Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana

2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana, Euskadin legegintzaldiaren amaiera arte izango den etxebizitza-politikaren filosofia, programak eta konpromisoak jaso ditu. Planak lehenengoz jaso du bere ikuspegian 2015eko Legearen espiritua; planaren helburua da etxebizitzaren funtzio soziala eta herritarrek hura baliatzeko duten eskubide subjektiboa bermatzea, alokairuaren lehentasunezko sustapenaren, birgaitzearen sustapenaren, hiri-berroneratzearen edo etxebizitza hutsak erabiltzearen bidez. Era berean, gizarte-kohesioa eta etxebizitza-politiken eta gainerako gizarte-politiken arteko lotura handiagoa sustatzeko neurriak planteatzen ditu, bai eta arreta berezia ematea ere gazteen beharrei beren emantzipazio-prozesuan, eta adinekoen bizi-kalitatea hobetzea, eraikinen irisgarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren bidez.

 

Laburpen exekutiboa (PDF, 1 MB)

Txosten diagnostikoa eta Plana (PDF, 7 MB)

Guidance Plan for Housing 2018-2020. Executive Summary (PDF, 1 MB)

Infografia 1

Infografia 2

Azken aldaketako data: