encabezamiento

listado.encabezamiento

categorias > Hiri errentamenduak > Fidantza
25 items found, showing from 1 to 5.[First/Prev] 1, 2, 3, 4, 5 [Next/Last]
pregunta respuesta
Beharrezkoa da NANaren edo AIZaren fotokopia aurkeztea pertsona fisikoen kasuan eta IFKrena pertsona juridikoen kasuan? Ez da beharrezkoa NANaren edo AIZaren fotokopia aurkeztea, betiere, eskaera-inprimakian Nortasun Agiri Nazionala edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakia bitarteko elektronikoen bidez egiaztatzeko baimena eman badu, eskudun administrazioan. Pertsona juridikoen kasuan, ordea, beharrezkoa da IFK aurkeztea, ezin baita bitarteko elektronikoen bidez egiaztatu.
Alokairu-kontratua gauzatu ondoren, nork eskatu behar du fidantza-gordailua? Errentatzaileak.
Nola eskuratu daiteke likidazio-inprimakia? Internet bidez egin diren kasuetan, urrats bat da "Likidazio-ordainketa" prozesuan. Aurrez aurre izapidetu diren kasuetan, Bizilagun Zerbitzuan eman behar dute likidazio-inprimakia, barra-zeinua duen dokumentua baita. Postaz edo Zuzeneanen kudeatutakoen kasuan, Bizilagun Zerbitzuak postaz bidaltzen du gordailuaren eskatzailearen helbidera.

FIDANTZAREN ZENBATEKOA BERRAZTERTZEA: jabeak esan dit urteko errenta igo didanez gero era berean fidantzaren zenbatekoa eguneratzeko diferentzia eskudirutan eman beharko diodala. Urtero, errenta igotzen didanean, fidantzaren zenbatekoa igo behar dut?

Kontratuaren lehen bost urteetan zehar fidantza ez da eguneratu beharko. Baina errentamendua luzatzen den bakoitzean, luzamenduaren unean errentatzaileak eska dezake fidantza handitzea, edota errentariak fidantza gutxitzea eskatu, indarrean dagoen errentaren hileko baten edo bi hilekoren berdina izan arte, kasuen arabera.

Errentamendurako itundutako epea bost urtetik gorakoa den denbora-zatian zehar fidantza eguneratzeko, alderdiek horri buruz estipulatu dutena izango da.

Itun espezifikorik ez bada egin, fidantza hori errentatzaileak edo errentariak soilik eguneratu ahal izango dute kontratuaren indarraldiko urte bakoitza beteko den egun bakoitzean, aurreko urteko errentari Kontsumo Prezioen Indizeen Sistemaren Indize Orokor Nazionalak izandako ehuneko aldakuntza aplikatuz, lehen eguneratzerako erreferentziazko hilabete gisa kontratua egin zen egunean argitaratuta zegoen azken indizeari dagokiona hartuz, eta hurrengo eguneratzeetan, berriz, aplikatutako azken indizeari dagokion hilabetea.

AZKEN ERRENTAREN KONPENTSAZIOA: kontratua sinatu nuenean hilabeteko fidantza ordaindu nuen, eta jabeak fidantza laster itzuliko didanik asko fidatzen ez naizenez, ezin al dut zenbateko hori konpentsatu azken hilabeteko errenta ez ordainduz?

Ez, errentariaren betebeharra da sortutako errenta guztiak eta bakoitza ordaintzea, azkena barne.

Fidantza ez da errentaren ordainketa aurreratu bat, izan ere, errentatzaileak errentak eta maizterrari egoztekoak diren etxebizitzan eragindako kalteak kobratzeko duen berme bat baita. Eta maizterrak ez du ahalmenik fidantza azken errenta-hilekoari egotziz lege-aurreikuspen hori aldatzeko eta jabeari legez ezarrita dagoen berme bat kentzeko.