encabezamiento

listado.encabezamiento

categorias > Hiri errentamenduak > Eskubideak eta betebeharrak
6 items found, showing from 1 to 5.[First/Prev] 1, 2 [Next/Last]
pregunta respuesta

BONBILLA ERREAK: etxebizitza altzariz hornituta alokatu genuen eta bonbilla batzuk erretzen joan dira, baina halogenoak direnez gero garestia da horiek aldatzea. Jabeari erreklamatu diot alda ditzala eta esan dit ezetz, hori gure erantzukizuna dela, jakina delako bonbillak aldizka erre egiten direla. Ba al dugu eskubiderik jabeak bonbillak berriak jartzeko?

Ez, HELak honako hau ezartzen du etxebizitzaren kontserbazioari buruzko 2artikuluaren idatz-zatian: etxebizitzaren ohiko erabileragatiko higadurak eskatzen dituen konponketa txikiak errentariaren kargura joango dira. Eta konponketa horien artean dago, noski, bonbilla berriak jartzea.

ERKIDEGOAREN BILERETARA BERTARATZEA: erkidego-gastuak nik ordaintzen ditudanez, jabeak esan dit ordezkaritza lagatzen didala eta hobe dela Batzarretara ni joatea, berak ez baitu batere gustuko bertaratzea. Nire betebeharra al da bileretara bertaratzea?

Ez, jabekideen batzarretara bertaratzea eta botoa ematea etxebizitzaren jabeei dagokie, ordezkaritza beste pertsona batengan eskuordetzeko aukera bazter utzi gabe.

Edonola ere, batzar horietara bertaratzea borondatezkoa da, jabekideei ezin zaie behartu bileretara bertaratzera.

Beraz, ez zaude behartuta ordezkaritza hori onartzera ezta Batzarretara bertaratzera ere, baina ordezkaritza hori onartzen baduzu eta jabearen aurrean batzarretara bertaratzeko konpromisoa hartzen baduzu, borondatezko konpromiso horren indarrez bertaratu egin beharko duzu.

KONPENTSAZIOA HOBEKUNTZAK EGITEAGATIK?: hobekuntza asko egin ditut. Orain kontratua amaitzen da. Esan diot jabeari konpentsatu egin behar didala. Uko egin dio. Ba al dut eskubiderik hori erreklamatzeko? Nola erreklamatu diezaioket?

Kode Zibilaren 487., 48 eta 1.57 artikuluek ezarritakoaren arabera, hobekuntza-obra erabilgarri eta boluntarioek ez diote inolako kalte-ordainerako eskubiderik ematen errentariari errentamendua amaitzen denean.

Hobekuntzak beharrezkoak izango balira, Kode Zibilaren 50 eta 1.57 artikuluek ezartzen dute maizterrak eskubidea duela errentamendua amaitzen denean obra horien ondorioz etxebizitzak izan dezakeen balio-gehikuntza exijitzeko errentatzaileari, eta maizterrari ematen dio finkaren gaineko atxikitze-eskubidea eta maizter gisa jarraitzeko eskubidea ordaintzen ez dituen errenten bitartez balio-gehikuntzaren zenbatekoa konpentsatu arte, jabeak hori ordaintzeari uko egiten badio.

DESPISTE BATEN ONDORIOZKO KALTEEN GAINEKO ERANTZUKIZUNA: joan den egunean haize handia zegoen eta, etxetik irteterakoan, maizter nagoen etxebizitzako leihoak ixtea ahaztu zitzaidan. Itzuli nintzenean, egongelako atearen beira apurtuta aurkitu nuen. Nork ordaindu behar du konponketa, uste dudanez oso garestia dena, guk ala jabeak?

Kode Zibilaren 1902 artikuluak adierazten duenez, ekintza baten edo omisio baten ondorioz beste bati kaltea egiten diona, errua edo zabarkeria egonik, eragindako kaltea konpontzera behartuta egongo da.

Aztergai dugun kasuan, kaltea errentariaren zabarkeriaren ondorio da eta beraz hari dagokio eragindako kaltea konpontzearen zenbatekoa ordaintzea.

JABEA OSO GOGAIKARRIA DA: maizter bizi naizen etxebizitzaren jabeak etxebizitzako giltzak ditu eta edozein unetan agertzen da. Esaten dit ea nor naizen ni bere etxean sartzea eragozteko. Ba al du eskubiderik nahi duenean sartzen jarraitzeko? Sartzea ukatu al diezaioket? Sarraila aldatu al dezaket?

Jabeak ezin du sartu etxebizitza alokatuan, maizterrek edota bestela agintaritza judizial eskudunak aldez aurretik baimena eman gabe. Baimen horiek gabe etxebizitzan sartzea "e;bizileku-bortxatze"e; gisa tipifikatuta dago.