Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Gastu orokorrak:

Eraikinaren ohiko euspenari eta funtzionamenduari lotuta dauden gastuak dira, horien artean adierazgarriena jabeen erkidegoaren kuota izanik, hala ohiko kuota nola egon daitezkeen ezohiko kuotak edo derramak, baina era berean badaude gastu orokortzat hartzen diren beste gastu batzuk, adibidez udal-zergak (OHZ) edo beste karga mota batzuk.

Gastu mota horiek, normalki, errentatzaileak ordaintzen ditu, bi alderdiek errentamendu-kontratuan aurkakoa ituntzen dutenean salbu.

Horrela gertatzen bada, zehaztasun handiz agertu behar du gastu horien hedadurak, baita kontratua sinatzeko unean eta kontratuaren iraunaldiko lehen bost urteetan gastu horiek duten zenbatekoa ere; urteko igoeraren ehunekoak ezin du izan errentari aplikatzen zaion igoeraren bikoitza baino handiagoa, errentatzailearentzat kopuru hori gehiago igotzen bada ere.

 

Azken eguneratzea: 2008/06/23