Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Nor gara?

  Etxebizitzaren Euskal Behatokia: etxebizitzaren gaineko informazio eta ezagutzarako sarbidea eta transferentzia errazten dituen tresna, hiru ikuspuntu dituela: eremu publikoan erabakiak hartzeko prozesuari babesa ematea; sektoreko profesional eta agenteen eskaria asetzea, eta etxebizitzaren errealitatea ikuspuntu objektibo eta instituzionaletik islatzeko erreferente izatea.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzako Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzari atxikitako zerbitzu bat da. Etxebizitzaren arloko ezagutza hedatu eta sustatzeko hainbat eta hainbat ekintza burutzen ditu. Behatokia Etxebizitza Sailburuordetzak sortzen dituen informazio guztia hartzen du, bai eta sektorearen gainean egiten dituen azterlan eta txosten guztiak ere. Gainera, aukera ematen du analisia partekatzeko, albisterik garrantzitsuenak jasotzeko datu-historikoak gordetzeko, egungo eszenarioak irudikatzeko, eta abar, etxebizitzaren errealitatearen eta horren inguruan sortutakoaren islada objektibo izateko asmoarekin.

Ezagutza hori transferitze aldera, Behatokiak, urtero, hainbat ekintza burutzen ditu: boladan dauden gaiei buruzko jardunaldiak, newsleterrak edota bloga, esaterako.

Azken eguneratzea: 2013/01/21