Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Estás en:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Etxebizitzako Behatokia
Documento sin título
Martxan dauden inkestak
Ongi etorri!

Atal honetan gure inkestaren bat bete behar dutenentzako erabilgarria izan daitekeen informazio guztia dator.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Estadistika Organoaren gutunen bat jaso baduzu, gure inkestetako baten laginean sartuta zaudela esanez, eta zalantzarik baduzu: derrigorrezkoa al da? nire datuak seguru egongo al dira? ez dut galdera hau ulertzen,... hemen aurkituko dituzu erantzunak, edo zalantzak argitzeko nora jo.

Datuak biltzea funtsezkoa da, baldin eta, prozesuaren amaieran, gizartearentzat erabilgarria izango den kalitatezko informazioa lortu nahi badugu. Eta datuak biltzeko herritarren lankidetza ezinbestekoa da. Jakin badakigu jendeak ez duela oso gogoko inkestari erantzutea, eta horregatik, Estatistika Organoa lan hori ahal bezainbat arintzen saiatzen da; galde-sorten diseinua sinpletu egin dugu, inkesta betetzeko modu dezberdinak eskaintzen ditugu, eta, gainera, behar-beharrezkoa den informazio guztia, atal honetan jarri dugu, bateratu.

Martxan dauden inkestak
Ondorengo taulan egun egiten ari garen inkesten zerrenda, eta horiei buruzko informazio garrantzitsuena aurkituko duzu (kontaktuak, metodologia,...). Ikus dezakezunez, inkestei erantzuteko hainbat modu daude gainera:
Inkestaren izena Amaiera-data Kontaktua Kontaktuaren telefonoa
Inkestari erantzuteko moduak
Metodologiari buruzko informazioa Bestelakoak
Telefonoz Zuzenean bizitatuta PDF Online Faxez
Eraikintza eta etxebizitza HILEROKOA estadisticas-vivienda@euskadi.eus         Esteka      
PDF: Galde-sortaren beste kopia bat behar baduzu, erantzuteko, dagokion PDF fitxategia inprima dezakezu, eta fax edo postaz bidali honako helbide honetara:

Estatistika Organoa Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila. Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz. Faxa: 945 01 63 40.
Inkestei erantzutea derrigorrezkoa da
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Estatistika Organoak egiten dituen ikerketak ofizialak dira, Legeak araututakoak dira, eta hortaz, derrigorrezkoa da horiei erantzutea.

Ikus Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikaren apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16.era bitartekoak.
Isilpekoa eta segurua
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Estatistika Organoa derrigortua dago, eta hitz ematen du hala egingo duela, datu pertsonalak isilpean gordetzera, eta hortaz, ezin du, inondik inora, inkestetan informazioa ematen dutenen datu pertsonalak zabaldu, ez argitaratu, ez zuzenean, ez zeharka, eta ezin du informazio hori estatistikarako ez den beste ezartarako erabili.

Identifikagarria ez den edo fitxategi-gidazerrendetako informazioa baino ez da zabalduko edo eskainiko; hau da, establezimenduen, enpresen, ustiapenen edo bestelako erakundeen zerrendatzeen inguruko informazioa emango da soilik.

Bestalde, interesdunak emandako datuak eta estatistika-eragiketetarako emandakoekin zerikusirik ez dutenak, kasuan kasuko jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira inolaz ere informatikoki tratatuko edo hirugarrenei lagako, ez bada interesdunaren berariazko baimenarekin edota Legeak aurreikusitako kasuetan.

Indarrean dagoen legeria betetzeko, atuak ematen dituenak eskubidea izango du nahi duenean datuak eskuratu, zuzendu, ezereztatu edota horien kontra egiteko, erregelamendu bidez ezarritako eran.

Datuen isilpekotasuna bermatzen duten arauak: Euskadiko Autonomia Elkartearen Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 19. artikulutik 23ra bitartekoak; Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera aplikatu beharko xedapenak eta izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun neurriei buruzko Erregelamendua, ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa.

Inkesta on-line betetzea erabakiz geo, datuen segurtasuna eta isilpekotasuna bermatzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Estatistika Organoak erabiltzen dituen galde-sorta guztiak zerbiatzari seguru batean daude, eta horrek sean nahi du zure ordenagailuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren zerbitzariaren arteko informazio-truke guztian isilpekotasuna bermatuta dagoela. IZENPEk, beste euskal administrazio guztietan bezala, ziurtatzen du zerbitzari seguru bat erabiltzen dugula. Beraz, zaude lasai; izan kofidantza erakunde horrengan.

Oraindik ziurtagiriak instalatu gabe badituzu, inkesta sartzen saiatzen zarenean ohar bat azalduko zaizu (IZENPEren ziurtagiria falt zaizula esanez). Bi aukera dituzu: mezua onartu edo ziurtagiriak jaitsi.

Zalantzak argitzeko
Zalantzarik baduzu, zar saitez gurekin harremanetan:

Telefono: 945 01 69 61.
estadisticas-vivienda@euskadi.eus
 
Euskadi, auzolana