encabezamiento

listado.encabezamiento

categorias > Hiri errentamenduak > Errenta
8 items found, showing from 1 to 5.[First/Prev] 1, 2 [Next/Last]
pregunta respuesta

ERRENTA BERRIA KONTRATUA LUZATU AHAL IZATEKO: dagoeneko lehen bost urteak igaro dira eta jabeak esan dit kontratua beste bost urtez luzatzeko prest dagoela, baina errenta oso txikia geratu dela eta jarraitzeko % 25 igoko didala. Onartu egin beharko al nuke?

Kontratuaren mugaeguna iritsita, kontratuaren iraupenaren bost urte gutxienez igaro ondoren, alderdiren batek besteari ez badio jakinarazi, gutxienez ere data hori baino hilabete bat lehenago, kontratua berritzeko asmorik ez duela, kontratua nahitaez luzatu egingo da urteko epetan beste hiru urtez gehienez, errentariak errentatzaileari urteko horietako edozein amaitu baino hilabete lehenago kontratua berritzeko asmorik ez duela adierazten dionean salbu.

Luzatutako kontratuari, hura lehendik arautzen zuen legezko araubide konbentzionala aplikatzen jarraituko zaio, eta beraz errenta soilik KPIaren arabera igo ahal izango da.

Beste gauza bat izango litzateke, kontratuaren bost urteak igaro ondoren, jabeak maizterrari jakinarazi badio, gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin, ez duela kontratua berritu nahi, eta kasu horretan maizterrak etxebizitzan jarraitzeko kontratu berria sinatu beharko du, eta bertan jabeak nahi duen zenbatekoa duen errenta berria exijitu ahal izango du.

ERRENTA BERRAZTERTZEA GASTU OROKORRAK IGO DIRELAKO?: alokairuan bi urte daramazkigu eta erkidegoko gastuak beti jabeak ordaintzen ditu, baina esan digu hileroko ordainketa asko igo diotela eta datorren urtean KPIa baino dezente gehiago igo behar digula, gutxienez igoeraren zati bat konpentsatu ahal izateko. Ba al du hori egiteko eskubiderik?

Ez, kontratuaren indarraldiaren lehen bost urteetan jabeak kopuru hori soilik urtero handitu ahal izango du, eta inoiz ere ez errenta handitu daitekeen kopuruaren bikoitza gainditzen duen ehunekoan, jabeari erkidegoko gastuak asko igo badizkiote ere.

ERRENTA IGOERA, JABEA ALDATU DELAKO: jabeak etxebizitza saldu egin du eta jabe berriak esan dit maizter gisa jarraitu nahi badut errenta handiagoa ordaindu beharko dudala. Hori egin al dezake? Ez al ditu errespetatu behar nik aurreko jabearekin nituen akordioak?

Errentan dagoen etxebizitza bat eskuratzen duena errentatzailearen eskubide eta betebeharretan subrogatuta geratuko da kontratuaren indarraldiaren lehen bost urteetan, Hipoteka Legearen 34. artikuluko betekizunak biltzen baditu ere.

Itundutako iraupena bost urtetik gorakoa baldin bada, eskuratzailea itundutako iraupen osorako subrogatuta geratuko da, Hipoteka Legearen 3artikuluko betekizunak biltzen dituenean salbu. Kasu horretan, eskuratzaileak bost urteko epea betetzeko falta den denboraz bakarrik jasan beharko du errentamendua, eta besterenganatzaileak kalte-ordain bat ordaindu beharko dio errentariari, aipatutako bost urteko epea gainditu ondoren betetzeko geratzen den kontratuko urte bakoitzarengatik indarrean dagoen errentaren hileko baten zenbatekoarekin.

Alderdiek estipulatu badute etxebizitzaren besterentzeak errentamendua amaituko duela, eskuratzaileak bost urteko epea amaitzeko falta den denboraz bakarrik jasan beharko du errentamendua.

Laburbilduz, aurrez zegoen kontratua errespetatu behar du eta ezin du errenta igo.

ATZERATUTAKO IGOERENGATIK ORDAINTZEA: jabeak hiru urte zeramatzan errenta igo gabe eta orain esan digu atzeratutako guztia dena batera igoko digula eta, gainera, beste ordainagiri bat pasako digula aplikatu ez zizkigun igoerengatik ordaindu beharko genukeena konpentsatzeko. Legezkoa al da hori?

Kasuen arabera. Kontratuaren iraupenaren lehen bost urteetan errentatzaileak soilik errenta eguneratu ahal izango du kontratua indarrean dagoen urte bakoitza betetzen denean, Kontsumo Prezioen Indizeen Sistemaren Indize Orokor Nazionalak eguneratze bakoitzaren dataren aurreko hamabi hilabeteko epean izandako ehuneko aldaketa aplikatuz dagokion errentari.

Errenta eguneratua errentariari soilik exijitu ahal izango zaio alderdi interesatuak besteari idatziz jakinarazten dion hilabetearen ondorengo hilabetetik aurrera, aplikatu den aldaketaren ehunekoa adieraziz eta, errentariak hala eskatzen badu, Estatistikako Institutu Nazionalaren dagokion ziurtagiria gaineratuz, edota zein "e;Aldizkari Ofizialetan"e; argitaratu den adieraziz.

Beraz, eguneratzeak soilik urterokoak izan daitezke eta egindako jakinarazpenaren ondorengo hilabetetik aurrera bakarrik exijitu daitezke, eta igoera horiek ezin dira atzera-eraginez aplikatu.

Dena dela, kontratuaren iraupenaren seigarren urtetik aurrera, errenta eguneratuko da alderdiek horri buruz estipulatu dutenaren arabera eta, halakorik ezean, aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera.

IGOERAREN AURREABISUA ETA DATA: jabeak adierazi digu datorren hilabetetik aurrera errenta-igoera bat aplikatzen hasiko dela. Zenbateko aurrerapenarekin abisatu behar zigun? Ez al du urte hasiera arte itxaron behar errenta berraztertzeko?

Legeak esaten du igoera exijitu daitekeela jakinarazpenaren hurrengo hilabetetik aurrera, eta ondorioz gutxieneko epea egun bat da, aurreko hilabetearen azken egunean egindako jakinarazpenaren kasuan.

Errentaren eguneratzea egiteko kontuan hartu beharreko data ez da urte naturalaren hasierakoa, kontratuaren indarraldiaren urte bakoitza betetzen den data baizik.