encabezamiento

listado.encabezamiento

categorias > Hiri errentamenduak > Kontratu hausketa
8 items found, showing from 1 to 5.[First/Prev] 1, 2 [Next/Last]
pregunta respuesta

JARDUERA GOGAIKARRIAK EGITEA: etxebizitzan sartu ez naizen arren, etxepekoek esan didate daukaten azken maizterrak tailerren bat edo antzeko zerbait ipini duela, zarata handia sartzen duelako, baita gaueko ordu txikietan ere. Esku hartu al dezaket hori saihesteko? Eta, ez badu jaramonik egiten?

Etxebizitzan jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri, arriskutsu edo legez kanpokoak gauzatzen direnean, errentatzaileak eskubide osoa du kontratua suntsiarazteko.

Errentariak ez badu ebazpen hori konbentzionalki onartzen, geratzen den aukera bakarra da BIZILAGUNek egiten duen Bitartekotza eta Adiskidetze Zerbitzura edo bestela Justiziako auzitegietara jotzea.

AZPIERRENTAMENDUA BAIMENIK GABE: egiaztatu ahal izan dut nire etxebizitza alokatu nion bikoteak bertan azpierrentari gisa gutxienez beste hiru pertsona sartu dituela, eta niri ez didate baimenik eskatu eta ez didate ezer esan. Nahikoa arrazoi al da hori kontratua ezeztatzeko?

Bai, errentatzaileak kontratua suntsiarazteko eskubide osoa du azpierrentamendua edo lagapena egiten badira aldez aurretik baimena eman gabe.

ETXEBIZITZA GISA EZ ERABILTZEA, BULEGO GISA BAIZIK. Nire etxebizitza alokatu nion maizterrak esan zidan etxebizitza gisa erabiliko zuela, baina jakin dut ez dela bertan bizi eta mediku-kontsulta jarri duela. Harekin dudan eta oraindik indarrean dagoen kontratua hutsaldu al dezaket?

Bai, errentatzaileak kontratua suntsiarazteko eskubide osoa du etxebizitza ez denean lehentasunez destinatzen errentatzailearen edo etxebizitza okupatzen ari ziren bere ezkontidearen edo bere menpeko seme-alaben etxebizitza-erabilera iraunkorrera.

BITARTEKOTZARA JOTZEA. Etxebizitza batean maizter nago eta eztabaidak ditut etengabe jabearekin, baina ez gara inoiz akordio batera iristen. Esan didate hirugarren baten bitartekotzara jotzeko aukera dagoela. Non eska daiteke zerbitzu hori? Oso garestia al da? Ezertarako balio al du?

Etxebizitza Sailak BIZILAGUNen bitartez bitartekotzako eta adiskidetzeko zerbitzu bat eskaintzen du, ondasun higiezinen jabeen artean eta horien eta maizterren artean sortzen diren arazoetan.

Horren helburua da egon daitezkeen diferentziak modu merkean, malgutasunez, bizkor eta erabat boluntarioki konpontzea.

ERKIDEGOAREN KEXAK. Nire jabetzako etxebizitza batean ditudan maizterrek nirekin ondo konplitzen dute eta errenta dagokion egunean ordaintzen dute. Nik ez dut kexarik, baina badirudi erkidegoa oso atsekabetuta dagoela haiekin eta etxepekoak asko gogaitzen dituztela. Nik etxepekoekin arazorik nahi ez dudanez, exijitu al diezaieket etxebizitza uzteko?

Etxebizitzan jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri, arriskutsu edo legez kanpokoak gauzatzen direnean, errentatzaileak eskubide osoa du kontratua suntsiarazteko.