Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Plan estrategikoak

Enplegu  eta Gizarte Gaietako Sailaren jarduera ondorengo plan estrategikoen bidez gauzatzen da legegintzaldian zehar:

1.- Lan Segurtasun eta Osasuneko Plan Estrategikoak

Eusko Jaurlaritzak, Enplegu  eta Gizarte Gaietako Sailaren bidez, beregain hartu du Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten langileen laneko segurtasun eta osasunaren baldintzak hobetzeko erronka eta erantzukizuna. Erronka horri aurre egiteko, gidaplanak jarri ditu martxan. 

2.- Enplegu Planak

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu  eta Gizarte Gaietako Sailak laneratzea sustatzeko, enplegagarritasun-maila igotzeko eta enpleguaren egonkortasuna eta kalitatea sustatzeko abian jarritako enplegu-politika aktiboen programa estrategikoak dira  Enplegu Planak.

3.- Familiei laguntzeko erakunde arteko Planak

Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko  Planek familiaren aldeko jardun eta tresna guztiak antolatu eta egituratzen dituzte honako helburu honekin: multzo osoari koherentzia handiagoa ematea, dauden neurrien osagarri izango diren ekimen berritzaileak txertatzea eta planaren indarraldian  aplikatuko direla bermatzea.

4.- Gizarteratzeko Planak

Bazterkeria jasaten duten pertsonen gizarteratzea lortzeko eskumena duten administrazioen jarduera eta eskuartzea bideratu behar duten ildo eta gidalerroak jasotzen dituen tresna da Gizarteratzeko Euskal Plana.

5.- Europako Gizarte Funtsaren Programak

6.- Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren Plana

Eusko Jaurlaritzaren plana, herritarren artean aurreikuspen sozial osagarria orokortzeko asmoz egina.


 

Azken eguneratzea: 2012/03/20