Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Herritarrek komunikatu eta parte hartzeko ETXEBIZITZA plataforma finalista da 2018ko BZPKN sarietan

 

 

Madrilen, apirilaren 4an eta 5ean izango den “VIII. Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen Kongresu Nazionala” ekitaldiaren ildotik (2018ko BZPKN), hainbat kategoriatako jardunbide egokienak zein proiektu berritzaileenak eta/edo finkatuenak aintzatesteko sarien deialdia egin zen. Kategoria horiek guztiek administrazioen aldaketa eta eraldaketa dituzte izendatzaile komun.

Oraingo honetan, ehundik gora hautagai aurkeztu dira; horien artean, “Etxebizitzaren Euskal Behatokia, hitz egingo dugu?” proiektuak lortu du Herritarren Partaidetzarako proiektu onenaren kategoriako hiru finalisten artean kokatzea.

Proiektu horrek herritarrek komunikatu eta parte hartzeko “Etxebizitza” plataforma du ardatz nagusi. Hona hemen esteka: http://etxebizitza.blog.euskadi.eus/eu/. Bertan, herritarrekin, profesionalekin eta komunikabideekin elkarrizketa arina eta egonkorra izaten da, Euskadiko etxebizitzaren arloari buruz.

Ez da BZPKN ekitaldiak ekimen honen lana aintzatesten duen lehen aldia. Izan ere, 2016an ere izan zen finalista, tresna hori martxan jartzeari buruzko hausnarketarengatik. Oraingo honetan, partaidetza aktiboen prozesuak ditugu, baita komunikazioko esperientzia handia ere. 

Informazio gehiago 

http://www.cnis.es/2018/03/22/finalistas-viii-premios-cnis/

http://www.cnis.es/2018/02/26/los-premios-cnis-reconoceran-las-mejores-practicas-de-las-administraciones-publicas-en-transformacion/

Azken eguneratzea: 2018/03/27