behar du, Hipotekei buruzko Legearen 34. artikuluko betekizunak betetzen dituenean salbu, eta kasu horretan lehen bost urteak osatzeko falta den zatia errespetatu beharko du, eta maizterrari kalte-ordain bat eman beharko dio muga hori gainditzen duen urte bakoitzarengatik errenta-hilabete bat ordainduz.

- Etxebizitzaren besterentzeak errentamendu-kontratua amaituko zuela itundu bazen, amaiera hori ez litzateke indarrean jarriko hasierako kontratua sinatu zen datatik bost urte bete arte.

DESADOSTASUNA SALMENTA PREZIOAN: jabeak etxebizitza erosteko aukera eskaini digu, baina prezioa oso garestia iruditzen zaigu. Esan digu dagoeneko prezio hori ordaintzeko prest dagoen erosle bat baduela, eta guk onartzen ez badugu lehentasunez erosteko eskubidea galtzen dugula eta etxebizitza interesatuta dagoen beste familiari salduko diola. Legezkoa al da hori?

Bai, lehentasunez erosteko eskubidea maizterrak beste edozein erosleren aurrean errentan duen etxebizitza erosteko duen lehentasunezko ahalmena da (etxebizitzaren jabekidearen edo kontratua egiteko unean jabetza-erregistroan inskribatutako atzera eskuratzeko eskubide konbentzional baten titularraren salbuespenarekin), beste erosleak jabeari eskainitako baldintza berberetan, eta errentatzaileak ezin ditu eskatu bere aldeko baldintza hobeak edo desberdinak.

SALMENTAREN JAKINARAZPENIK EZA: inork ofizialki ezer esan ez badit ere, jakin dut jabeak alokatuta nagoen etxebizitza saldu egin duela, eta niri erostea interesatuko litzaidake. Ezer egin al dezaket?

Bai, lehenik eta behin, jabea faltsutzeagatik salatu ahal izango duzu, Hiri Errentamenduen Legeak ezartzen baitu errentan dagoen etxebizitza baten salmenta Jabetza Erregistroan inskribatzeko frogatu beharko dela maizterrari aldez aurretik exijitzen diren jakinarazpenak egin zaizkiola, aurreikusita dauden epeak eta prozedurak errespetatuz.

Bigarren, atzera eskuratzeko eskubidea baliatu ahal izango duzu, eta horretarako honako pauso hauek eman behar dituzu:

1.- Eroslearengana jo, jakinaraziz atzera egiteko eskubidea baliatzen duzula (egokiena da idatziz eta modu fede-emailean egitea, adibidez burofax baten bitartez).

- Komunikazio horren epea 30 egunekoa da, erosleak errentariari erosketa eta horren baldintzak komunikatzen dizkionetik zenbatzen hasita.

- Aipatutako 30 eguneko epearen barruan, erosleari salmenta-prezioa, kontratu-gastuak eta salmentarako egindako beste edozein gastu eta, azkenik, erosleak etxebizitzan egin dituen beharrezko gastu erabilgarri guztiak ordaintzea.

Horrela, aurreko kontratua desegingo litzateke eta zu izango zinateke etxebizitzaren eroslea.

EROSTEKO ASMOA EPEZ KANPO BAIEZTATZEA: jabeak gutun bat bidali zigun, maizter bizi ginen etxebizitza saldu egingo zuela eta baldintzak zeintzuk ziren jakinaraziz. Guri asko kostatu zitzaigun erabakitzea eta ondoren zaila izan zen hipotekarako banku bat aurkitzea. Azkenean dena konpondu genuen eta joan den astean jabeari adierazi genion erosteko interesatuta geundela, eta esan zigun sentitzen zuela baina dagoeneko berandu zela eta beste pertsona bati saldu ziola. Zer egin dezakegu erosteko dugun lehenespenezko eskubidea erreklamatzeko?

Ezer ez. Maizterrak errentan dagoen etxebizitza eskuratzeko lehenespenezko eskubidea baliatzeko duen epea 30 egutegi-egunekoa da, jabeak saltzeko asmoa eta salmentaren baldintzak jakinarazten dituen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Epe hori igaro ondoren, jabea aske geratzen da etxebizitza hirugarren bati saltzeko eta maizterrak lehentasunez erosteko eskubidea galtzen du, eta ezin dio ezer erreklamatu ez jabeari ezta erosleari ere.

MAIZTERRARI ESKAINITAKOA BAINO PREZIO MERKEAGOAN SALTZEA: jabeak eskaini zigun etxebizitza erosteko aukera prezio batean, eta gero jakin genuen adiskide bati dezente merkeago saldu ziola. Jabe berriari eskriturak eskatu dizkiogu hori egiaztatzeko, eta esan digu ez dizkigula zergatik erakutsi behar. Erakustea exijitu al diezaiokegu?

Bai, izan ere, Hiri Errentamenduen Legeak honako hau ezartzen baitu: "e;errentariak atzera eskuratzeko eskubidea baliatu ahal izango du, ez bazaio egin aurreikusitako jakinarazpena edo bertan exijitzen diren betekizunetako bat ez bada adierazi, baita salerosketaren prezioa merkeagoa denean edo gainerako oinarrizko baldintzak kostu txikiagokoak direnean ere"e;.

Atzera eskuratzeko eskubidea, erosleak errentariari salerosketa egin zen oinarrizko baldintzei buruz modu fede-emailean egin behar dion jakinarazpenaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hogeita hamar egutegi-eguneko epean amaituko da, horretarako eskrituraren edo salerosketa formalizatu den dokumentuaren kopia entregatuz.

Dena dela, erosle berriak ez badu hori entregatzen eta ezinezkoa bada akordio bat lortzea, BIZILAGUN - Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren Bitartekotza eta Adiskidetze Zerbitzura jo dezakezu, edo bestela auzibidean erreklamatu dezakezu.