Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Subrogazioa errentatzailearen aldetik:

Egoera hori gertatzen da errentatzaileak bere etxebizitza hirugarren bati saltzen dionean, eta aurrerantzean hirugarren hori izango da etxebizitzaren eskubideen jabe edo titular berria.

Kasu horretan, errentan emanda dagoen etxebizitza bat erosten duen pertsonak, aurreko jabeak maizterrarekiko zituen eskubide eta betebehar guztiak osorik bere gain hartu beharko ditu eta kontratua errespetatu beharko du hori hasi zenetik gutxienez ere bost urte bete arte, era horretan maizterrari kontratuaren legezko gutxieneko iraupena (bost urte) bermatuz.

Dena dela, kontratua bost urtetik gorako iraupenarekin itundu bazen, errentatzaile berria soilik behartuta egongo da subrogazioari lehen bost urteak betetzen diren arte eustera, eta aurreko jabeak maizterrari kalte-ordaina ordaindu beharko dio, lehen bost urteen gainetik betetzeko geratzen den urte bakoitzeko errenta-hileroko bat ordainduz.


 

Azken eguneratzea: 2008/06/24