Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Errentamenduari lotutako zergak:

PFEZa

Errentatzaileak errentamenduaren errentagatik eta beste kontzeptu batzuengatik lortutako diru-sarrerak zenbatu eta PFEZaren zerga-oinarrian sartu behar dira, baina jasan behar izan dituen eta errentamenduarekin zuzenean erlazionatuta dauden gastuak zenbateko horretatik kendu ahal izango ditu.

BEZa

Etxebizitzara esklusiboki destinatutako higiezinen errentamendua BEZa ordaintzetik salbuetsita dago, baita erantsitako elementuei (garajeak, trastelekuak, altzariak, eta abar) dagokiena ere.

Beraz, era berean errentatzaileak ezingo du kendu etxebizitzaren alokairuarekin edo mantentzearekin erlazionatutako gastuek (konponketa-gastuak, mantentze-obrak, eta abar) jasaten duten BEZa.

Trataera desberdina da etxebizitza alojamendu gisa erabiltzeaz gain partzialki helburu profesionaletarako (kontsulta, bulegoa, ile-apaindegia, eta abar) erabiltzen baldin bada.

Kasu horretan ez da salbuespenik izango eta BEZa jasanarazi beharko da, etxebizitzara destinatutako espazioari dagokion errentaren zatiaren gainean ere.

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2008/06/23