Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Kontratua aldi baterako etetea:

Kontratu bat eteten denean kontratu hori geldiarazita geratzen da denbora-epe jakin batean zehar, eta epe hori amaitzen denean berriro indarrean jartzen da eta ezarri den indarraldiak aurrerantz jarraitzen du.

Errentamendu-kontratuaren kasuan, HELean barne hartutako suposamendu bat, zeinaren arabera errentariak kontratua etetea eskatu ahal izango duen, honako hau izango da: etxebizitzan ezinbestekoak diren edo agintaritza eskudun batek exijitu dituen mantentze-obrak egin behar izatea, eta horien garrantzia dela medio etxebizitza biziezina izatea obrek dirauten bitartean.


Kasu horretan, errentariak bi aukera hauetako bat hautatu beharko du:

  • Errentamendu-kontratuaren etenaldia eskatzea eta errenta ordaintzeari uztea, obrek dirauten aldian zehar.
  • Kontratuan bere kabuz atzera egitea, kontratua amaitutzat emanez, inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izan gabe.

Kontratua arrazoi horrengatik eteteak, logikoki, obrak amaitu arte kontratuaren iraunaldia eta errenta ordaintzeko betebeharra bertan behera geratzen direla dakar.

Behin obrak amaitu ondoren, errentariak kontratua eta etxebizitza lehendik hitzartuta zituen baldintza beretan berreskuratzeko eskubidea izango du.

 

Azken eguneratzea: 2008/06/23